Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Intsumisioaren 25 urtemuga.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Feb 10, 2014 6:11 pm    Título del mensaje: Intsumisioaren 25 urtemuga. Responder citando

Aupa,

Kakitzat koordinakunde antimilitarista izenean idazten dizuegu, Intsumisioaren 25 urtemuga ospatzeko egingo ditugun ekitaldiei buruz informatzeko.

Hurrengo otsailaren 20an intsumisioaren 25urtemuga ospatuko da. 1989 urteko otsailaren 20an, estatuko hainbat lekutan, lehenengo intsumituak publikoki agertu ziren, soldaduzkari eta “PSS” zelakoari aurre egiteko asmoarekin, eta militarismoa eta ejerzitoak salatzeko.

Egun horretan Intsumisioa jaio zen, eta Desobedientzia Zibil estrategia horri ezker soldaduzkarekin bukatzea lortu genuen. Horregatik ospatuko dugu 25 urtemuga, ekimen batzuk antolatzen. Ez dugu pentsaten egindako lana bukatuta dagoenik, desobeditzen segitzeko hamaika arrazoi dagoela argi dugu, batez ere orain pairatzen ari garen gizarte murrizketekin.






INTSUMISIOA, BORROKA ANTIMILITARISTAREN LABURPENA.
Abiaburu.
Hasiera batean, espainar estatuan errepresioa jaso zuten lehenengo objetoreak “Testigos de Jehova” delakoak ziren, frankoren garaian. Erlijio zergatiak zeuden eragozpen hauen atzean. 1958 eta 1976 urte artean 285 objetore espetxeratuak izan ziren, eta haien zigorrak guztira 3218 urtekoak izan ziren.
1. Kontzientzi eragozpen antimilitarista

Pepe Beunza izan zen zergati politiko eta antimilitaristak erabili zituen lehenengo objetoreak. 1971 urtean eraagozpena egin zuen eta 1974 urtera arte presoa izan zen. 1977 urteko amnistia objetoreentzako ere izan zen, eta garai hartan kartzeletan zeuden 220 presoak libre geratu ziren.
Ordutik eta kontzientzia eragozpen legea agertu arte (1985 urtean) hutsaldi legislatibo bat egon zen. Garai hartan ez zegoen atxiloketarik
Antimilitaristok kanpaina bat martxan jarri genuen, “Declaración colectiva de obeción” delakoa. Kanpaina honetan lege berri honek sortzen zituen figura berriak gaitzezteko, besteak beste sortu berria “Prestacion social sustitutoria” zelakoa (PSS) Horrekin batera tribunal berezi bat ere sortu zen: “Consejo Naional de Objecion de Conciencia” (CNOC) zelakoa. Tribunal honek epaitzen zituen objetore izateko arrazoiak, eta batzutan arrozoi hoiek atzera bota zituzten. Antimilitaristok bai soldaduzka, bai ordezko zerbitzuari, baita tribunal hauen kontrako jarrera hartu genuen, eta 21490 lagun kontzientzi eragozpena egitea erabaki zuten. 1989. urtean Kontzientzia Eragozpen legea martxan jarri zenean, amnistiatuak izan ziren.
2. Soldaduzka eta “PSS” ren kontrako intsumisio kanpaina hasten da..
1989 urteko otsailaren 20an hasten da Insumisioa, “PSS” martxan jarri zenean. Garai hartan CNOCek ez zituen onartzen taldeko eragozpenak, eta horregatik objetore asko soldaduzka egiteko deialdia jaso zuten. Honi ezker, intsumituen kopurua haunditu zen. PSS egiteko lehenengo deialdia apirilean izan zen, eta pixka bat beranduago PSSari lehenengo intsumituak ere aurkeztu ziren Bartzelonan
Autoinkulpazio figura ere agertu zen. Garai hartan insumiso bakoitzarekin batera beste 4 autoinkulpatuak aurkezten ziren. Nahiz eta hau delito bat izan, ez ziren atxilotuak izaten.
3. Intsumituen kontrako lehenengo epaiketak
1989 urteko azaroan intsumituen kontrako lehenengo epaiketa militarra burutu zen. Carlos Hinojosa eta Josep Maria Maragriega 13 hilbaeteko kartzel zigorrak jaso zituzten. Baina joera honekin ejerzitoen itxura zikindu zen, eta errepresio selektibaren aldeko jarrera hartu zuten estatuak eta defentsa ministeritzak. 1991 abenduaren arte 13 guda kontseiluak baino ez ziren burutu, 1200 intsumitu baino gehiago zegoenenan. 1989 urtean 31 intsumitu baino ez ziren atxilotuak izan, ehuneko 8.5a . Eta kartzelan pasatutako egunak batez bestekoak 18 egun besterik ez ziren.
Atxiloketak artean, batzuk izan ziren Golkoko gerrara joateko behartuta ziren soldaduen artekoak, 1991 urtean. Besteak beste Santurtziko Asier Sanchez, hara bidalitako itsasontzi baten soldadua. Guztira, 1991 urte arte, 100 intsumitu inguru pasatu ziren militar espetxeetatik, prebentziozko egoeran.
Eta “PSS”ari intsumituen kontrako lehenengo epaiketa Albaceten ospatu zen, 6 intsumituen aurka, 1991 urtarrilaren 21an. Kasu hauetan ere errepresioa selektiba erabili zuen estatuak, eta 15 lagun baino ez ziren epaituak izan.

