Next Previous Contents

4. Programatzaileentzat ohar ttipi batzuk

Hizkuntzen menpekotasunetik at gelditzen diren mezuen erabilkerako bi ekibide daude: X/Open-en catgets eta Uniforum-en gettext. catgets-ek (XPG) mezuen aurkibidea (nolabaiteko zerrendatzeilea) egiteko zenbaki osoak erabiltzen ditu. gettext-ek ordea bere Ingleseko (edo euskeratutako) mezu beroien bidez lantzen du.

catgets ekibidea denbora gehiago darama kalean, eta saltzaile ( edo programak kaleratzen dituzten etxeak) gehiagok onartzen dute. gettext berriz, Sun-ek onartzen du, eta zurrumurruek diotenez COSE izeneko saltzaile anitzkoitzak ere onartzen omen du. Ekibide bietariko inork ez du POSIX estandarra betetzen; arlo honetan POSIX.1-ekoek desadostasun ugari eduki bait zituzten. POSIX.1 batzarrekoak bietariko zein zen egokiagoa zehazterako orduan ez bait ziren ados jartzen. Azkenean, adostasun batetara ez heltzerakoan, estandarraren barnean zein mezu arduradunen sistema egongo zen ez zuten argitu. gettext eskuliburuko jatorrizko egileak ( GNU gettext Tools bibliografia ikusi) uste du estandarrean nolabaiteko azalpenaren gehigarri bat dagoela non XPG3-ren mezu interfase batzuek agertzen diren "... ekoiztua izan den mezu sistema baten adibide gisa... ".

Estandarrean zein ekibide erabiltzea komenigarriagoa izan zitekenaren aipamenik ez egitearekin kontu handia eduki zuten.


Next Previous Contents