Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

AUZOEN EGUNA 2014

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Ene 27, 2014 5:34 pm    Título del mensaje: AUZOEN EGUNA 2014 Responder citando

AUZOEN EGUNA 2014
Bilboko auzoetako Jai Batzordeen Auzotarrok koordinakundeak Otsailaren 8an eta 9an, Bilboko Arenalean, AUZOEN EGUNA ospatuko du.

AUZOEN EGUNA, Jai batzordeek azken aldian izandako hausnarketa baten emaitza da. Beharrak analizatu eta gure auzoetan dugun jai eredua kontuan hartuta, uste dugu Bilboko auzoetako jaiak oso aktibo garrantzitsuak direla gure auzoetarako eta ondoren, Bilborako.

Gu gara, Jai Batzordeok, JAIAK, INAUTERIAK, OLENTZERO ETA MARIDOMINGI, SANJUANAK… prestatzen eta antolatzen ditugunak.
Gu gara, ahal dugun guztia egiten dugunak gure auzoetan kultura eta dibertimendua eskaintzeko. Gu gara gure auzoetan parte‐hartzea sustatzen dugunak. Gu gara gure auzoetan ekonomia sortzen, eta horrenbestez Bilbo bera, sortzen dugunak.

Zentzu honetan Udaletxeari inplikazio gehiago eskatzen diogu. Nahiz eta azken urte honetan, udaletxeko sail batzuekin pausoak eman diren. ESPAZIO PUBLIKOarekin, adibidez, batzar batzuk eduki ditugu eta zenbait aktuazio aurreikusia daude. Era berean, BERDINTASUN SAILArekin,
elkarlan esparru bat bilatu da. Baina oraindik pausu gehiago eman behar dira, subentzioen kontuekin besteak beste. Nola uler daiteke Udalak 750 euro bakarrik ematea jaietan egiten diren jarduera guztiak antolatzeko?

AUZOEN EGUNA horregatik egiten dugu, Bilboko auzo ezberdinetan egiten
diren jaiak defendatzeko eta aldarrikatzeko. Jai hau burutzeko, gure auzoetan egiten ditugun jai herrikoiak hartu ditugu eredu.
Bestalde, AUZOENEGUNEAN ateratako etekinak Bilboko auzoetako jai batzordeak laguntzeko erabiliko dira.

Honengatik guztiagatik dei egiten diegu, auzoetako auzokideei guztiei, bilbotar guztiei, Bizkaia osoari… eta azken finean Euskal Herriko edozein lekutan jai herrikoien alde lan egiten duen edonori… otsailaren 8an eta 9an AUZOEN EGUNERA etortzeko eta gozatzeko.

AUZOEN EGUNA ‐ EGITARAUA.
Euria egiten badu, ez da egongo problemarik, 500m2 karpa bat jarriko dugulako.

Larunbatean, 8an, 11:00etan AUZO‐TXUPINAZOAREKIN hasiko gara, auzo bakoitzeko ordezkariek txupinazoa botako dutelarik, gero PUZGARRIAK eta TAILERRAK egongo dira auzoetako aisialdi taldeei esker. Goiz osoan zehar, PAELLA TXAPELKETA egongo da eta, ohore handia da guretzat “LAS FELLINI” edukitzea epaile lanetan. 13:00etan JAI
HERRIKOIEN ALDEKO KONTZENTRAZIOA egongo da. Arratsaldean,
16:30ean, azpimarratu nahi dugu AUZOEN ARTEKO I
PIRAGUA LASTERKETA egongo dela, Arenaleko zubitik Udaletxeko zubiraino joango dena eta BILBOKO PIRAGUEN I.
IKURRINA jokoan egongo da. Espero dugu jendea bere auzoa animatzera etorriko dela. Segidan, “FABE DE FUKA”
animazio‐taldea egongo da eta gero 19:00etan “MANDOILEK” eta “3GABE2” taldeek joko dute.

Igandean, 9an, 11:00etan Arenalera etortzen denak SAGARDO ETA TXORIZO‐DASTAKETA edukiko du. Gero, 11:30ean
HAUR ANIMAZIOA egongo da “BAT BI HIRU FESTA” taldearen eskutik eta amaitzeko 13:00etan BILBOKO AUZOETAKO
DANTZA TALDEEN EMANALDIA egongo da.

Egun horretan etorri ezin denak, #GoraJaiHerrikoiak traola erabiliz lagundu ahal gaitu, egun horretan beste
helburuetako bat traola hori Trendic Topic bihurtzea delako.

Amaitzeko, lagundu gaituzten enpresa eta kolektibo guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Eta batez ere, gure
auzoetako jaiak aurrera eramaten laguntzen duten talde eta elkarte guztiei.

#GoraJaiHerrikoiak
Bilbon, 2014ko urtarrilaren 25ean


_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group