Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

[Auzolan] Herri-antolakuntza.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mie Ene 23, 2013 5:10 pm    Título del mensaje: [Auzolan] Herri-antolakuntza. Responder citando

Elikadura burujabetza, hezkuntza alternatiboa eta Batzarra, herri-antolakuntza /Soberanía alimentaria, educación alternativa y Batzarre, organización popular


Aupa lagunak!

(Abajo en castellano)

Desobedientzia topaketak
iragan berri ditugu, eta hurrengo egunetan emanen dugu horien berri.
Dagoeneko aitzinera begira gara, eta beraz, ondoko asteetan izanen
ditugun jardueren berri emanen dizuegu. Batetik, ELIKADURA
BURUJABETZArekin lotutako bi jardunaldi ditugu, AZKOITIAN eta USURBILEN
izanen direnak; bertzetik, HEZKUNTZAREKIN lotutako jardunaldiak izanen
dira SAKANAN, eta azkenik, EUSKAL HERRIKO AUZOLAN EKIMENAK antolatutako
BATZARRA ERAKUNDEARI BURUZKO JARDUNALDIAK, ZARAUTZEN.

_Venimos de los
encuentros de Desobediencia, de los que informaremos en los próximos
días, y ya estamos mirando hacia adelante: Os comunicamos los próximos
eventos. Los dos primeros se refieren a la SOBERANÍA ALIMENTARIA, y
tendrán lugar en AZKOITIA y USURBIL; por otro lado, jornadas sobre
EDUCACIÓN ALTERNATIVA, en SAKANA, y por último, las jornadas sobre el
BATZARRE O CONCEJO ABIERTO que tendrán lugar en Zarautz, organizadas por
AUZOLAN EUSKAL HERRIA._

-AZKOITIA. IV. BASHERRI TOPAKETAK. Datorren
larunbatean, urtarrilak 26, IV. BasHerri topaketak eginen dira,
Azkoitiko Elkargunean. Gipuzkoa osoan saretuta dauden taldeen arteko
topaketa, sarea indartzeko eta ekinbide berriak aztertzeko.

_El
próximo sábado, 26 de enero, tendrán lugar los IV. Encuentros de
BasHerri, en Azkoitia, para impulsar la red creada en toda Gipuzkoa, y
su evolución. Programa que han publicado en euskara:_

2013ko
urtarrilaren 26 ean Azkoitiko Elkargunean BasHerri Sarea sendotzeko
asmoz IV. BasHerri Topaketak antolatzen ari gara.
Talde dinamika
ezberdinen bitartez, esperientziak konpartitu eta sortzen ari den
BasHerri Sarea indartzea da asmoa.

Egitarauaren
zehaztazunak:

10:00-13:30 Goizeko Tailerrak:BasHerri Taldeak
sendotzen
Nori zuzenduak: Gehienbat Gipuzkoan martxan dauden BasHerri
talde eta kooperatibetan parte hartzen duzuen herritar eta
baserritarrentzat. BasHerri talde bat sortzeko interesa duen edozein
nekazari, herritar edo eragilerentzat ere egokia izango da.
HELBURUA:
Tailer dinamika baten bitartez, taldeka, BasHerri taldeetan aurkitzen
ditugun arazoak eta ahultasunak identifikatu eta hauei erantzuteko
proposamenak bilatzen eta konpartitzen saiatuko gara.

13:30 Bazkaria:
Topaketen aretoan bertan egingo dugu.
_Menu ekologikoa_: "Risotto"a
barazki eta oliaskoarekin eta postrea (jogurta, gazta...). Edariak: ura,
infusioak, sagardoa eta ardoa.
_Izena emateko_: basherriak@gmail.com [1]
(jada 50 lagunek izena eman dute eta gaur da azken eguna!!)

15:30-16:30
PROIEKTU GONBIDATUEN AURKEZPENAK:
NORI ZUZENDUAK: Agroekologiaren eta
Elikadura Burujabetzaren inguruan interesa duen edozeinentzat
EH
Kolektiboa: EH-Kolektiboak guk, Euskal Herriko baserritar eta
herritarrek, Agroekologia nola ulertzen dugun definitzen laguntzeko
garatzen ari diren proiektua aurkeztuko digute.
EUSKAL HERRIKO HAZIEN
SAREAK_ _Gipuzkoan galtzear dauden haziak eta hauei loturiko ezagutzak
berreskuratzeko azken saiakera izango den prospekzio proiektua
aurkeztuko digute.

16:30-18:00 Arratsaldeko Tailerrak: BasHerri Sarea
sendotzen:
NORI ZUZENDUAK: Gehienbat Gipuzkoan martxan dauden BasHerri
talde eta kooperatibetan parte hartzen duzuen herritar eta
baserritarrentzat.
HELBURUA: Gipuzkoako taldeen artean bailaraka
sortzen ari garen BasHerri Azpisareak eta hauen arteko BasHerri-Sarea
sendotzea. Azkenengo BasHerri topaketetan BasHerri Sarearen Helburuak
zehaztu genituen. Orain, helburu horiek betetzeko proposamenak eta hauek
aurrera aterako dituen lantaldeak zehaztu nahi ditugu. Horretarako,
Tailer dinamika ireki bat erabiliko dugu eta, taldeka, edozeinek
proposatutako gaiak eta proposamenak landuko dira.

Anima zaitez !


