Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

ONGI ETORRI LIHER!

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mie Feb 06, 2013 2:10 pm    Título del mensaje: ONGI ETORRI LIHER! Responder citando

ONGI ETORRI LIHER! 2013/02/02
EGUERDI ON!
HERRIRA MUGIMENDUARENTZAT PLAZER BAT DA EGUN POZGARRI HAU ZUEKIN KONPARTITZEA. LIHER BERRIRO AUZOAN IKUSTEAK EMOTEN DIGUN POZA AUZOKO LAGUNEI KONTAGIATZEN SAIATU NAHI DUGU. EUSKAL HERRIKO SEME ALABAK HERRIRA BUELTATZEAK DUEN GARRANTZIAZ OHARTARAZI, URTARRILAREN 12KO MOBILIZAZIOAN BIZITAKO SENTIPEN KOLEKTIBOA TRANSMITITU TA INDARRAK BATU NAHI DITUGU AURRERA BEGIRA JARRAITZEKO.
ALDE ZAHARREKO 23 LAGUN DAUDE ORAINDIK KARTZELAN, ETXETIK URRUN, ETA BERAIEN ESKUBIDE GUZTIAK ERRESPETATUAK IZAN ARTE, GURE ARTEAN ASKE DAUDEN EGUNERARTE LANEAN JARRAITZEKO ASMOZ JAIO DA HERRIRA MUGIMENDUKO ALDE ZAHARREKO BILGUNEA. GUNE IREKI, ANITZ, ASKOTARIKO ETA ZABALA IZAN NAHI DUEN AUZOKIDEEN BILGUNEA.
DIOGUNEZ, GAUR OSO EGUN POZAGARRIA DA LIHER BERRIRO AUZOAN DUGULAKO. 6 URTE LUZETAKO IBILBIDE GOGORRA BUKATU DELAKO.
LIHER 2007KO SAN FERMIN BEZPERAN ATXILOTU ZUTEN ESTATU FRANTSESEAN ETA 2012 OTSAILAREN 2RARTE HAN EGON ZEN PRESO ETXETIK EHUNDAKA KILOMETROTARA. ESPAINIAR ESTATURA ENTREGATUA ETA SOTO DEL REALEN ESPETXERATUA IZAN ZEN. IAZKO APIRILEAN FUNTZIONARIOEN ERASO LARRI BAT JASAN BEHAR IZAN ZUEN BESTEAK BESTE.
DENON ZORIONERAKO, AURTENGO URTARRILAREN 12KO MOBILIZAZIO ERRALDOIAREN EGUNEAN 10.000 EUROKO FIDANTZA ORDAINDUTA KALERATUA IZAN ZEN. BALDINTZAPEKO ASKATASUNEAN DAGO, EGUNERO SINATZERA JOAN BEHAR DELARIK.
HURBILDU TA JAZO AUZOKIDE TA LAGUNEN BEROTASUNA! ONGI ETORRI LIHER!
TXAPELA ETA DANTZARIA
BAZATOZIE. BADATOZ. ETXERATZEKO GARAIA DA ETA HERRI HONEK EKARRIKO DITU! EUSKAL HERRIAN URTE
ASKOTAN LUZATZEN DEN EGOERA ALDATZEN ARI DA, NAHIKO GENUKEEEN BAINO MOTELAGO? BAI, BAINA ESAN
DUGUN BEZELA, POZGARRIA DA JENDARTEAN PAIRATZEN ZIREN HAINBAT EGOERA GAINDITZEN DOAZELA IKUSTEA.
ESTATUAK EGOERA HONEN GAINDITZEA ATZERATZEN SAIATUKO DIRELA OSO ARGI DAUKAGU, ETA ASPALDITIK
DAKIGU BENETAN BERAIEN POSIZIOA JASANEZINA BIHURTU ARTE EZ DIRELA MUGITUKO! JAKIN BADAKITE EUSKAL
PRESO IHESLARI TA DEPORTATUEN ESKUBIDE GUZTIAK BERMATU TA ETXERATZEA DELA GATAZKA POLITIKOA
KONPONTZE BIDEAN JARRIKO DUENA.
FRANTZIAR ETA ESPAINIAR ESTATUAK IZAN DIRA URTE GUZTI HAUETAN ERE, BAKE IRAUNKOR ETA JUSTIZIAZKO
KONPONBIDE BATEN AURKA ARITU DIRENAK.
HURRENGO HILABETEOTAKO ERRONKAK BERE BIZIKO GARRANTZIA DUTE ETA MUGARRI IZANGO DIREN BATAILA
