Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

7 Katu. URTEURRENEKO BALORAZIOA.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Feb 10, 2014 6:12 pm    Título del mensaje: 7 Katu. URTEURRENEKO BALORAZIOA. Responder citando

URTEURRENEKO BALORAZIOA

Azkenean amaitu da astea. Hainbeste prestakuntza, lan, eztabaida eta urduritasun ostean tita pasatu zaigu 7. urteurrena ospatzeko antolatutako astea.
Balorazioa bat egitea tokatzen ohi da holakoetan... baina oraingoan ez dago gure poza azpimarratzea besterik. Antolatu dugun guztia leporaino bete da. Mahai inguruak, antzerkiak, kontzertuak, bazkariak... (pena larunbat goizean ezin izan genuela umeentzako eskaintza aurrera eraman). gaztetxera denetariko jendea hurbildu da, gazteak, oso gazteak, baina baita heldu mordoa ere!

Pozgarria da hainbeste jenderi heldu diogula ikustea, eta aurrera egiteko indarrak ematen dizkigu.

Seguru gaude gainera, bateren bati musturrean sekulako zaplastekoa eman diogula. Isildu nahi gaituzten horiei, itxita nahi gaituztenak, zuloan, isolatuta, desalojatuta... Izorra zaitezte! Glotoiak!

Aurrera goaz, proiektu honek beste salto bat eman du. Gure eskaintza eta eredua argi gelditu dela uste dugu. Badakigu desalojoaren mamua hor dagoela oraindik, baina badakigu baita ere aste honetan jaso dugun babesa ikusita ezin diogula ezeri beldurrik izan.

Zuek denok egiten duzuelako 7 Katu! Eskerrik asko denoi!

(eta noski, Zorionak guri! Aste honetan egindako talde lan handiagatik! Muak!!)


7 Katun kontzertu bat ikusten egon, motibazioarekin aurpegia sapaira altxatu eta... bertatik bizirik aterako ote zaren pentsatu duzu?
Duela 5 urte horman pintada zikin bat egin zenuen eta oraindik ere bertan ikusteaz lotsatzen zara?
Hitzaldi edo asanblada bat ia ilunpean egin duzu argia izorratuta zegoelako?

Lasai! zure kezkak entzun ditugu!
Otsailaren 2tik hasita 3-4 astez auzolana egingo da gaztetxean, guztion artean behar bezalako konponketak egiteko. Beraz, astelehenean 4:30etatik aurrera 7 Katun!
DENOK GARA KATU!

OHARRA: auzolana bitartean, asteroko ekintzak bertan behera geldituko dira, amaitzean indar betean hasteko.
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group