|
KONTUZ!
ITOIZKO HERRIA HUSTU ETA ERAITSI
Ekintza hau Itoizko herriaren defentsan
egiten dugu. Gure helburua etxeen hustuketa eta ondorengo eraispena
eragoztea da. Ekintza hau Itoizko urtegiaren aurkako borrokaren baitan
kokatu behar da; borroka horrek desobedientzia zibila du ardatz, eta gure
ekintza guztiak erresistentzia pasiboan oinarrituko dira.
Ekintzan parte hartzen ari diren lagun
gehienak ezin dira euren kabuz irten etxeetatik; izan ere, eraikinen horma
nagusietan edo sarreretan kateatuta daude. Gainera, horietako asko arrisku
handiko jarreran daude.
Itoizko herria geure biziarekin
defendatuko dugu. Ez dugu inolaz ere onartzen indar polizialak eraikinetan
sartzea, eta are gutxiago itxialdian daudenak indarrez ateratzen saiatzea,
ekintzaileen bizia arriskuan jartzea litzatekeelako.
HORMAN AINGURATURIKO TUTUA
Pertsona hauek horman sartutako tutu
bati kateatuta dute besoa. Ondorioz, nahita ere ezingo lukete euren kabuz
irten etxetik.
Tutuari lotuta dauden lagun hauek
soldagailu edo makina erradial baten laguntzaz ateratzen saiatzeak erredura
larriak eragingo lizkieke; are gehiago, odolustuta hiltzeko arriskua dago.
Horma nagusiak desmuntatzen saiatzea
ere oso arriskutsua litzateke, ekintzaileak azpian harrapatuta gera
litezkeelako.
KONTUZ!
BUNKERRA
Esparru hau modu hermetikoan dago
itxita; oso txikia da eta bat egiten du eraikinarekin.
Barruan dauden lagunak ezin dira beren
kabuz atera: horman sartuta dagoen tutu baten barruan dute besoa,
kateaturik, eta oina ere kateatuta daukate.
Bunkerraren paretak eta barnealdea
erregaiz beteta daude; itxita daudenak ateratzen saiatuz gero, erregaiak su
hartu eta gas toxikoak eragingo lituzke denbora luzez; horrek itxialdian
dauden ekintzaileen bapateko heriotza eragin lezake.
Bunkerra mugitzen edo tokiz aldatzen
saiatuz gero, itxialdian dauden ekintzaileen besoak eta hankak hautsi
egingo lirateke.
Eraikinaren parte hori eraitsiz gero,
bunkerrean dauden pertsonek eta inguruko tutuetan kateaturik daudenek lesio
larriak pairatuko lituzkete.
HORRENBESTEZ
Erabat errefusatzen ditugu hormari
lotuta dauden pertsonak ateratzeko ahaleginak, argi dagoelako edozein
saiakerak ondorio larriak izango lituzkeela.
Ezbeharren bat gertatuz gero, honako
hauek egingo ditugu erantzule:
ITOITZ BIZIRIK
AMALURRA DEFENDA DEZAGUN
ITOITZ BIZIRIK
AMALURRA DEFENDA DEZAGUN
Itoizko Solidarioak
| ||||||||||||||