ASTELEHEN (21:00 h.) ETA ASTEARTE HONTAN (10:00 h.):
Gaurkoan bi gai nagusi ekarriko ditugu gurera. Hasteko, "Euskara jendea" dokumentala egin duen taldeko kide batekin mintzatuko gara. Dokumental honek euskararen iraupena eta historian zehar izandako garapena azaltzen saiatzen da. Beste alde batetik, asteburu honetan Eibarren ospatuko den Tatoo Zirkuseko antolakuntzan dabilen kide batekin hitz egingo dugu. Hortaz gainera, asteburuak utzitako berriak eta agenda ohar interesgarriak. Entzun gaitzazue!!!!