<IMG> Gaur, astelehena, goizeko 8,30etan Polizia Forala, Guardia Zibila eta Nafarroako Gobernuko kideak Itoitzeko herrian agertu dira hau hustutzeko asmotan.
 
<IMG> Une honetan auzokideei herritik alde egiteko eskatzen ari zaizkie. Argia moztuta dago. Komunikabideei deia luzatzen diegu herrira hurbiltzeko.
 
<IMG> Bizilagunak zituen etxe baten atariko atea bota dute eta auzokideei goizeko 12ak aldera alde egiteko esan diete. Beste etxe batean Polizia Foraletako antidisturbioetako taldeak furgoneta kokatu ostean leiho baten joka hasi dira bertatik sartzeko. Itoitzeko bidegurutzean kontrola jarri dute eta herrira auzokideekin bat egitera hurbildu diren lagunei ez diete sartzen utzi.
 
<IMG> Reta jauna, Nafarroako Gobernuko arduraduna Itoitzen hustutzean, uko egin dio egoera larri honen edozein ardura hartzeari. Bestalde, ez dituzte onartu gure taldeko bitartekariak, ezta ekintzaren aldeko laguntza taldea. Hauek, prentsa eta abokatuarekin batera herriaren sarrerako bidegurutzean aurkitzen dira. Polizien jarrera erabat arroa da eta tentsio haundiko uneak bizitzen ari dira. Gure taldeko kideak herriko bi etxeetan daude itxita erresistentzia ekintza burutzen eta ezin dira beraien kabuz atera. Egoera larri honen aurrean Aoitzeko epaitegian salaketa jarri da. Bitartean etxeetan lotuta aurkitzen diren lagunen arriskua eragozteko zenbait taldeen premiazko laguntza eskatzen ari gara.
 
<IMG> Informazio ematen jarraituko dugu
<IMG>
ITOITZ ZUTIK
<IMG>
<IMG> Hemen bildutakook bailara, hiri eta gertu eta urrutiko herrietatik etorri gara ,Itoitzekiko elkartasuna dela eta .
<IMG> Lagunekin hamarretakoa egiteko asmotan hurbildu gara, beraien lur eta etxeetatik zakarki kanporatuak izaten ari diren lagunekin, hain zuzen ere.
<IMG> Baita mendez mende lurrari lotutako kultura bizirik atxiki duten herriak defenditzera etorri gara.
<IMG> Herriak bizirik jarraitu behar dutela esatera ere etorri gara, herri hauek bizirik dauden bitartean ibaian behera dauden herriak salbu daudela, ez dela gutxi.
<IMG> Ibaian gora dauden herriak suntsitu eta urperatzen badituzte, zazpi arrisku larrik AGOITZetik TORTOSAraino dauden herriak mehatxatuko dituzte eta IRATI, ARAGON eta EBRO ibaien arroak txikituta geldituko dira. Bainan, hala eta guztiz ere, dena utzi eta alde egin dezagun nahi dute, besterikan gabe.
<IMG> Guk, ordea, ezin dugu holakorik egin, gure burua koldartzat hartu eta giza mailan duintasuna galduko genuke eta .
<IMG> Ez gara sekula urtegi honen proiektuarekin ados egon, eta orain ez gaude herriak hustu eta etxeak botatzearen alde.
<IMG> Gure EZETZA irudiekin adierazi nahi dugu, erabaki dutenen bulegoak gugandik urrutiegi daudelako gu entzun ahal izateko eta gainera, ez direlako inoiz gurekin harremanetan egon nahian etorri.
<IMG> Gure EZETZA oihukatzen dugu, agian azkeneko aldiz gure lurrak agurtzen ditugun bitartean, gizakia, lurra eta bizitza ez diren beste interesei saldu direla jakinda.
<IMG> Naturgune gisa sailkatuak izan arren ,ibar hauek ez al dira Mediterraneoko turismoa edo Levante eta Murtziako “nekazal” industria bezain garrantzitsuak?
 
<IMG> Gure bizitza ez al da hain garrantzitsua? Gure bizitza arriskuan jarri izan dute Itoitzeko urtegiaren betetze frogak egiten hasi zirenetik.
 
<IMG> Gure arbasoak hilobietatik atera eta lekuz aldatuak izan dira, etxeak bota egin dituzte, dena txikitzen jarraitzen dute eta gainera, hau ikusi eta fitsik esan edo egin gabe gelditu gaitezela nahi dute.
<IMG> Herrialde batzuen ongizatea beste batzuen gaizkizatearen menpe dagoen bitartean ez da pakerik ez justiziarik egongo. Hau ez da ez garapen ezta aberastasuna ere, hau giza desberdintasuna eta bidegabekeria da. Ezaugarri hauetan oinarritzen den gizarteak bere ordaina izango du epe luze eta ertainera .Ez badugu aldatzen ,bizia ematen digun lurraren suntsiketa izanen da ordaindu beharreko prezioa .
<IMG> Itoitzeko urtegia funtsezkoa da Nazio Ur Planerako, baita administrazioaren inposaketaren aurkako borroka ausarteenetakoa. Itoitzeko urtegiaren proiektua bidegabekeria, gezur, bete gabeko lege, iruzur eta tranpaz josita egon da. Baita kartzela urtez ere ,Iñaki gure taldekidearen kasuan bezala.
<IMG> Gure EZETZik ozenena oihukatu nahi dugu, eta ahotsik gabe gelditzen garenean, gure gorputzek EZETZ oihukatzen segituko dute.