Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Asteburuan auto istripua izan duen EPP-aren senideetako bat eta Arrosa Irratien Sarea gaurko albistegian
Martes 25 de marzo de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

I√Īaki Azkunaren osteko aroko 4.egunean, Gaizka Astorkizaga Euskal Preso Politikoaren bikotekidea izan dugu gurekin. Larunbatean, auto istripua izan zuen beste bi senideekin batera Burgoseko probintzian eta, nahiz eta zaurituak izan ez ziren, susto galanta hartu zuten. Istripuaren gainetik, Estatu Espainiar eta Frantsesak hartutako salbuespen neurriak salatu ditu eta dispertsioaren ondorio larriez hitz egin digu. Gainera. Txente Askasibar San Inaizoko presoaren egoera ere salatu du, 72 urte baititu eta kalean egon behar baitzen.

Horrez gain, Arrosa Irratien Sareko kide batekin mintzatu gara, larunbat honetan bertan Astran (Gernikan) 3.topaketak antolatu baitituzte, tailerrez, hitzaldiz eta kontzertuz beteta. Gonbidatuta zaudete!

Albisteen artean, sorterrira itzuliko diren Euskal Iheslari Politikoen adierazpenak entzun ahal izan ditugu, Iru√Īan eman diren protesta ezberdinen berri eman dugu (Euskaraz bizitzeko eskubidea, LOMCE-ri ez...), Fracking-aren aurkako sinadura bilketaren hasiera edo Zintzilik irratiaren 30.urteurrena izan ditugu.

Ez galdu aste honetako Garrasika! Bestela ez zara egunean egongo! Entzun, hausnartu eta parte hartu!

Desc√°rgatelo