irola Site Admin
Registrado: 16 Mar 2009 Mensajes: 2010
|
Publicado: Jue Nov 29, 2012 4:46 pm Título del mensaje: HUTS UNEA. HUTSAREN BIGARREN DISKOA. |
|
|
*HUTS UNEA. HUTSAREN BIGARREN DISKOA.*
Abenduaren 30ean aurkeztuko du Hutsa bikote akustikoak bere bigarren
diskoa: Huts Unea.
[image: hutsawebtpk copy]
Azaroaren 30ean kaleratzen da Hutsa bikote akustikoaren bigarren lana. *Huts
**Unea* izenburupean 6 kantuz osatutako digipack ederrean aurkeztuta.
Soinuari dagokionez Kike Mora arduratu da estudio lanetaz eta Kepa Calvo
eta Iñaki Plaza hartu dute parte diskoan perkusio tresnekin. Letretan Alaia
Martin, Jone Uria, Onintza Enbeita eta Ruben Riberoren laguntza izan dute
eta diskoaren diseinuaz Joseba Barrenetxea arduratu da.
Azaroaren 30ean bertan, bikoteak zuzeneko berezia eskainiko du Balmasedako
Klaret antzokian disko berria jendeaurrean aurkezteko. Sarrerak bertan
erosi ahal izango dira bost euroren truke.
Horretaz gain, diskoa zabaltzen duen *Zeta* abestiaren bideoklipa osatu
dute Alain Rosaren gidaritzapean. Goza ezazue!!!
http://www.youtube.com/watch?v=2-zVtd1rH8E&feature=player_embedded
Ficheros adjuntos: _________________ Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!! |
|