-USURBIL: OTSAILAREN 2AN, ELIKADURA BURUJABETZARI buruzko jardunaldiak
Usurbilen. Herriko elikadura beharrak asetzeko azterketa egina dago, eta
beraz, hori nola egin gogoetatu eta erabakitzeko saioa izanen da. Ikus
kartela honako loturan:
https://enekenbat.cc/file/view/42242/elikadura-burujabetzari-buruzko-jardunaldia-usurbilen


_ Jornada sobre Soberanía Alimentaria en Usurbil. Una vez que tienen
entre manos el estudio sobre el tema en la localidad, tratarán de
desarrollarlo, para ponerlo en marcha._

-SAKANA: HEZKUNTZA EREDU
ALTERNATIBOARI BURUZKO JARDUNALDIAK.

urtarrilean zehar hezkuntza
proiektu ezberdinen proiekzioak izango dira;

24an 19'30tan Olaztiko
gaztetxean

25ean 22'00tan Etxarriko gaztetxea
27an 19'30tan
Irurtzungo Pikuxarren
otsailaren 2 eta 3an (larunbat-igandea) ;
hezkuntzari buruzko mahai ingurua
hitzaldiak; sormen hezkuntza
bizi
toki proiektua
ur tanta eskola
zingira eskola

bazkariak ta musika ez
da faltako!
aukera ezin hobea hezkuntzaren inguruan
hitzegiteko,errealitate ezberdinak ezagutzeko!!

kaixo!!
ya han llegado
las jornadas sobre educacion alternativa a Sakana!
aki teneis el cartel
y un texto que hemos hecho como introducción

aqui va un adelanto;

enero va a haber proyecciones sobre diferentes proyectos educativos;

hoy a las 19'30 en el gaztetxe de Altsasu
24 a las 19'30 en el gaztetxe
de Olazti
25 a las 22'00 en el gaztetxe de Etxarri
27 a las 19'30 en
Irurzun en el Pikuxar

el 2 y 3 de febrero (sábado y domingo) ; mesa
redonda sobre la educacion
charlas; educación creadora
bizitoki
(proyecto de vida)
proy. ur tanta
proy. zingira
no faltaran comidicas
y musica!
una ocasion ideal para conocer diferentes realidades y
posibilidades sobre educación!!

-ZARAUTZ: BATZARRA. BAT EGITEKO MODU
ZAHARREN BILA. Jardunaldi irekiak, Euskal Herri osoko esperientziak
bilduz. Aitzinerago informazio osoagoa eta izen emateko deialdia eginen
ditugu, baina momentuz, hona egitarau aurrerapena: _/Jornadas sobre el
Batzarre (Concejo abierto), como referente actual de organización
popular._

JASO Larunbata, otsailak 16, goizez. _ (In) formarse:
Sábado, 16 de febrero, a la mañana._

-Kokapena.
_/Introducción_
-Begirada historikoa: Itziar Madina eta Sales Santos.
"Comunidades sin estado en la Montaña Vasca" liburuaren egileak. _
/Perspectiva histórica: Itziar Madina y Sales Santos, autores de
"Comunidades sin estado en la Montaña Vasca"_

-Begirada antropologikoa.
Patxi Azparren, Lizargorri taldea, "Batzarrak historian eta egun"
lanaren egilea. _/Perspectiva antropológica. Patxi Azparren, Lizargorri
taldea, autores de "Las asambleas durante la historia y
hoy"._

HAUSNARTU Larunbata arratsaldea _/Reflexión. Sábado por la
tarde_

-Mahai-ingurua, egungo adibideekin. Gonbidatuak: Arabako
Kontzejuen Elkartea, Otxandioko Herritarren Kontseilua, Aezkoako eta
Baztango batzarrak, Lakabe. _/Mesa redonda, con experiencias actuales:
Asociación Concejos de Araba, Herritarren Kontseilua de Otxandio,
batzarres de Aezkoa y Baztan, Lakabe._

Aurkezpen itzulia, labur-labur.
Gaia: 1. Herri-batzarren potentzialitatea. 2. Zailtasunak eta erronkak.
_/Ronda de presentaciones. Temas: 1. Potencialidad de los batzarres. 2.
Dificultades y retos._

-Jarraian, talde dinamika: Nola erantzun edo ase
agertutako beharrak? Dinamizatzaile: Leire Saitua _/Dinámica de grupo:
¿Cómo responder a las necesidades planteadas? de la mano de Leire
Saitua._

-Talde-harremanak lantzea, dinamika berezien bidez (zehazteke)
_/Trabajar relaciones grupales, mediante dinámicas especiales (sin
concretar)._

SORTU Igande goiza _CREAR Domingo a la mañana_

Ekintza
proposamenak. Propuestas de acción.

1.Usurbilen egindako I. Auzolan
Topaketetan egindako proposamena, Batzarra abian jartzeko. /_1.
Propuesta lanzada en los I. Encuentros Auzolan, en Usurbil, sobre poner
en marcha batzarres._

... Jardunaldietan zehar edo unean bertan
sortutako proposamenak. _ ...Propuestas surgidas durante las jornadas, o
en el momento mismo._

HITZ-BOROBILA (hitz ORO bila). _/Ronda de
palabra, y fin._

AMAIERA

Usurbilen egindako I. Auzolan Topaketan
Batzarrari buruzko solasaldia enekenbat.cc sarean dago.
Bertan izena
eman eta honako loturan aurkituko duzue idazkia:
https://enekenbat.cc/file/view/31684/batzarra-erakundea [2]

_Lo tratado
en los I. Encuentros Auzolan sobre este tema, lo encontraréis en los
siguientes enlaces: (hay que registrarse en
enekenbat.cc)_

_https://enekenbat.cc/file/view/34852/exposicion-de-felix-rodrigo-mora-sobre-el-batzarre-o-concejo-abierto-durante-los-i-encuentros-auzolan-usurbil-2011_

_https://enekenbat.cc/file/view/31686/asambleas-historia-y-actualidad-lizargorri-taldea_

--

www.auzolan.info
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group