DESBERDINAK DITUGU AURREAN. MARTXOAN BIZI OSORAKO ZIGORTUAK DAUDEN PRESOEN EGOERAZ ARITUKO
DIRA ESTRASBURGOKO GORTEKO ARETO NAGUSIAN ETA INFORMAZIOA ETA PRESIOA AREAGOTU BEHARKO
DITUGU. MARTXA NAZIONAL ERRALDOI BAT ANTOLATUKO DUGU HERRIRA MUGIMENDUTIK MARTXOAREN 16RAKO
ETA DENON KONPROMISOA EZINBESTEKOA DUGU.
ESTATUAK MUGITU ARAZI BEHAR DITUGU ETA ZIHUR GAUDE DENON ARTEAN LORTUKO DUGULA BAINA
HORRETARAKO MUGIMENDU ZABAL ETA ASKOTARIKO BAT MARTXAN JARTZEN DOA, PRESO TA IHESLARIEN GAIA
INOIZ BAINO ZABALDUAGO DAGO EUSKAL HERRIAN BAINA DENOK EMAN BEHAR DUGU ZERBAIT, EZIN GARA ETXEAN
GERATU BULEGO BATEKO ERABAKI BATEN ZAI; ERABAKI HORREEK KALEAN BALDINTZATU BEHAR DITUGU, BATAILAK
IRABAZTEN JOAN BEHAR GARA! ERRONKA HAUNDIA DA, BAINA ERRONKA HORREN ZAMA ARINDU BEHAR DIEGU
DENA EMATEN ARI DIRENEI!
GIZA ESKUBIDEEN ERRESPETUAN OINARRITUTAKO KONPONBIDE BATI BEGIRA, BAKE AGERTOKI IRAUNKOR BATI
BEGIRA, EUSKAL HERRITARRON HITZAREN ERRESPETUARI BEGIRA, PRESO, IHESEAN EDO DEPORTATURIK DAUDEN
EUSKAL HERRITAR GUZTIAK ETXEAN BEHAR DITUGU!
BAINA URJENTZIAZKO ERDIBIDEKO EGOERA BATZUEN BEHARRA DUGU LEHENIK ETA BEHIN: KONDENA BETETA
DUTENNEN KALERATZEA, GAIXORIK DAUDEN PRESOEN KALERATZEA, ETA SAKABANAKETAREN AMAIERA BEHIN
BETIKOA. GUTAKO BAKOITZAREN ESKUTAN ETA DENON KONPROMISOAN DATZA ERRONKA HORI ERREALITATE
BIHURTZEA!
LAU HAIZETARA ZABALDU BEHAR DUGU, JOSEBA ARTOLA, INMA PATXO, ETA FERNANDO DEL OLMOREN EGOERA,
AUZO HONEK JAKIN BEHAR DU 23 AUZOKIDE ETXETIK EHUNDAKA KILOMETROTARA PRESO ETA ESKUBIDEAK
URRATUAK DITUZTELA!
HORRETARAKO MUGIMENDU ZABAL BATEN PARTE AKTIBO IZAN BEHAR DUGU, HERRITARRON UNEA HELDU DA!
AITZAKIAK BUKATU DIRA! ORAIN ARTEKO EGOERAN EROSO DAUDEN SEKTOREAK MUGITUKO DITUGU! HERRI OSO
BAT PRESO, IHESLARI TA DEPORTATUEN ESKUBIDEEN ALDE OHIUKATZEN JARTZERA GOAZ!
ETA BILBOKO ALDE ZAHARREAN ERE, GURE TXIKITASUNETIK, FALTA ZAIZKIGUN 23 AUZOKIDEAK ETXEAN IZAN ARTE
LANEAN, ZIRIKATZEN JARRAITZEKO KONPROMISOA DAUKAGU. GAZTE, HELDU, EMAKUME, IKASLE, ETORKIN,
LANGABETU, MERKATARI, … DENON MUGIMENDU BAT FALTA DIRENAK EKARTZEKO! AUZOKO PRESOEN EGOERAZ
JABETU, INFORMATU ETA BEHAR DEN LEKUETAN SALATZEKO!
BUKATZEKO, OTSAILAREN 18AN LA BOLSA AUZO ETXEAN BURUTUKO DUGUN ASANBLADAN PARTE HARTZERA
GONBIDATZEN ZAITUZTEGU BERTAN ZUEN LANA, IMAJINAZIOA, ESPERIENTZIA, GRINA, MAITASUNA ETA GOGOEK
ESPAZIO BAT DUTELAKO ETA EKARPEN HAUNDIA IZANGO DIRELAKO!
DENON ARTEAN LORTUKO DUGU! ANIMO ETA LANERA!
EUSKAL
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group