|
ASTELEHENEKO TESTIGANTZAK ETA GERTAKIZUNAK. 1- Gomazko pilota bat etxe baten barrura sartu zen. 2- Gomazko pilota batek hamar urteko neskatoa zauritu zuen musika klasean zegoenean, pilotak itxita zegoen pertsiana zeharkatu ondoren. 3.- Artze tabernan pilota bat bota zuten eta honek bertan zegoen gizon bati saihetsezurrean eman zion. Lurrera erori zen eta kostata berreskuratu zuen arnasketa. Hau ikusita, bezero bat kalera irten zen eta guardia zibilei lasaitasuna eskatu zien barruan umeak zeudelako. Erantzuna kontrakoa izan zen, bortitzago kargatu zuten eta pilota gehiago bota, hauetako batzuk tabernan sartu ziren kristalak apurtuz eta zeudenen beldurra eta umeen negarrak eraginez. ASTELEHENEKO TESTIGANTZAK ETA GERTAKIZUNAK. 1.-"Atzo asteartean "Guardia Zibilek" kargatu zutenean hamaika ate ireki ziguten babesteko. Eskerrak Agoitzeko biztanleei. "Herriak bizirik" leloa aurrera. Horrela bai!!" 2.- "Garabian geundela pikoloak ikusi genituen eskuburdinak jarrita
zituen neska bat frontoiaren parean dagoen aparkalekura eramaten. Bertan
bederatzi patrol zeuden. Neska animatzeko txaloka hasi ginen. Jarraian
gauza bera egin zuten frontoiko parkean zeuden 20 edo 30 lagunek. Beti
Jai-ren parean zeuden hamar pikoloak haiengana biratu ziran eta ahokoekin
mehatxatu zituzten. Jendea korrika irten zen haiei oihukatuz eta berdeak
kargatu egin zuten. Orduan harrika hasi ziren." 4.- Kaleska batean ikara egoerak bizi izan ziren. Batzuk hesi batera igo ziren, baina polizia jazarpenagatik bi lagun batera igotzen ari zirelarik ezin izan zuten hanka luzatu eta buruz behera bota ziren hesiaren beste aldera. Beraien atzetik zihoan neska bat gauza bera egiten saiatu zen, bainan lortu baino lehen harrapatu eta eraman zuten. Lekukoek diotenaren arabera, neska garrasika eraman zuten. 5.- Koarteletik gertu, etxebizitza bloke baten ondoan 14 urteko mutiko bat atxilotu zuen guardia zibilak, honek negarren artean uzteko eskatzen zien bitartean. Balkoitik amak bere semea zela eta askatzeko esan zien. Bakarrik orduan askatu zuten. 6.- Hiru lagun atxilotu zituzten koartelaren ondoan. Koarteleraino
eskuburdinekin oinez eraman zituzten. Koarteleko ertz batean eskuburdinik
gabe zeramaten bat. 9.- Mutil batek hesi baten punta sartu zuen ipurdian. 10. Andra bati gomazko pilota bat pasa zitzaion buru gainetik. 11.- (Kazetaria) Hiru emakumeak Epaitegiko banderen hagetara kateatuta
zeudenean, guardia zibil batek keinu lizunak egiten zien. Zenbait pertsonek
hau egiaztatu dute, beraien artean emakumeak. Pikolo batzuk oso urduri
zeuden, bai agintari, bai agintepekoen artean. Beste batzuen artean,
ordea, lasaitasun gehiago sumatzen zen. Batzuk bazekiten neurriz jokatzen,
beste batzuk ez. Herritar batzuk harriak ea zergaitik botatzen ari ziren,
automobilak apurtu behar zituzten eta. Atxiloketa bat ikusi zuen Artzeren
kontrako oldarrean. Diotenaren arabera, egun horretan, jendea banatu
aurrerik, pikoloak erromatarrak bezela egiten zutela aurrera, porrekin
ezkutuaren kontra joz.
| ||