Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Intsumisioaren 25.urteurrena Kakitzat-en eskutik eta "Genero ariketak, feminismoaren subjektuak" liburua Garrasikan!
Martes 11 de febrero de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

FM-ko 107.5eko albistegian, asteko berriak eta agenda puntuak hurbildu dizkizuegu ohitura dugun lez. Gaurkoan, Igorreko Materia Gris taldearen musikarekin egin dugu irratsaioa.

Bi elkarrizketa ekarri dizkizuegu zuen transistoreetara. Lehenengoa Kakitzat taldeko kide batekin, Intsumisioaren 25 urte bete direla eta ekimen ezberdinak antolatu baitituzte. Militarismoaren aurka lanean ibiltzen diren kide hauen hausnarketak entzun nahi badituzu, ez galdu gaurko Garrasika!

Bigarrenean, "Genero Ariketak, Feminismoaren Subjektuak" testu bildumako idazleetako batekin ibili gara solasean. Liburuaren aurkezpena egingo dute ostegun honetan, Otsailak 13 Iralako Izar Beltz Ateneoan, arratsaldeko 20:00etan. Aurkezpenaz gain, mahaingurua izango da eztabaida sano eta eraikitzailea sustatzeko.

Guzti hau eta askoz gehiago Garrasika! kontrainformazio irratsaio honetan. Entzun, hausnartu eta parte hartu.

Desc√°rgatelo