Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Komite Internazionalistekin "Herriak Tinko!", Eguzkizaleak konpartsaren 25.urteurrena eta Joxemi Zumalabe Fundazioarekin militantzia politikoari buruzko hausnarketa
Jueves 8 de mayo de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

Aste honetako Garrasikan ez dugu albisteak emateko ia astirik izan, hiru elkarrizketa potolo izan baititugu. Batzuetan hainbeste, beste batzuetan ezer ez.

Hasteko, Komite Internazionalistetako kide bat hurbildu da Irola Irratira "Herriak Tinko!" jardunaldien aurkezpena egiteko. Aste osoan zehar Bilboko Zirika Herri Gunean antolatu dituzten hitzaldien berri eman eta Kurdistan, Palestina eta Mendebaldeko Sahararen egoerei buruzko hausnarketak eskaini dizkigu.

Albiste tartetxo baten ondoren, Eguzkizaleak konpartsako kide batekin izan gara haien 25.urteurrena ospatzeko asmoz. Aste Nagusiari begira prestatzen ari diren ekitaldi bereziez gain, jada belaunaldi ezberdinen arteko bazkaria antolatu dute, mendi irteera bat egingo dute eta asteburu honetarako, Maiatzak 10erako alegia, ginkana + Garilak 26 taldearen kontzertua prestatu dituzte 7 Katu gaztetxean.

Azkenik, Joxemi Zumalabe Fundazioko kide batekin mintzatu gara eta militanzia eta aktibismo edo militantzia politikoari buruzko eta kolektiboen barne horizontaltasunari buruzko gogoetaren aurkezpenaren berri eman digute. Euskal Herri osoan egingo dira aurkezpen hauek eta lehenengoa Bilbon bertan izango da, Hika Ateneoan Maiatzak 8an, ostegunean.

Ez galdu gaurko irratsaioa. Garrasika: entzun, hausnartu eta parte hartu!

Descárgatelo