Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Garrasika Kontrainfo
Martes 16 de abril de 2013, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

ASTELEHEN (21:00 h.) ETA ASTEARTE HONTAN (10:00 h.):

Gaurko Garrasikan betiko tarte mitikoez gain (albisteak eta agenda), mitikoa ere baden elkarrizketen tartean puri-purian dauden gai bi dakartzagu: Batetik, Eleak Mugimenduko kide batekin izango gara, gurean aspaldidanik albiste izaten ari den Donostiako gazte auziperatuen epaiaren inguruan. Hiri horretako 8 gazte edozein momentutan atxilotu eta espetxeratuak izateko arriskua dute duela astebete, eta hori ekiditeko intentzioz herri mugimendua artikulatzen ari dira bertan. Bestetik, Gasteizko Gaztetxeko kide bat elkarrizketatuko dugu gaztetxearen 25. urteurrenaren harira. 25 urtetan emoten diran gertakari ezbardinez gaztetxearen bizitza propioak sortutakoez eta kanpotik eragindakoez hitz egiteko tartea hartuko dugu. Eta hilabetean zehar euren artean, gasteiztarrekaz eta hiriko kolektiboekaz euren poza ospatzeko prestatu dute ekintza andana ere mintzagai izango da. Zorionak bada!!