irola Site Admin
Registrado: 16 Mar 2009 Mensajes: 1996
|
Publicado: Lun Nov 26, 2012 6:47 pm T韙ulo del mensaje: Santurtzin euskaraz bizi nahi dugu! |
|
|
Kaixo!!
Euskararen eguna badator eta Santurtziko hainbat elkartek euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko asmoz hainbat ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Azaroaren 29an, osteguna, ANTZERKIA:
MUNSTROA (Bina-Binak aurkeztuta) 20:00etan La Kelo gaztetxean
SINOPSIA:
Biziraupenak bultzaturiko heriozko lehia bortitza. Euskal Herrian ongi ezagutzen dugun gerra eternoa. Gure sustraietatik, gaur egungo euskaldunei eskeinia. Gizakia munstroaren aurka. Borroka epikoa. Beldurra, ausardia, noblezia, justizia, amorrua, inbidia eta norgehiagokaren koktelak, gizakia, beste behin, hondamendira eraman zuenekoa. Auzokoaren miseriak axola galdu zuenekoa, norberaren duintasuna bukaeraraino defendatzearen truk. Nor da noblea, nor munstroa, norbere izen ona jokoan dagoenean?
Oraingo honetan, historia, galtzaileak kontatzen du.
informazio gehio: http://munstroa.wordpress.com/
Abenduaren 1ean, Santurtzitik autobusa aterako da DONOSTIAKO MANIFESTAZIORA:
http://www.euskarazbizinahidut.org/
Izena eman nahi baduzu: ezkerraldea@aek.org
Abenduaren 2an, MOSAIKO HERRIKOIA:
Oinezko bidean 13:00ean.
Denon artean egin dezagun mosaiko erraldoia!
ANTOLATZAILEAK:
La Kelo Gaztetxea, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, Mamarigako Kultur Etxea, Bai Esan eta Arkotxa Gazte Konpartsa. _________________ Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!! |
|