![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
(04-2-19) HARLUZEA HAITZEKO EKINTZA BERE BUKAERARA HELDU DA
Harluzea haitzean (Itoitz) zintzilikatuta zeuden lau lagunak ekintza bertan behera uztea erabaki zuten atzo gaueko hamaikak aldera. Erabaki hau hamaka bat apurtu zitzaielako eta eguraldi kazkarragatik -euritsua eta zero inguruko tenperaturekin- hartu zuten.
Ekintza atzo goizean hasi zen. Helburura Itoizko urtegiaren betetze probak salatzea zen. Harluzea, argazkietan ikusi daitekeen haitza, urazaletik 25m-ko sakonerara geldituko da.
Itoizko solidarioak Harluzeako haitzean zeuden bitartean zenbait laguntza ekitaldi egin ziren. Arratsaldeko zortzietan berrogei bat lagun Sarasate pasealekuan bildu ziren, diputazioaren parean. Bertan ekintza azaltzen zuen komunikatua irakurri zuten. Bestalde, Agoitzen, ordu berean, asanblada informatiboa burutu zen. Ostiralerako, arratsaldeko zazpietan, Sarasate pasealekuan inauteriko burrunbara deitzen dugu. Ekarri zure lapikoa!
(04-2-18) HARLUZEA HAITZEKO EKINTZA
Gaur astezkena, hilak 18, goizeko lehen orduetan
Itoizko Elkartasuna taldeko 4 kide Harluzea izeneko haitz puntaraino
igo dira. 30 metro luzeko haitz hau Itoitz eta Ezkai herrien artean
kokaturik dago eta egun, urez inguraturik dago urtegiaren betetze
frogak egiteko hustubideak itxi direnez ur maila etengabe igotzen ari
delako.
Hartaraino iristeko txalupa erabili behar izan dute. Behin haitzaren
oinarrira iritsita, goraino igo dira sokez baliaturik. Horietatik bi
puntatik jeitsi dira eta hamaketan zintzilikaturik daude. Beste biak
goian mantentzen dira.
Hiru pankarta hedatu dituzte honako lelo hauekin: “Harluzea bizirik”; “
Betetze frogak gelditu” eta “Pirinioak borrokan: Itoiztik
Delt’Ebre-raino-PHN ez-Itoitz ito ez".
Ekintza honen helburua ahalik eta luzeen bertan mantentzea da betetze
frogak salatu eta oztopatzeko eta hustubideen zabaltzea eskatzeko.
Goizean zehar ez da inongo polizia taldeko kiderik azaldu.
Ekintzaren komunikatua
:: Beste komunikabideen kronikak ::
::: Diru laguntza :::
Erresistentziak laguntza ekonomikoa behar du. Egin ezazu zure ekarpena ondoko kontuan: Caja Navarra 2054/0220 64 00000 4297.5