| |
3. Komunikatua
Eguerdiko ordubatak aldera 60 lagun Aoitzeko epaitegian
sartu dira herriko epaile titularra agertzeko eskatuz.
Arratsaldeko ordu bitan “Toarena” herriko etxea, une
horretara arte bizilagunak zituena, txikitu egin dute.
Erresistentzian dauden lagunei ura eta janaria kendu diete.
Itoitzeko auzokide bat herriko dorretxean igota zegoen eta
kanporatua eta atxilotua izan da. Une honetan etxe hau txikitzen ari dira.
Bota gabe jarraitzen duten bi etxe bakarren ondoan dauden
eraikinak bota egin dituzte. Bi etxe hauetan lagunak erresistentzian
jarraitzen dute.
Bitartekariei, laguntza taldeari eta kazetariei ez diete
herrian sartzen uzten. Egunean zehar tentsio haundiko unean bizi izan dira
poliziarekin.
Arratsaldeko 5.30etan 21 lagun zeuden atxilotu, horietariko
batzuk hormara kateatuta zeuden burdinezko tutuarekin eraman dituzte. Ordu
honetan bertan, Guardia Zibilak Itoitzeko bidegurutzean zegoen talde
kopurutxua, bitartekariak, laguntza taldea, kazetariak, eta abarretaz
osatuta, kanporatu du, ziurtasun neurriak argudiatuta, langileak hurbilean
dagoen dorretxea txikitzen ari zirelako. Bakarrik bitartekariei utzi diete
bertan gelditzen.
PREMIAZKO DEIA EGITEN DUGU GAUR BERTAN ARRATSALDEKO 8etan
AOITZEKO UDALETXETIK IRTENGO DEN MANIFESTAZIORA ETORTZEKO
Manifestazio honekin herritarren kanporaketan eta herriaren
txikizioan erabili den indarkeria salatu nahi dugu. Modu hauek Nafarroa eta
estatu espainolaren gobernuen inposaketa eta prepotentziaren jarraipena
besterik ez dira, 15 urtez guztiontzat ezaguna den eta juztifikaziorik
gabeko Itoitz- Nafarroako ubidea proiektu irrazionalaren jarraipena.
Duintasun osoz Iratí bizirik
Informazio ematen jarraituko dugu
KONTUZ!
ITOIZKO HERRIA HUSTU ETA ERAITSI NAHI DUTEN ARDURADUNEI
BUNKERRA
Esparru hau modu hermetikoan dago
itxita; oso txikia da eta bat egiten du eraikinarekin.
Barruan dauden lagunak ezin dira beren
kabuz atera: horman sartuta dagoen tutu baten barruan dute besoa,
kateaturik, eta oina ere kateatuta daukate.
Bunkerraren paretak eta barnealdea
erregaiz beteta daude; itxita daudenak ateratzen saiatuz gero, erregaiak su
hartu eta gas toxikoak eragingo lituzke denbora luzez; horrek itxialdian
dauden ekintzaileen bapateko heriotza eragin lezake.
Bunkerra mugitzen edo tokiz aldatzen
saiatuz gero, itxialdian dauden ekintzaileen besoak eta hankak hautsi
egingo lirateke.
Eraikinaren parte hori eraitsiz gero,
bunkerrean dauden pertsonek eta inguruko tutuetan kateaturik daudenek lesio
larriak pairatuko lituzkete.
HORRENBESTEZ
Erabat errefusatzen ditugu bunkerrean
itxita edo kateatuta dauden pertsonak edozein modutan ateratzeko
ahaleginak, ondorioak tragikoak izango liratekeelako.
Ezbeharren bat gertatuz gero, honako
hauek egingo ditugu erantzule:
|
· | Reta jauna
eta Alvaro Miranda jauna, Nafarroako Gobernuaren lege-ordezkariak diren
aldetik. |
| · | Nafarroako Gobernua bere osotasunean. |
| · | Espainiako Gobernua. |
| · | Behar zutenean obrak gelditu ez zituzten epaileak. |
| · | Itoitzen hustuketan eta eraispenean parte hartzen ari diren indar
polizial eta militarrak. |
| · | Txikizioan laguntzen ari diren enpresa, langile eta gainerakoak. |
ITOITZ BIZIRIK
AMALURRA DEFENDA DEZAGUN
Itoizko Soldiarioak
| |