Datorren larunbatean, Irailaren 22an, Uribarriko jaietan Euskararen Egunean parte hartuko du Irola Irratiak. Emisio berezia antolatu dugu eta Uribarriko txosna gunean egongo gara eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. "Tanttaka" Euskara Taldearen gonbidapena jaso eta birritan pentsatu gabe kalera aterako dugu berriz ere Irola Irratia. Auzo eta herri mugimenduen ahotsa izateko, bozgoragailuetatik euskaraz oihukatzeko, auzoak eta herriak euskaraz mugitzeko.
Egitaraua hurrengoa izango da:
Tanttaka-ri elkarrizketa
Gau eskola
Gastronomikoan parte hartzen ari direnei elkarrizketa
Hau Pittu Hau-k 25 urte!
Jai batzordeak 10 urte "aldapan gora"
Auzolana
Anima zaitez parte hartzera eta pasa zaitez Uribarriko jaietatik.
Gora Uribarriko jaiak!!! Gora euskara!! Gora irrati libreak!!