4. Jurisdizio militarretik zibilera. Ejerzitoek eskuak garbitu.
1991 abeduan, Soldaduzkaren legeari ezker, soldaduzkaren kontrako intsumituak zibil jurisdiziopean epaituak izango ziren. Soldaduzkaren aurkako intsumituentzako zigorra urte batetik 2 urte, 4 hilabete eta egun batera haunditu zuten, hau da, pss eta soldaduzkaren kontrako intsumituak zigor berbera. Ejerzitoak, aldaketa honekin, intsumituen kontrako errepresioa epaitegi zibileen eskuetan utzi zuen. Defentsa ministeritzaren estrategia berri honekin intsumitu presoen kopurua haunditu egin zen, eta 1993 urtean 58 ziren, 1994 urtean 188, 1995 urtean 269, 1995 urtean 303, 1996 urtean 348 1997 urtean 300 eta 1998 urtean 70 (instituzio penitenzialak emandako datuen arabera)
5 Inahabilitazio osoak eta isunak: errepresio berria
1995 urte amaieran kode penal berria aprobatu zuten, eta itsumituen kontrako errepresioa zorrotzago bihurtu zen, Gobernuaren koste politiko leuntzeko asmoz, eta eragingarriago izateko intenzioarekin. Errepresio berri honek bizimoduak, ikasketak eta ogibidearen kontrako joera zuen. Intsumituen giza bazterketa saiatu zen: 10 eta 14 urtetako inabilitazio osoa soldaduzkari intsumituentzako eta 8 eta 12 urtetako inabilitazioa “PSS” kontrako intsumituentzako, baita itzelazko isunak.
Garai hartan errepresio honi “Zibil heriotza” izena jarri zioten. Izen honek argi ta garbi erakusten zuen ze motatako zigorra zen Justizia ta Barne Ministeritzak aukeratutako errepresio berria. Ministeri hau izan zen izen hau lehengo aldiz aipatu zuena, agertutako barneko agiri batean
6. Intsumisio koarteletan. Desobedientzia berria.
Koarteletan insumisioa militarren eskuetara bueltatzen zuen intsumituen kontrako errepresioa. Guda kontseiluak berriro protagonistak ziren, eta intsumituek deserzioaz leporatutako zigorrak jaso behar izan zituzten, 28 hilabete eta 6 urte tarteko zigorrak., militar espetxeetan betetzeko. Gazte hauek ejerzitoan bertan objezioa/insumisioa aldarrikatzen zuten. Estrategia berri hau 1997 urtean hasten da eta 2002 urte arte mantentzen da. 30 intsumitu inguru aukeratu zuten estrategia hau, eta haietik 20 lagun inguru Alkalako expetxean bukatu ziren.

EGITARAUA:

►ASTEAZKENA, OTSAILAK 19:

•Hitzaldia, Zirika Gunean (Ronda k., 12, aintzinako “LIKI”), Patxi de la Fuentek emandakoa (SOS Arrazakeriaren partaidea eta abokatua). Izenburua: “Disidentzia Zibilaren kontrako salbuespenezko lege berriak”.

•19.30etatik aurrean, “Herritarren segurtasunerako legea” eta “kode penal berria” aztertuko dira.

