<IMG> 4. Komunikatua
 
<IMG> Arratsaldeko zazpiak aldera etxean ezkutatuta eta kateatuta zeuden bi lagun aurkitu dituzte.
<IMG> Herriaren hustutzearen aurkako erresistentziako parte hartzaileak hurrengo ostegunean epaituko dituztela jakinarazi dute.
<IMG> Arratsaldeko 8etan, asanblada egin ostean, 250 bat lagunek manifestazioan irten dira hustutze eta kanporaketan erabilitako indarkeria eta Itoitzeko etxeak txikitzen hasi direla salatzeko. Asanblada horretan Itoitzeraino oinez joatea erabaki da.
<IMG> 400 bat metro ibili ondoren, Guardia Zibilaren istiluen kontrako taldeak manifestazioa gelditu du. Horren aurrean, manifestariak jarrialdia egitea erabaki dute. Tentsio haundiko uneen artean, Itoitzen zutik jarraitzen duten etxeetan dauden lagunei ura eta janaria eraman ahal izatea eskatu zaie poliziei. Eskaera baimendu beharren, Guardia Zibilak manifestarien kontra egin du gomazko pilota eta porrak erabiliz. Lau lagun atxilotu eta Aoitzeko komisaldegira eraman dituzte. Gomazko pilota batek neskato bat jo du eta DYA-ko kideak arduratu dira berataz. Une honetan ez dakigu zein den bere egoera. Beste lagun batek begia zaurituta dauka, taberna bateko kristala apurtu duen pilotakada bat jaso duelako. Beste bati bizkarrean jo dio pilotak.
<IMG> Gaueko 20,30ak aldera Guardia Zibilek bigarren aldiz kargatu dute aurreko kargan banatutakoak lau atxilotuen berri izateko Agoitzeko komisaldegira hurbildu direnean.
<IMG> Gure azkeneko berrien arabera atxilotuetatik 12 lagun askatu dituzte deklaratu ostean.
<IMG> Deklarazioetan eten bat egon ondoren gaueko 11etan beste 5 lagun pasa behar zuten epailearengana.
<IMG> Foru Zaingoen arabera une honetan 8 lagun gelditzen dira herriko etxeetan hormetara kateatuta eta zehaztu gabeko kopurua kamara blindatuan. Txoko hau zenbait egunez iraun ahal izateko prestatuta dago (ikusi bunkerrari buruzko informazioa).
<IMG> Denetara, 21 lagun atxilotu ditu Foru Zaingoak eta beste 4 Guardia Zibilak. Guardia Zibilak atxilotutakoak Agoitzetik Iruņako egoitzetara eraman dituzte.
<IMG> Gure aldetik, ekintzak zabalik jarraitzen du, oraindik zehaztu gabeko lagun kopurua Itoitzeko etxeetan mantentzen dira eta (zortzi lagun baino gehiago).
<IMG> Gure helburua ahal den guztia irautea da eta herriaren txikitzea eta proiektuaren irrazionaltasuna bere orokortasunean salatzea da.
<IMG> Biziki salatzen dugu Nafarroako Gobernua eta Foru Zaingoaren jarrera, kontrolik gabeko kanporaketan jendearen bizitza arriskuan jarri dute eta.
<IMG> Etxeetan hormetan sartutako tutuetan kateatuta dauden lagunei eta baita kamara blindatuan daudenei laguntza emateko dei irekia egiten diogu jendeari, Itoitzera joanez eta aurrerantzean antolatuko diren ekintzetan parte hartuz.
<IMG>
<IMG> Goizean goiz informazio ematen jarraituko dugu
 
Atxilotuak askatu! Itoiz bizirik! Amalurra defenda dezagun!!! Itoizko
Solidarioak