Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Desarrollismoaren kontrako Olentzeroak Garrasikan!
Martes 22 de octubre de 2013, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

ASTELEHENERO (21:00tan) ETA MARTITZENERO (10:00tan):

2009ko Abenduaren 23an, Olentzeroz jantzitako 8 lagun, Barakaldoko Megapark-eko sarrerak oztopatu zituzten haien besoak bidoi ezberdinetan helduta. Kontsumismoa eta desarrollismoa salatzeko protesta aurrera eramateagatik epaituak izango dira ostegunean. Gurekin izango ditugu gaurko Garrasikan haien ekintzaren inguruan hitz egiteko eta epaiketaren zain bizi duten egoera hurbilagotik ezagutzeko.

Txirbilenea Kulturgunearen lehenengo urteurrena ospatu da asteburu honetan eta bertako kide batekin hitz egingo dugu lehenengo urte honen balorazioa egin dezan.

Garrasika kontrainformazio saioan, elkarrizketak, albisteak eta agenda puntuak izango dituzue entzungai. Gaur, 197/2006 doktrina (Parot doktrina bezala ezagutua) bertan behera uztea berretsi du Estrasburgoko TEDH-k eta ondorioz, Ines del Rio eta beste 55 preso kalera atera beharko dira. Honen inguruko hausnarketak ere izango ditugu FM-ko 107.5ean. Ez ezazue galdu!

Descárgatelo