Ongi etorri Irola Irratia 107.5 FM

Accueil du site > Mots-clés > parrilla > 1Lunes

1Lunes

Gaurko Garrasika ! irratsaioan asteko albisteen tarte elegantea ekarri dizuegu. Grebalariei elkartasuna helarazteko Askeguneko laburpena eta haien atxiloketa, 28 gazte auzipetuen hitzak, Herri Harresiak antolatutako hurrengo mobilizazioak eta aurrekoengatik pendiente dauden epaiketak... izan ditugu errepresioaren atalean. Horrez gain, internazionalismoa, oroimena eta borroka sozialak izan ditugu besteak beste.

Elkarrizketen ordua iristean adi adi egon gara Egin Ayllu elkarteko kideak kontatu diguna entzuteko. "Deshaciendo los bulos y falsedades del electoralismo racista de Maroto" txostena argitaratu dute Gasteizko alkateak aurrera daraman kanpaina arrasizta biluzteko. Gezurrez beteta dagoela salatzen dute eta hori erakusteko lan ederra argitaratu dute.

Azkenik, iritis artikulu bat idazteagatik espetxeratze arriskuan dagoen 7 kaleetako gazte bat izan dugu gurekin. Terrorismoa goratzea leporatuta, urtebeteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Entzutegi Nazionalak 4 gazteri. Oroimenerako eskubidearen defentsan eta adierazpen askatasunaren alde, haien egoera salatu du eta hurrengo egun eta asteetako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du.

Agendarako denborarik ere ez dugu izan gaurkoan. Badakizue, FM-ko 107.5ean Garrasika ! : entzun, hausnartu eta parte hartu.



Suivre la vie du site RSS 2.0 | Plan du site | Espace privé | SPIP | squelette