|
12. Komunikatua (2003-06-21)
Gaur larunbatean manifestazioa egin da HERRIAK BIZIRIK, ITOIZ GELDITU lelopean, Itoitzekiko Elkartasuna taldeak eta Itoizko urtegiak kaltetutako auzokideen plataformak deituta Euskal Herri eta Estatutik etorritako 4000 bat lagun bildu dira. Talde partaideen artean aipatzekoak dira Ekologistak Martxan, COAGRET, Asamblea contra el recrecimiento de Yesa, Defensa del Pirineo, etab. Manifestazioa giro alaian burutu da, nahiz eta polizia ugari egon: Ekaiko errepidean zegoen kontrola, manifestazioaren hasiera atzeratu duena; helikopteroa eta Guardia Zibilaren patruila asko herriko kaleetan zehar. Azkeneko komunikatuak irakurri ondoren, Itoizko hustutzearen erresistentzian parte hartu izan duen bizilagun batek hitz egin du. Itoizko urtegiaren kontrako borrokak aurrera darrai eta hurrengo igandean, 29an, eguerdiko 12tan Iruñako autobus geltokitik irtengo den manifestaziora dei egiten dizuegu. PD: Manifestazio honen antolaketan lagundu nahi baldin bagaituzu, deitu 653380479 telefonora. Laguntza ekonomikoa: Nafarroako Kutxa
| ||