metabolik@bio:~$ cat money4them.txt #################################################################### ==================================================================== ..:: AIREAREN JAUNTXOEI GUTUN IREKIA ::.. 1.0.2 bertsioa http://sindominio.net/metabolik/it4all_money4them.html ==================================================================== #################################################################### ==================================================================== ..:: AIREAREN JAUNTXOAK BATU DIRA ::.. ==================================================================== Datorren otsailaren 5, 6 eta 7an Airearen jauntxoak batuko dira Bilbon. IT4ALL (Information Technologies for all- informazio teknologiak guztiontzako) goiburupean. Guztiok menpean izateko izenburu polit bat, duda barik. Baina ez gara aluak, balizko teknologia berrien gizarteratzearen aitzakiarekin, ez dugu gure morrontza onartuko, ez airearen jauntxoek diseinatutako giltzarekin bederen. Beraien webgunera jo dugu, eta beraien eskaintzak, gezurrak eta kezkak irakurri ditugu: Entorno grafikorik gabeko ordenadoreek ikusi ezin duten orria gainera. Soilik Internet Explorer (microsoft) eta Netscape nabigatzaileekin ikus daitekeen web gunea, beraz bestelako nabigatzaile askeak erabiltzen ditugunok ikusi ezin ditugun orriak. w3c estandarrak biltzen ez dituen webgunea inondik inora. Zelan bukatu gura dute BRETXA digitalarekin, beraiek web orrian hori lortzen ari direnean? Agian, kongresura joateko ordaindu beharreko 500-700 euroek nabarmenago uzten dute it4all izenburua, agian? Beharbada, gure ordenagailuetan so egin, eta 4 teklarekin bat egiten duen agertzen den beste irudia sakatu gura izan zuten ($)? Agian. IT4ALL, MONEY4THEM bilakatu da, THEM beraiek dira, airearen jauntxoak, BilbaoIT4all horretan bilduko direnak. Han topatuko dituzte beraien zaldun digitalak ere: # Enrique Loras, SGAEko zuzendaria. Berriki elkarte hori salatzen zuen webgune bat zentsuratu du SGAE elkarteak. Informazioaren monopolioaren jauntxoak: # Cristhopher Crommett, CNN katearen ordezkaria. # Jose Bergareche, Correo-Prensa Espaolaren ordezkaria Infonegozioaren jauntxoak: # Enrique de la Rica, ESEUNE negozio eskolako zuzendaria # Pierre Dessons, Frantziako PARTHNAYko zerbitzu ekonomikoen garapenerako arduraduna Eta zelan ez, ezin zuten Infonomiako jauntxoek huts egin: # Carmen Hernansanz, BBVA banketxearen Banka eta Ekonomia berriaren ikerketa zebitzuko ekonomilari eta arduraduna Petrodolarraren jauntxoak: # Jose Manuel de la Sen Larrea, Petronorreko kontseilari ordezkaria Industria militarrak ere izango du ordezkaririk: # Ignacio Domingez, ITP industria aeronautikoko zuzendari tekinikoa Bilbon. ITP taldeak bere ekoizpenaren %50a baino gehiago eremu militarrerako sortzen du (1998an fakturatutako 26.825 milioi pezetatik 14.751 eremu horretan). Besteak beste Europako Konbate Hegazkina (EF 2000) sortzen dihardu, AV&B Harrier Plus hegazkina, Mirage kazabonbarderoaren motorrak konpontzen, eta Armadako itsasuntzien gas turbinen mantenua ere bere gain dauka, besteak beste. Gerraren jauntxoak alboan izango dituzte: # Newt Gingrich: Bibaoit4all.com webean bertan aitortzen dute: Munduan militar gaietako eta nazioarteko arazoetako munduko historiako aditutzat dute. Gingrich hizlaria Rumsfeld ministroarekin elkarlanean ari da haren Defentsa Politikako Kontseiluko kide gisa... // Kanpo Arazoetarako Kontseiluko kide gisa ari da elkarlanean Terrorismoaren kontrako Kontseiluaren Lan Indarrarekin?. Eta azkenik, airearen jauntxoak eurak. Teknologia Berrien jauntxoak, patenteen defendatzaileak, monopolioaren aldeko jauntxoak, IT4ALL honetako ohorezko gonbidatuak: * HP: Milaka patente gordetzen dituen korporazion multinazionala. * Micro$oft:hirutan praktika monopolistengatik kondenatua baina AEBko gobernuak babestua, korporazio honek kaleratu duen azken sistema eragileak (Windows XP) 18 modu ezberdin dauzka zure konputagailuan sartu eta informazioa Microsofti emateko zure baimenik gabe (http://www.hevanet.com/peace/microsoft-es.htm). ================================================================= ..:: HELBURUAK ? ::.. ================================================================= IT4ALL honek helburu politak jarri ditu bai bere asmoen artean. Horrelako altxorrak topatu ditugu webguena bertan: "Bizkaiko Foru Aldundiak uste du teknologia berriak gizartearen garapen eta kohesioaren zerbitzuan jarri behar direla. Zentzu horretan, administrazio publikoaren kudeaketa gardentasunerako bermea direla irizten zaie informazio eta komunikazio teknologiei. Honek eragina izango du sistema demokratikoaren jarraipenerako, eta gizarte kohesioa indartu eta ondasunak hobeto banatzen lagundu du --lurralde eta munduko oreka handiagoa lortuaz--, pertsonaren hazkunde eta sustapena bultzatuko duena." Hala ere, sakon irakurrita, topatuko dugu zehatzago benetako asmoak ere somatuko dizkiegu: "Gaur egun ezinezkoa da teknologia berrietatik kanpo egotea pertsona, gizarte edo enpresa mailan gutxieneko lehiakortasuna lortu nahi bada. Beraz, erabakigarria izango da gobernuek informazio alorrean jantzitako eta teknologiak bereganatzeko prestatutako herritarrak edukitzea, gure gizarteen etorkizuna segurtatu ahal izateko." Baina helburu ekonomikoak ere topatuko ditugu. Beti ere bere hitzak irakurtzen ari gara, eta globalizazioaren baitan begira zertarako sortua den Telekomunikazioen Nazioarteok Batasun hau (it4all-en antolatzaile nagusi)... "Zer da Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuna (TNB)? TNB erakundeak egoitza Ginebran (Suitza) dauka eta Nazio Batuen Erakundearen sistemaren barruko nazioarteko erakundea da: gobernuak eta sektore pribatuak telekomunikazio zerbitzuen eta sare nagusiak bateratzen dituzten agentzia espezializatua da. Nazioarteko telekomunikazioak arautu, estandarizatu, bateratu eta garatzeko ardura dauka, bai eta nazio politikak harmonizatzearena ere. Bere xede nagusietako bat, nazioartekoan, informazioaren ekonomia globalean telekomunikaziorako hurbilpen zabalagoa sustatzea da." ==================================================================== ..:: HAUSTURA DIGITALA SUSTATZEN ::.. ==================================================================== Haustura digital horretatik zuzentzen gatzaie Airearen jauntxoei, gorputz biologikorik gabeko jauntxoei, aurpegirik gabeko jauntxoei, korporazioetako mamuak direnak; zeinak informazioa eta diruaren flujoak kontrolatzen dituzten, etorkinen eta komunikazioaren bideak menperatzen dituzten. Ziberespazioa erosi gura dute, baina horretarako lehenago produktoa loditu asmotan dabiltza, eta hori da gobernuak gu konekta gaitezen duten helburuaren atzean dagoena. Infomasa bat nahi dute, beraientzako. Beraien zerbitzura. Airearen jauntxoetatik ez genuen gehiago espero. Jakin bezate ordea, gezur hoiekin ez digutela berehalakoan ziririk sartuko, ez horixe. Haustura digitaletik ari gara burrukan, aspaldian gabiltza ziberspazioan, libre, aske, software aske eta irekia sortzen, aspaldian ari gara hezten, formatzen, garatzen eta informazio oro askatzen dugu. Aspaldien ari gara beraien kontra burrukan, eta ondo ezagutzen ditugu. Ondoegi. Behin eta berriro haustura digitala bukatu behar dela esaten digute, informazioaren gizartea guztiontzako ireki behar dela. Baina egunez egun haustura digitala areagotzen ari dira, komunikazio teknologiei patenteak ezarriz, softwarearen monopolioak bultzatuz, kontsentsu bidez eskuratutako estandarrak errespetatu barik, balio duten makinak eguneratzea esigitzen diguten horiek, jakintzarekin negozioa egiten dutenek, bezeroak morroi bilakatzen dutenek, uhinak pribatizatzen dutenek, informazioa elkarbanatzea debekatzen dutenek, monopolioei mesede eginez. Haustura digitala, ogiarena ere bada, txirotasunarena. Beraiek sortu eta garatutakoa erosi behar duzu derrigorrean, beraien programa guztien morroi bilakatu gura gaituzte. Horrela ez gara sekula askeak izango, ezingo dugu aukeratu, ez dugu aurrera egiterik izango, beti beraien morrontzan izango gara, airearen jauntxoen morrontzan, beraiek