html

Euskal Herria info: Ataria Berriak bidali html kodea

HTML: Sigla hauek “Hyper Text Markup Language” esan nahi du, edo “hipertesturako markatze lengoaia”. Lengoaia honek etiketetan (testuari nola agertu behar den esaten dioten instrukzioak) eta atribututan (etiketari balioa ematen dioten parametroak) oinarritzen da.

Funtsean, HTMLz idatzitako dokumentuek dokumentu beraren testuaz eta atriubutuak daramatzaten etiketetaz osaturik daude. Hau, praktikan, hauxe izango zen::

<etiketa> aipatutako testua </etiketa>

Hasierako etiketak agindua aktibatzen du, eta azkenak desaktibatzen du; etiketa guztiek hasiera eta bukaera ez duten arren.

Testuaren itxura
Idazten dugun testua formatu bakunaz agertuko da. Baina testuaren zati bat azpimarratu dezakegu edo izenburu bihurtu. Italikan edo azpimarratuta jar dezakegu, testu prozesatzaile bat balitz bezala.
Testua letra lodiz idatzita jar dezakegu b etiketarekin:

testua letra lodiz
testua letra lodiz

Italikan ikusteko, i etiketa erabiliko dugu. Ezaugarri hau letra mota handiekin erabiltzea komenigarria da, txikiekin nahiko gaizki ikusiko baita..

testua italikan
testua italikan

Testua u etiketarekin azpimarratu dezakegu

testua azpimarratuta
testua azpimarratuta

Etiketa guzti hauek beraien artean oso erraz nahas daitezke..

testua letra lodiz, azpimarratuta eta italikan
testua letra lodiz, azpimarratuta eta italikan

Karaktereak nabarmendu daitezke ere, nabigatzailearen arabera izango bada ere.

.....: arrunki italikan.
* .....: , arrunki italikan.

Linea arteko saltoak eta parragrafoak

Lerroen arteko jauziak.
. Etiketa honekin lerroen arteko jauziak egin ditzakegu, nahi beste jar ditzakegu eta bakoitzarentzako jauzi bat egingo dugu.

.Etiketa honekin parragrafoak definituko ditugu

Marjinak

Testua leihoaren marjinara oso itsatsita agertzen bazaigu irakurgaitz egingo zaigu. Konponbidea
. etiketaz baliaturik marjinak jartzea da. Etiketa honekin, testua alde bietako sangria izango du, eta etiketen aurretik eta atzetik linea huts bat izango dugu.
Ezkerreko aldean soilik sangria jarri nahi badugu,
. etiketa jarri dezakegu. Ezkerreko marjina eskuinekoa baino zabalagoa izatea nahi badugu, etiketa bien arteko konbinazioa egin dezakegu. Hau baliagarria izan daiteke “background”ak ditugunean, aldean marra jarraitu bat daukagunean.

Honen adibide bat ikusi dezakegu.

Honen adibide bat ikusi dezakegu.

Loturak edo estekak

HTMLk hipertestuko loturak sor ditzake webean dauden dokumentu guztiak haiekin lotzeko. Dokumentu bati lotura sortzeko fitxategi baten izena behar dugu (edo bere URL helbidea) eta beste dokumentuaren aktibaziorako baliagarri izango zaigun testua. Bigarren elementu hau izango da pantailan ikusiko duguna eta lehenaz baliatuko dena dokumentuz aldatzeko.
Loturak..... etiketarekin sortzen dira, eta, aurretik aztertutakoekin alderatuz, atributua eramango du beti etiketan.
.....: da atributuetarik ohikoena, eta URL ezberdinen artean jauzi egiteko balio du. Adibidez:

Euskal Herriaren Ataria

Euskal Herriaren Ataria bezala agertuko da.

Euskal Herria info: Ataria Berriak bidali html kodea

2005 Ots, 21 - 07:51 PM