►OSTEGUNA, OTSAILAK 20:

•Berriro Zirika Gunean (Ronda K, 12), 19.30etatik aurrean, Mahai Ingurua, “desobedientzia zibil” experientzia desberdinak ezagutzeko

Hiru partaide egongo dira:
-Julio Villanueva (AHTaren kontrako Tartalariak) Yolanda Barcinaren kontrako tartak bota zituztenetariko bat.
-Bizardun Arrantzaleak – Arrantzales barbudos: Pasa den urteko San Ferminetan tamaina haundiko ikurrina bat zabaltzeagatik epaitua izan den laguna.
-Abortoraren aldeko borrokan, 80 hamarkadatik aurrean lan egin duen pertsona bat izango dugu.

►LARUNBATA, OTSAILAK 22:

•12,00etan: KALEJIRA ZARATATSUA, MILITARISMOAREN KONTRA ETA DESOBEDIENTZIA ZIBILAREN ALDE. “Musika militarra ez dugu gustokoa” goiburuarekin, “Orkresta Nazi-onal elektro- txaranga”ren eskutik, Zabalburu plazatik, gobernu militarraren aurretik, Bilboko alde zaharraraino helduko gara.

•15.00etan: Alde Zaharrean “herri Luncha”... Zirika Gunean (Ronda 12, lehengo “LIKI”)

►Kartel erakusketa, otsailaren 17tik (astelehena) 22ra arte (Larunbata) Zirika Gunean

•Ordutegia: Goizero 10etatik 14etara arte, arratsaldero 17etatik 19.30etara
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
nscdffzox
Invitado





MensajePublicado: Lun Sep 22, 2014 8:05 pm    Título del mensaje: the working hard Responder citando

Most children love to be outside running around, so when the weather isn cooperating, kids feel like they are stuck inside. Although. Christian Louboutin Factory Outlet Italy hiring a DJ for a dance, taking pictures of the students to keep, signing yearbooks, and a food area with simple snacks and beverages. This celebration allows students a time to mingle with their friends and relax before the graduation ceremony.
So how does a new person choose a deck? Well, it sounds very simplistic, but the best thing to do is choose a deck that feels right for you. Handle the boxes. Look at them. Ask the shop owner if they have any samples you can examine most Wiccan and Metaphysical shops will have plenty of loose Christian Louboutin Outlet Locations wearing your sunglasses determines what lens factors you should consider. If you are more sports oriented, you will want a lens that wraps around more of your eye area for full protection, with a more sturdy frame that isn't prone to bending or breaking. For your children, consider impact resistant
First, get an introduction to the Turks Head Tool. http://www.ccft.org/log/christian-louboutin-outlet-nl.html Make your own pushpins to match your home or office decor. Your bulletin board can add a touch of design to a.
to watch the film. The problem is the hour in between. Director John Stockwell, who helmed the awful Team Six: The Raid on Osama Bin Laden gives Carano little to do in the middle. She travels from point to point as if it a videogame and she trying to collect all of the pickups even if she doesn need http://www.ccft.org/log/christian-louboutin-outlet-heren.html How to Store Baled Cardboard
How to Pick the Right Baseball Bat Christian Louboutin Outlet Fake Or Real Looking for graduation party favors? You in the right place. Here a quick and easy guide to fun, . Ideas for Thank.
now take a look at some of the most interesting and popular tattoo ideas. Gibt Es Ein Christian Louboutin Outlet sales in my life. If I wanted to get really down on myself, all I'd have to do is take a piece of paper and start writing down as many as I could remember. If I wanted to go into a complete state of despair, all I'd have to do is to write down next to each sale I lost the amount of commission I
find any appreciable difference in health, teeth, activity levels, anything. Christian Louboutin Outlet Uk An eco conscious funeral can be about more than just investigating ways not to harm the environment; it can really be about giving back. Natural mortuary processes don't use chemical preservatives at all. Bodies are placed in biodegradable materials and interred in non traditional resting places.
The Lebanese cucumber contains few seeds. Its edible skin is sweet and. Christian Louboutin Outlet Toronto and purses usually have some sort of decoration on them. You can choose whatever sort of decoration you want. I'm going to put little studs on mine. And you can be really loose about this too sort of gestural and there'd be a seam right here where it opens. Going to give the strap some reinforcement.
Volver arriba
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group