|
10. Komunikatua (2003-06-19) Erresistentziako 3 egunen balantzea Gaur goizean Itoitzen zutik jarraitzen zuten hiru eraikinak eraitsi dituzte, Jakue, Bernatena eta Santa Eulaliako Eliza, atzo 3 egunez erresistentzian iraun zuten azkeneko hiru lagunak askatu ostean. Prentsaurrekoa Gaur, goizeko 11etan, Agoizko epaitegiaren aurrean prentsaurrekoa burutu da. Bertan borrokako 3 egun hauen balorazioa egin da eta bi manifestazioetarako deialdia luzatu da. Lehenengoa, Agoitzen izango da hurrengo larunbata 21ean. Bigarrena, Iruñan, igande 29an. Prentsaurrekoan gogoratu egin da ekintza Itoitzekiko Elkartasuna taldeak antolatua izan arren leku ezberdinetako lagunen partaidetza izan duela, sentikortasun berean elkartuta: herri bizi eta amalurraren defentsan. Itoizko urtegiaren kontrako borroka garapenkeria eta globalizazioak beharrezko dituen azpiegitura haundien aurkako borrokaren barruan kokatu da. Prentsaurrekoan zehar ekintzan parte hartu duten lagun ezberdinen testigantza entzun da. Amankomunekoa izan da Foru Zaingoak erresistentzian zeuden lagunak ahal den azkarren ateratzeko erabilitako metodoak, kontutan hartu gabe jendearen ziurtasuna. Garbi ikusi da polizia eta eraisketa enpresaren arduragabekeria eta ausarkeriaren ondorioz ezbehar larriren bat gertatu ahal izan dela. Berez, zauritu arinak gertatu dira. Foru Zaingoen agente eta arduradunen irainak, larderia, nagusikeria eta harrokeria salatu da ere. Argi gelditu da, baita ere, kateatutako zenbait lagun eta bunkerrean zeudenak ez zutela suhiltzaileen esku hartzea eskatu hala behar zutelako, baizik eta Foru Zaingo eta eraisketa enpresaren gaitasun eza eta arduragabekeria ikusita zorigaitz bat gertatu zitekeen beldur zirelako. Bestalde, Itoitz eta Agoizko herriak jasandako militarizazioa salatu
dute, batez ere Agoizko kaleetan manifestazio baketsuan zegoen jendearen
kontra Guardia Zibilak egin zituen oldar bortitz, neurriz kanpoko eta
bidegabeak. Gaur, eguerdiko 12etan, Guardia Zibilak astelehena 16an, erresistentziako
lehenengo egunean, Agoizko oldarrean atxilotutako 4 lagunen kontrako
epaiketa burutu behar zen. Epaiketa hau ez da hasi ordu bata t'erdiak
arte eta gainontzeko bi epaiketak, asteartean atxilotu zituzten 16 lagunen
kontrakoak, Ekainak 26era atzeratu egin dira. · Foru Zaingoak egindako atxiloketak: 28 OSOTARA: 53 DEIALDIAK: · Manifestazioa Agoitzen larunbat honetan, Ekainak 21ean, arratsaldeko
7 t'erdietan Udaletxetik aterata HERRIAK BIZIRIK-ITOITZ GELDITU lelopean.
Itoitzekiko Elkartasuna Taldeak eta Itoizko urtegiak kaltetutako auzokideen
plataforma. HERRIAK BIZIRIK, ITOITZ GELDITU !! ITOITZEKIKO ELKARTASUNA TALDEA
| ||