Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro CĂ­vico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Udako programa bereziak: gosariak, eraso sexistak eta eragozpen fiskala
Martes 29 de julio de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

Kaixo, entzuleok eta entzuleak

Ematen ez zuen arren, jarraitzen dugu udako Garrasika berezi hauek egiten eta gaurkoan, aurtengo elkarrizketekin baino ez dugu bete saioa. Badakigu gauzatxoa eman direla gure inguruan. Esaterako, Palestinako herria Israelen eskutik kriston sarraskia sufritzen ari dela-eta mobilizazio jendetsuak burutzen izan direla Komentatzea ere, uztailak 25 den honetan, Decathlona zabaldu behar zutela baina gizarte eta langileriaren presioari esker, goizean behintzat, galarazi egin dela. Diferituan goaz eta, beraz, arratsaldean zer gertatuko den jakiterik ez daukagu (kristalezko bola apurtu egin zaigu, ooooooohhhh!!!!).

Badakigu, auzo eta herri desbardinetan jaiak direla (Bilbi, Sani), baina parranda hutsa nahi ez duzuenok ere badaukazue beste aukerarik: gaur hasi da AHTaren kontrako bizi martxa desobeditzailea. Abuztuaren 2ra arte luzatuko da eta edozein momentutan batzea daukazue! Ibilbidearen eta ekintzen berri izateko: http://mugitu.blogspot.com

Bueno, al lĂ­o. Programa honetan honako elkarrizketa zaharrak izango dituzue entzungai:

Maiatzaren 22an Iruñeako Peñetako kide batekin Gosariak proiektuaren inguruan egindakoa. Gizarte mugimenduen sare izaerari esker, Iruñeako peñek bertako eskola batzuetan bizi den arazoa detektatu zuten: badaude gosaldu gabe klaseetara joaten diran umeak. Eta sare lanari esker, arazoari aurre egiten ari zaizkio. Mimo eta maitasun handiz egindako proiektua, benetan.

Maiatzaren 9an Sanfraneko auzokide batek pairatutako eraso sexistaren inguruan Munduko Emakume Martxako kide batekin izan genuen elkarrizketa

Apirilaren 5ean KEM-MOCekoen bisita izan genuen programan euren taldeak bultzatzen duen eragozpen fiskalaren inguruko kanpainaz hitz egiten: objetatzeko arrazoiak, helbuiru horretarako daukaten bulegoaz...

Kontuz peña, sin atragantarse después de tanto tiempo!!! Eta on egin!!!

Descárgatelo