horrela erabakitzen dutelako. Hemen ere, Bilbon, it4all honetan. Airearen jauntxoak, jaun eta jabe dira (arlo ekonomikoan, teknologikoan eta komunikatiboan) haustura digitalaren ondorioz. Hortik bizi dira. Hortik elikatzen dira. Haustura hori beti egongo da, ordenadore berri, garestiagoak erosi beharko ditugulako. Behartzen gaituztelako. Programa bat berritzen duten bakoitzean, derrigorrez erostera behartzen gaituztelako..... ==================================================================== ..:: ZERTAZ EZ DEN BERBARIK EGINGO ::.. ==================================================================== Dudarik ez dago, IT4ALL honetan ez dute lege murritzaileez berba egingo, ez dute LSSI (Espainiak egin duen legerik ankerrena) hizpide hartuko, Wired nazioarteko ospea duen aldizkariak espainiar inkisizio berritzat jo zuena. Ez da softwarearen patenteetaz berbarik egingo, iparamerikar lobbyek Europan sarrarazi gura dituztenak. Echelon, nazioarteko espioitza metodoaz ere ez da txintik esango, Carnivore eta bestelako espioitza eta kontrol informatikorako programak ere ez dituzte hizpide izango. Pribatasuna urratzen duten arauetaz ere ez dute berbarik egingo, LSSIak ISP guztiei esigitzen dien log guztien erregistroa kasu. Komunikabide erraldoi eta norabide bakarrekoek, gizarte berri, aske eta demokratikoa sustatzeko tenorean izan duten frakasoaz ere ez da hitzegingo. Kontu guzti hauek ez dira garrantzizkoak, ez horixe. ==================================================================== ..:: ZUBI DIGITALAK ASKEA BEHAR DU IZAN, IZANGO BADA ::.. ==================================================================== Zubi digitalak askea behar du izan, izango bada. Haustura digitala ez da komunikazioa, teknologia eta informazioa komertzializatzen duen planifikazio horretatik etorriko. Horrek gizartea airearen jauntxoen morrontzara kondenatuko du. Zubitzat hartzen dutena, zuloa baino ez da azken finean, infonegozioaren zuloa alegia. Haustura digital horretan gaudenok zera adierazi gura diegu airearen jauntxoei: Guk ez daukagu 700 euro IT4ALL zirku horretan parte hartu, telebistan agertu eta Guggenheimen pintxoak jateko, baina aspaldian dihardugu zubilana eraikitzen: * Hiri mailako sare askeak sortzen: libreki eta dohan konektatzeko aukerarekin, patata pote batekin egindako antenarekin konektatzeko modua eskainiaz. Horri wireless askea deritzogu. --> http://www.bilbowireless.com * Software librea sortu, garatu, erakutsi eta zabalduaz: modu kolektiboan sortutako teknologiak, libreki eraikiak, kodigo irekiarekin, edonork aldatu eta hobetzeko aukerarekin, ordaindu behar ez den teknologiarekin, elkarbanatu daitekena, edozein hardware (ordenadore, makina) aintzat hartzen duena, teknologia birziklatzeko balio duena. --> http://www.gnu.org --> http://www.debian.org * Konektatzeko gune aske eta partehartzaileak sortuz. --> http://www.hacklabs.org --> http://www.sindominio.net/metabolik * Komunikabide aske eta horizontalak sortuz: partehartzea sustatuz, albisteak kontrastatu eta komentatzea ahalbideratuz, informatzailea eta informatuaren arteko marrarik gabe, albistearen sujetua eta narraitzela tartekatuz. Sujetoa informatzaile bilakatuz. --> http://www.indymedia.org --> http://euskalherria.indymedia.org * Zerbitzari askeak sortuz: inteligentzia kolektibo eta asanblearioak, hornitzaile eta klientearen arteko harremanak hautsiz. Internet zerbitzari kolektiboak, alegia. --> http://www.sindominio.net haustura digitaletik, metabolik hacklab@bio bilboko hacker laborategia --------------------- http://sindominio.net/metabolik ==================================================================== #################################################################### IT4ALL != freedom4all askatasuna guztiontzat ------------------------------------ IT4ALL == money4them dirua beraientzat #################################################################### ==================================================================== metabolik@bio:~$ /usr/bin/mani-fiesta-acción ...