Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Ateak Ireki ataria mintzagai gaurko Garrasikan
Martes 19 de noviembre de 2013, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

ASTELEHENERO (21:00tan) ETA MARTITZENERO (10:00tan):

Garrasika kontrainformazio saioan Ateak Ireki atariko kide den Angel Llamas "Pitu" izan dugu gurekin. Joan den astean, Entzutegi Nazionalak haien ataria itxi egin zuen Herrira mugimenduaren parte zirela argudiatuta. Ateak Ireki 2011.urtean sortu zen, modu berean Apurtu.org ataria itxi eta honek utzitako hutsunea bete asmoz. "Pitu"-rekin izandako elkarrizketan gertakizunen hausnarketa egin du eta aurrera begira eman beharreko pausue buruz mintzatu zaigu.

Elkarrizketa interesgarri honez gain, betiko albiste sorta izan dugu, besteak beste Mugitu! mugimenduko tartalarien aurkako epaiketa, Euskal Preso Politikoen senide eta lagunek jasandako erasoa, Sevilla II espetxean gose greban dauden presoen egoera, Bilbon emandako sexu erasoa, gaztetxe berriaren okupazioa Igorren edo LOMCE-ren inguruko kontuak.

Ez ezazu galdu aste honetako Garrasika! Kontrainformazioz, uhinak astintzen.

Desc√°rgatelo