Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Amaitu dugu baina ez etsi:AHTren Aurkako Asanbladak agur dio

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Nov 26, 2012 6:39 pm    Título del mensaje: Amaitu dugu baina ez etsi:AHTren Aurkako Asanbladak agur dio Responder citando

AHTren Aurkako Asanbladaren adierazpena:
http://sindominio.net/ahtez/?q=node/4623
Erantsita pdf eran. La versión en castellano la publicaremos en la web los próximos
días.


AMAITU DUGU BAINA EZ ETSI: AHTren AURKAKO ASANBLADAK AGUR DIO

Testu honen bidez AHTren Aurkako Asanblada orokorra osatzen dugun taldeok, urte
luzeetan alboan izan zaituztegun guztioi, borroka koordinazio tresna hau amaitutzat
jotzen dugula jakinarazi nahi dizuegu. Erabaki honek gure indarren eta borrokaren
egoerari buruzko hausnarketan du oinarri. Hala ere, herrietako taldeok, pertsonok
eta beste kolektibo batzuk AHTri EZ oihukatzen eta beste jendarte ereduaren alde
lanean jarraituko dugu. Eta AHTren Aurkako Asanblada orokorraren izena oraindik ere
erabiliko dugu, pendiente ditugun epaiketa guztiak bukatu arte.

Historia pixkat egin dezagun. AHTren Aurkako Asanblada 1993an jaio zen eta haren
sorrera ulertzeko Leizarango autobiaren aurkako mugimendua, Itoitzekiko Solidarioak,
garai horretako zenbait borroka antikapitalista eta beste hainbat kontutan hartzea
ezinbestekoa dugu. Hortik datozkigu zenbait ezaugarri, adibidez asanbladaren izaera
autonomoa, sasi-alternatibarik ez onartzea, gure buruak antikapitalista,
antidesarrollista eta asanbleario moduan definitzea, eta era horizontalean
antolatzea.

Hastapenetan, Asanbladak proiektuaren eragin sozial, ekonomiko eta ekologikoei
buruzko informazioa zuzenean (mendi martxak, hitzaldiak, txostenak, esku orriak)
zabaltzeari ekin zion, desobedientzia eta ekintza zuzena bultzatuz eta proiektuaren
muina eta honen arduradunen asmoak salatuz. Honekin batera, erreferentzia
garrantzitsua bilakatuko diren AHTren aurkako udako akanpadak martxan jarri ziren,
aurrenekoa 1996an.

Urteak aurrera joan ahala, gero eta sektore sozial zabalagoak agertu ziren AHTren
aurka eta, horren ondorioz, 2001. urtean -Y grekoaren behin-betiko onarpena eta
gero- AHT Gelditu! Elkarlana plataforma guztion artean osatu genuen.

Obren hasierari lotuta (2006an) hainbat une erabakior izan genituen: hasiera bera,
honi erantzuteko Urbinako erresistentzia gunea, obretara egindako martxak,
errepresio polizial zein judiziala eta ekintza irudimentsu eta anitzak (helegiteak,
desjabetze kontrako planteak, sabotaiak, manifestazio jendetsuak, kateatzeak,
zuhaitzetan egindako ekintzak..).

Hauek izan ziren borrokaren une indartsuenak. 2009. urtetik aurrera mugimendua
nabarmen baretu zen bailara askotan eta zenbait talde desagertu ziren. Beherakada
hau ulertzeko hainbat faktore aipa ditzakegu: proiektua oso aurreratua ez egon
arren, tokian tokiko suntsipenak sortutako etsipena; errepresioa; gatazka urte
askotan luzatzea; taldean izan ditugun barne arazoak eta Euskal jendartean bizi
dugun desmobilizazio orokorra. Ahuldade egoera honetan asanblada orokorrak bere
koordinazio funtzioa galdu du eta bertan behera uztea erabaki dugu.

Honek ez du esan nahi borroka amaitutzat jotzen dugunik. Alde batetik, AHTren
aurkako herrietako asanbladak, talde antidesarrollistak eta borrokan ibilitako
norbanakoak lanean dihardute. Bestetik, AHTren aurka ari diren hainbat kolektibo
badira: AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu! Mugimendua, eta CADE, besteak beste. Horrez
gain, borrokaren ondorioei aurre egin behar diegu eta baditugu amaitu gabeko zenbait
auzi, hala nola, Txingudi eta Megaparken burututako ekintzak eta Itsasondoko
meategiaren okupazioa, eta etor litezkeenak.

Asanblada orokorrak beste borroka batzuen ikasketak jaso zituen bezala, espero dugu
jarraituko duten borrokei guk ere hainbat ekarpen egin izana. Alferrikako
negoziaketetan sartu gabe, AHTari ezetz borobila eman genion (AHTrik ez eta kitto!);
honen jarraipen gisa, “ez hemen, ez inon” leloa bere egin dute hainbat mugimenduk.
Gure jardueran ere arazoa AHTan kokatu beharrean, jendarte ereduan kokatzen dugu,
AHTa horren ikurra dela. AHTa sistema kapitalistaren ardatzetako bat izanik, urte
askoan proiektu honi aurre egiteak eta kontran borrokatzeak sistemari mina eragin
dio. Sistema honek beste hainbat adibide ematen dizkigu: autopistak, harrobiak,
frackinga, industriaguneak, parke eoliko erraldoiak, transgenikoak, pinudiak, goi
tentsioa eta abar luzea. Proiektu hauen kontra ari diren askok desarrollismoa
osotasunean ulertzen dute gaur egun, eta guztion arteko elkartruke eta laguntzarako
zubiak sortu ditugu.

Gure artean ikasitakoa ere oso aberasgarria izan da. AHTaren proiektua oraindik ere
martxan egon arren Asanbladaren borroka ez da antzua izan (obren atzerapenak, gure
artean sortutako sareak, akanpadetako esperientziak, eztabaida mamitsuak,
desobedientzia eta ekintza zuzena; ikaspen ugari eta anitzak).

Guzti hau esan ostean, gure partetik, maila pertsonal zein lokalean, AHTaren kontra
eta txikizioaren aurka jarraitzeko konpromezua hartzen dugu. Eta euskal jendarteari,
sistema hau suntsitu arte eta lurra kapitalaren hatzaparretatik askatu arte, kalera
eta borrokara ateratzeko deialdia egiten diogu.

AHTrik EZ! Ez Hemen Ez Inon!
Txikizioa gelditu!

AHTaren Aurkako Asanblada
2012ko azaroaren 24a
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group