Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Banpiroen biltzarra.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Feb 24, 2014 6:39 pm    Título del mensaje: Banpiroen biltzarra. Responder citando

Banpiroen biltzarra


Martxoaren 3an, klase borrokaren sarraski haietariko baten urteurrenean, mundu mailako oligarka eta agintaririk esanguratsuenetariko batzuk etorriko dira Bilbora. Guggenheimean, non bestela, bilduko dira klase borroka egon badagoela gogorarazteko eta, zalantzarik bazegoen, aise irabazten ari direla nabarmentzeko.


Global Forum Spain izena ipini diote antolatzaileek eta ekonomia globalaren inguruan jardungo da. Ez hortik hurbil kale gorrian bizi den jendearen ekonomiaz edo zaborrontzietan jatekoa bilatzen dutenenaz. Iraupen luzeko langabetuak eta gazte prekarioak aipatzeko agian koloredun grafikoren bat kaleratuko dute. Argia eta ura moztuta bizi diren familiak ez-ordaintzaileen zerrendetan sartuko dituzte. Zelako hitz polita ekonomia. Zelako eztabaidagai sakon eta interesgarria den, kapitalaren benefizio neurrigabeetara mugatzen direnean.


Rajoy eta bi ministro etorriko dira, Erregea, Urkullu eta Azkuna. FMIko zuzendaria, OCDEaren idazkari nagusia, Europako hainbat erakunderen ordezkari. BBVAko presidentea, Telefonicakoa, Iberdrolakoa, Inditexekoa, etab. Denak datoz. Herriaren etsai guztiak gonbidatu dituzte. Agian Lex Luthor eta Hannibal Lecter kenduta.


Gure aurpegien aurrean heriotzaren dantzak antzezteko eta araoak botatzeko bilduko dira. Akelarre baten bezala. Hau ez da izango, hala ere, sorginen akelarrea, aske dantzatu eta maitatu egiten zen haietariko bat. Banpiroena baizik. Gure dantzak, gure maitasuna eta gure bizitzan geratzen diren askatasun zipriztinak ukatzearena baizik. Zainetan geratzen zaizkigun odol tanta urriak zurrupatzearena.


Bilbora joan behar dugu. Ez paseatzera, ezta buelta bat ematera, ezta pote batzuk hartzera, baizik eta bilera burutzea saihestera. Eta hori posible ez bada, behintzat, gure garrasiekin eta gorrotoarekin bozgorailuen bolumena igotzera behartu diezagun.


Gu han egongo gara. Elkar topatuko dugulakoan animo handia guztioi.


Plaza Beltza

Maitasuna eta gorrotoa

El congreso de los vampiros


El 3 de marzo, en el aniversario de una de aquellas matanzas de la lucha de clases, van a venir a Bilbao algunos de los oligarcas y mandatarios mundiales más significativos. Se van a reunir en el Guggenheim, dónde si no, para recordarnos que la lucha de clases sigue existiendo y que, por si alguien tenía dudas, la están ganando sobradamente.


Los organizadores le han puesto el nombre Global Forum Spain y tratará sobre economía global. No de la economía de la gente que cerca de allí vive en la puta calle o de la de los que rebuscan en la basura para comer. Mara mendionar a lxs paradxs de larga duración o a lxs jóvenes precarixs puede que publiquen alún gráfico a todo color. A las familias que viven con la luz o el agua coratada les meterán en los índices de morosidad. Qué palabra más bonita economía. Qué tema de debate más profundo e interesante es, cuando se limitan a los beneficios ilimitados del capital.


Asistirán Rajoy y dos ministros, el Rey, Urkullu y Azkuna. La directora del FMI, el secretario general de la OCDE y varios representantes de varios organismos europeos. El presidente de BBVA, el de Telefónica, el de Iberdrola, el de Inditex, etc. Vienen todos. Han invitado a todos los enemigos del pueblo. Exceptuando, igual, a Lex Luthor y Hannibal Lecter.


Se van a reunir para representar sus danzas de la muerte y lanzarnos sus conjuros. Como si de un aquelarre se tratara. Pero no será un aquelarre como el de las brujas, en los que se bailaba y amaba libremente. Sino de vampiros. De negarnos la escasa libertad que queda en nuestros bailes, en nuestro amor y en nuestra vida. En el que nos chuparán las últimas gotas de sangre que nos quedan en las venas.


Debemos ir a Bilbao. No a pasear, ni a dar una vuelta, ni a tomar unos potes, sino a impedir que la reunión se lleve a cabo. Y si no es posible que, al menos, con nuestros gritos y nuestro odio obligarles a subir el volumen de los altavozes.


Nosotros estaremos allí. Esperando encontrarnos allí, ánimos a todxs.
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group