Next Previous Contents

1. Sarrera

Eskuliburu edo txozten honen helburua programen itzulketa lanerako bete beharreko hurratsak azaltzen ditu. Honetarako GNU gettext izeneko tresna bat erabili ohi da. Une honetan irakurtzen ari zaren gauza hau nolabaiteko artzai bat da, zeinek programa baten itzulketa aurretik, itzultzerakoan eta ondoren egin behar direnak bideratzen bait du, edo horretan saiatuko da. Programa bat nola sortzen den, bere algoritmo eta trikimailuak eta abarrekorik ez duzu aurkituko. Txozten hau hori dena baino errazagoa da. Jadanik sortuta dauden programen itzultzaileentzako zuzendua dago.

Nahiz eta hasiera batean programa bat sortzea irudikatu dutenentzat zuzendua ez egon, atal hauek ( Programaketa Ikuspegitik eta Programatzaileentzat Ohar Ttipiak ) irakurri ostean, ikuspegi honetatik zerbait gehiago jakin ahal izango duzu, edo agian zekulako burukomina eduki. Auskalo! Asmo horretarako badago eskuliburu politt bat (ez dakit hau idaztean euskeratuta egongo ote den). www.gnu.org orri gunean beste hainbaten artean gettext eskuliburua aurki dezakezu. Utzi alpergurak albo batera eta irakur ezazu, on egingo bait dizu!

Beraz, txozten honetatik programa (edo programa sorta) baten mezuak itzultzean eman behar dituzun urratsak ezagutzea nahi baduzu, lasai asko bi ale horiek, Programaketa Ikuspegitik eta Programatzaileentzat Ohar Ttipiak , bide bazterrean utzi eta beste dena irakurri. Jauzi ttipi bat eginez, zoaz gettext-en Tresnak atalera.


Next Previous Contents