Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


PARE! Deustuko gazte talde feminista gurean
Martes 17 de diciembre de 2013, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

Astelehen honetan, Garrasika kontrainformazio saioan Deustuko gazte talde feministako kideak izan ditugu gure artean, PARE!-ko bi kide, alegia. Azaroaren 25a pasa dela eta instituzioetako buruzaien jaketan jada ez da puntu morea ikusten. Gainera, puntu moreak borroka feministaren irudia eta diskurtsoa, instituzioek duten diskurtsoarekin itotzera eraman dezake ta guzti hau salatzeko, kanpaina berria jarri dute martxan PARE!-ko kideek. Guzti honen inguruan hitz egiteko hurbildu dira Irola Irratira eta bide batez, borroka feministaren gaur egungo egoeraren inguruko irakurketa egin dute.

Eguneko elkarrizketaz gain, albiste ezberdinak izan ditutu, hala nola, Mugitu! mugimenduak AHT-ren aurka egingo duen elkarretaratzea, asteburuan Azpeitian izandako eraso sexista eta Abadiñon Burger King eta Mcdonalds jatetxeak zabaltzearen aurka egindako protesta besteak beste.

Guzti hau, aste osorako agenda puntuekin batera aurkituko duzue abenduak 16 Garrasika honetan. Entzun, hausnartu eta parte hartu!

Descárgatelo