Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Liburu anarkistaren azoka eta gazte auziperatuak Deustuan
Sábado 17 de mayo de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Mi√©rcoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./S√°bado 10:00 h.)

Bai entzuleok, gaurkon ere barikutako Garrasika hau euskera hutsean egin dogu. Honek horrela jarraituz gero, negarretan itoko naz hurrengo programan. Ez gero... Zeozergatik gara gu super-woman-ak, ezta? Sentsibilitateari ez esaten dotsagulako... Badakizue inposiblea dala, insensibleak bagina, horrenbeste barre egingo al gendun batzutan, ba? Eta horrenbeste amorru sentituko gendukeen besteetan?

Beno, que me disperso, eta bestela Psicosis Radiofónica emongo dau honek, hau da, kontrapsikologia eta antipsikiatria programa bat.

Ba esandaokoa, albisteekaz hasi gara (gauza batek funtzionatzen dauenean, zertarako aldatu?) Baita albiste polit bategaz hasi ere! Desalojatua izan eta gero, bi urtez hutsik egon den La Maison etxebizitza okupatua berrokupatu dute Erribera 13n ibilitako lagunek. Nahiz eta estudioan ez egon, programa honetako beste kideak gertatutakoaren kronika helarazi digu. Albiste honetaz baliatu gara tarteari segida emateko. Etxekaleratzeez, okupatzeko aldarrikapenez etab. bete dugu lehenengo blokea. Errepresioa, tamalez gure ohiko beste blokeetako bat ere izan da.

Errepresioaz hitz egiten ere emon dotsagu hasiera elkarrizketen atalari. Deustuko gazte bategaz auzoko 12 gazte auziperatuen harira hasiko daben dinamikaz eta gazte horren egoeraz berba egin dogu. Eguneko bigarren elkarrizketa, irratira gerturatu jakun CNTeko kide bategaz egin dogu. Maiatzaren 24 eta 25ean liburu anarkistaren X. azoka egingo da Unamuno plazan. Beragaz, azokaz aparte, poesia libertarioaz, anarkismoa eta euskalgintzaz eta beste kontutxo batzuez ere egin dogu berba.

Agendarako tartetxoa ere izan dogu, nahiz eta off the record izan... Zuzenekoan ez da entzun baina interneten programa osoa dagoenez... Ba aprobetxatu! (Badakizue, bakarrik egonda arrankatzeak kostatzen dau eta elkarrizketetan gustora egonda ba luzatzea erreza da, gero. Norbaitek hobeto egingo baleu, que venga un viernes y me lo diga a la cara)

On egin bada!!!

[

Desc√°rgatelo