Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Gasteizko Gaztetxeak izandako azken erasoa.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Nov 26, 2012 6:43 pm    Título del mensaje: Gasteizko Gaztetxeak izandako azken erasoa. Responder citando

POLIZIA GAZTETXETIK KANPO!!!

Tamalez beste behin ere Ertzaintzaren bisita izan genuen ostegun gauean Gasteizko Gaztetxean. Goizeko bostak zirela eta Gaztetxea garbitzen hasi ginela zazpi patrulla agertu eta atea ostiko batez ireki zuten.
Gaztetxearen inguruan istiluren bat egon izana, norbaitek kalean ustezko irain bat bota izana... berdin da, aitzakia nahikoa da etxe honetan sartzeko. Barnean zeuden lagun guztiak paretaren kontra jarri zituzten, euren poltsikoak miatu eta nortasun agiriak eskatu zizkieten. Gero, ustezko testigu batek seinalatuta arduradun bat izendatu eta Gaztetxea goitik behera hankaz gora jartzeari ekin zioten. Nola ez, beste behin ere, horman zeuden preso politikoen argazkiak eta euren iritziz “susmagarriak” ziren hainbat gauza (zapiak, pegatinak, kartelak...) eraman zituzten. Gaur etxea txukuntzen ari ginela, agerian gelditu dira atzoko agenteen umekeriak: garagardo katxiak ohe gainean botatzea, bateria bat ostikoz apurtzea, eszenatokiaren izkina altxatzea (beharbada Ali-Babaren altxorra aurkituko zutela uste zuten) eta abar luze bat.
Aitzitik, guk ez dakigu zer egin, ez dakigu nola jokatu. Salaketa ipiniz gero, beraiek salatzailearen kontrako salaketa jarriko dute, eta termino judizialetan euren hitzek gureen pisu bikoitza daukate. Buru-gogor jarri eta Gaztetxea miatzeko agindu bat behar dutela errepikatzea, euren porren laztan goxoak jasotzeko dei bat egitearen pareko ekintza da. Ez dakigu noren babespean egin ditzaketen horrelako barrabaskeriak, hona etorri eta inolako azalpenik eman gabe eta impunitate osoz kaleko begiradetatik at gelditzen diren umiliazioak gauzatzeko indarra nondik ateratzen duten. Umiliatu egiten gaituzte, eta 24 urtez Gasteizko gazteekin egindako lana eta jartzen ditugun gogoak ezdeusean uzten dituzte ekintza hauen bidez.
Hala eta guztiz ere, aurrera ateratzen dugun proiektu honetan sinismen osoa daukagu, eta honelako indar erakustaldiekin, ez gaituzte kikiltzen. Are gehiago, gogo berriz jaikiarazten gaituzte hurrengo goizeetan, egiten duguna norabide onean dagoela baino ez digute argi uzten.
Beste behin argi eta garbi Gaztetxean poliziarik ez dugula nahi esan beharrean gaude. Beraien erabakien erantzukizuna ezin da ezerezean geratu, bada garaia inpunitate polizialari aurre egiteko.

Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanblada
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group