Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Urte beteko kartzela zigorra Galdakaoko gazte bati.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mie Ene 30, 2013 5:33 pm    Título del mensaje: Urte beteko kartzela zigorra Galdakaoko gazte bati. Responder citando

URTE BETEKO KARTZELA ZIGORRA GALDAKAOKO GAZTE BATI

GAZTE BAT GEHIAGO EZ!

Audientzia Nazionalak Xabier Bidaurre gazte
galdakoztarrari, urtebeteko espetxe zigorra eta zazpi urtetako inhabilitazio
osoa ezarri dio. Epaiketa urtarrilaren 18an burutu zen “enaltecimiento del
terrorismo” delitua egotzita.


Gertakariak Galdakaoko jaietan izan ziren 2010eko
irailean. Herriko txosnagunean hainbat pankarta agertu ziren presoen
argazkiekin eta berauei elkartasuna adierazten zieten leloekin. Ertzaintzak
pankarta hauetatik hartutako hatz markak erabili ditu gazte hau Madrilgo
epaitegietara eramateko.


Beste behin, euskal gazteriaren aurkako estrategia
errepresiboa agerian geratu da. Batetik, ertzaintzaren etengabeko jazarpenak
ezinbesteko zubi lanak egin ditu Audientzia Nazionalarekin. Bestetik, estatu
espainolak muzin egiten dio Euskal Herrian zabaldu den eszenatoki politiko
berriari eta Audientzia Nazionala bezalako salbuespen tribunalak erabiltzen
jarraitzen du.


Eraso honen aurrean zenbait mobilizazio burutuko
dira Galdakaon:
- Urtarrilak 25, 20:30etan, Mani-kazerolada
Zamakoatik.
- Urtarrilak 31, 18:30etan, kontzentrazioa
udaletxe aurrean.

Azkenik, elkartasunik beroena helarazi nahi diegu
bai Xabierri, baita bere senideei ere.


Ez gaituzue geldituko!
Euskal Gazteria aurrera!






SENTENTZIAREN ETA EPAIKETAREN NONDIK NORAKOAK

Epaiketa Audientzia Nazionaleko 4. Sekzioan izan
da, Angela Murillo epaile nagusi izanik.

Gaztearen deklarazioaren arabera, garai horretan
modu ireki eta zabal batean parte hartzen zuen Galdakaoko jaien antolakuntzan.
Beraz, pankarta egiteko materiala noski ukitzeko eta bere hatz markak egoteko
aukera dagoela. Pankarta berak eskegi zuenik zalantzan jartzen du horrek.
Pankarta jarri izan bazuen ere inondik inora ez da onargarria ez epaiketa ezta
sententzia ere.

Hala eta guztiz ere, Ertzaintzak hasiera
hasieratik jo mugan izan du Xabi eta bere hatz marken atzetik joan da berau
kriminalizatzeko helburuarekin.

Jaietako gertakariak eta hilabete batera, Xabi atxilotua izan zen, Segiko kide
izatea egotzita. Sententzian irakur daitekeenez,
atxiloketa hori indizio moduan erabili dute kondena ezartzeko. Horrek
“errugabetasun presuntzioa” baliorik gabe uzten du, oraindik Segiko kide
izatearen epaiketa ez baitu izan.

Defentsak, “terrorismoaren goraipamena” terminoa
zalantzan jarri du behin eta berriz. Esaterako, “preso politiko” leloa
aldarrikatzea goraipamenik ez duela suposatzen, iritzi pertsonala adierazteko
modua baizik. Honen harira, sententziak dio, abokatuak esandako hitz horiek
epaiketa ikusten ari ziren pertsonak pozteko erabili zituela.

Azkenik, oso larria jotzen dugu sententzian
agertzen den hurrengo testua:

“Dejar patente su desacuerdo con la estancia
en prisión de los fotografiados, no puede significar otra cosa distinta al
hecho de aprobar lo que cada uno de ellos hizo, emulando así su conducta en
solidaridad con los exhibidos, por entender loable lo que aquellos hicieron.”
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group