Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Gerrako Ahotsak: 36ko gerraren inguruko webgunea.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mar Abr 23, 2013 4:31 pm    Título del mensaje: Gerrako Ahotsak: 36ko gerraren inguruko webgunea. Responder citando

Gerrako Ahotsak: 36ko gerraren inguruko lekukotasunen webgune berria


Euskal Herriko Ahotsak http://www.ahotsak.com/ proiektuan zehar makina
bat gai landu eta batu ditugu gure lekukoekin. Horietako bat (nagusietako
bat), 1936ko gerra izan da. Oraingoan, gerraren inguruan herririk herri
jaso ditugun lekukotasunak batu, eta webgune berezitu batean erakutsi
ditugu: Gerrako Ahotsak http://gerra.ahotsak.com/ . Gerra zibilaren
inguruko 2.000 bideo baino gehiago, protagonistek kontatuta; gerraren
inguruko ikuspegi gertuko eta zuzena.

*Euskal Herriko Ahotsak* proiektuan ehundaka kilometro egin ditugu, eta
beste horrenbeste lagun elkarrizketatu. Joan-etorri horietan hainbat gai
jorratu ditugu, baina 1936ko gerra zibila da gure lekukoek gehien aipatzen
duten kontuetako bat. Proiektuan zehar jasotako pasarte horiek bildu eta
webgune berezitu batean batu ditugu: Gerrako Ahotsak http://gerra.ahotsak.com/
.

Webgune hau 1936ko gerrari eta frankismoari buruzko testigantzen bilduma
da. Historia liburuetako kontakizunak ezagutzen ditugu, baina ba al dakigu
nola bizi izan zuten biktimek eta lekukoek guda eta gudaostea? Jasotako
testigantzek Gerra Zibilaren beste ikuspegi bat ematen digute, gertukoa eta
zuzenekoa.

Egunotan berriz gogoratuko ditugu *1937ko udaberrian gertatutako
bonbardaketak: Durango, Eibar, Gernika, Bilbo...* Pentsatu dugu une egokia
izan daitekeela gertakizun haien protagonista izan zirenen ahotsak
bistaratzeko eta guztion esku jartzeko.

Lekukotasun guztiak www.ahotsak.com webgunean ere badaude ikusgai, baina
webgune berri honetan bideoei eman diegu lehentasuna, eta gerrarekin
zuzenean lotutakoak bakarrik erakutsi ditugu.
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group