|
5. Komunikatua (2003-06-17) Erresistentziako bigarren
eguna Itoitzen
4. komunikatuan esaten genuen bezela etxeen hormetan sartutako tutuetan kateatuta dauden lagunei eta baita kamara blindatuan daudenei laguntza emateko dei irekia egiten diogu jendeari, Itoitzera joanez eta aurrerantzean antolatuko diren ekintzetan parte hartuz. Ekintzan atxilotatutako lagunen kopurua 19koa da. Guztiak aske gelditu dira atzoko arratsalde-gaua eta gaurko goiza artean epailearen aurretik pasa ostean. Guadia Zibilak Agoizko manifestazioan atxilotutako lau lagunak Iruñeako egoitzan jarraitzen dutela uste da. Guardia Zibilak atxilotatako bat Agoizko eskola publikoko irakaslea
da eta protesta eta elkartasuna adieraziz kontzentrazioa egin dute bertako
irakasleak deituta arratsaldeko ordu batetan Agoizko epaitegiaren aurrean.
Goardia Zibila bertaratu egin da eta karga imintzioa egin dute 20 lagun
baino gehiagoko lagunak ez zituztelako onartzen. Jarraian Udaletxe ondoan
100 bat lagun bildu dira atxiloketak eta eraisketa salatzeko Arratsalderako deialdien ordutegia horrela gelditzen da: · Arratsaldeko 7etan asanblada herrikoia. · Arratsaldeko 8etan manifestazioa Agoitzen. Egun hauetan, orokorrean, goizez laguntza zuzena emango zaie erresistentzian dauden lagunei eta arratsaldez mobilizazio herrikoiak egingo dira. Etxeen eraisketarako kontratatutako enpresa Kastejon herriko "Pérez del Río" da. Itoizko Hustutze eta eraisketari buruz daukazun iritzia adierazi nahi baldin badiezu hemen duzu beraien telefono zenbakia: 948176050. 12.30ak aldera, pertsona bat teilatura igo da zapi hori batekin, zeuden polizia taldea aztoratuz. Hauek gora igo zirenerako, ordea, desagertua zegoen. Informazio ematen jarraituko dugu OHARRA: Hemendik aurrera gure komunikatuak hurrengo helbideen bitartez banatuko ditugu soilik: www.sositoiz.com eta www.euskalherria.indymedia.org Atxilotuak askatu! Itoiz bizirik! Amalurra defenda dezagun!!! Itoizko
| ||