Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Emarock gaua
Miércoles 22 de mayo de 2013, Noticias

Emarock gaua antolatu dugu. Maiatzak18. Izar beltzen Bilbon. 19etan dokumentala+emanaldi akustikoa 20etan Kontzertuak: Humus, Endemaño, Gaur ez eta Las tuerkas eta gero DJ Lucy Ramones 3arte. Sarrera 4€ eta prezio herrikoiak edarietan.


Emarock proiektuaren barruan, Irailan Bilboko Irola Irrati librean hamabostero irratsaio bat egiten hasi ginen, emakume musikariak dituzten taldeak eraman eta elkarrizketak egin dizkiegu hobeto ezagutzeko, batzutan baita zuzenean jo izan dute. Orain gutxi falta da ikasturtea bukatzeko eta ondo bukatzeko hainbat talde nahi genizkizuen ekarri, beraz distantziak apurtzeko kontzertu bat antolatzea bururatu zitzaigun.

EGITARAUA

18:30 Ireki

19:00 Emarock dokumentalaren proiekzioa

20:00 Kontzertuak:

GAUR EZ (https://www.facebook.com/ gaurez.taldea)

LAS TUERKAS (https://www.facebook.com/ pages/Las-Tuerkas/135224186660781?fref=ts)

HUMUS (https://www.facebook.com/humus.tolosa)

ENDEMAÑO

DJ LUCY RAMONE

Sarrera: 4euro Edariak Prezio Herrikoietan (Garagardoa euro 1 eta holakoak)

Informazio gehiago:http://www.emarock.com/euskera/emarock-gaua/

Antolatzaileak: Emarock Elkartea (www.emarock.com) eta Irola Irratia (http://www.sindominio.net/irola/)

Laguntzaileak: Musikazuzenean webgunea (www.musikazuzenean.com)

OHARRAK:
- Dokumentala eta kontzertuak puntual hasiko dira. Ordena ez du zertan jarritakoa izan behar
- Jaira mundu guztia gonbidatuta dago, berdin zaigu zer daukazun hanka tartean, musika gustoko baduzu disfrutatu mugarik gabe.
- Errespetatu auzoa, Izarbeltz Ateneoa eta gendea
- Ondo pasa!

Dokumentalean parte hartzen duten musikariak: Zaloa Urain (Kokein), Eneritz eta Edurtzeta (Ene bada), Ines Osinaga (Gose), Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze (Lain), Aiora Renteria (Zea mays), Zuriñe Hidalgo (Hesian), Silvia Guilèn (Kerasy), Maite Arroitajauregi (Mursego), Nerea Sanchez (Giza proiektua), Miren Narbaiza (Napoka Iria), Idoia Arraiza eta Jule Goñi (Gaur Ez), Natalia Garmendia (Humus), Amaia Zubiria, Maixa ta Ixiar, Naroa Gaintza (Amaiur), Onintze Garcia (Seiren).

Atxikituta bidaltzen dugu, kartela eta Emarock proiektuari buruzko informazio gehiago