Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

A14 Bilbon, Kapitalaren Europaren aurrean, gazteok borrokara

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mar Nov 13, 2012 5:56 pm    Título del mensaje: A14 Bilbon, Kapitalaren Europaren aurrean, gazteok borrokara Responder citando

Kapitalaren Europaren aurrean, gazteok borrokara!!!*
**
**

Estatuek pairatzen duten krisiaz hitz egiten dute medioek. Finantza-krisia,
krisi ekonomikoa… eta Europari eskatzen dizkieten erreskateez. Eta
erreskate horiek eskatzeko Europako Banku Zentralak jarriko dizkien
baldintza zorrotzez: murrizketak, erreformak… Gure eskubideen etengabeko
ezabaketa. Gazteok ere aipatzen gaituzten medioetan noizean behin, beti
biktima legez: gazteon langabezia, gazteok gurasoen etxean, gazteok
unibertsitate tasak ordaindu ezinik… Subjektu pasibo bezala agertzen
gaituzte, honen aurrean antolatuko ez bagina bezala, gure egoera prekario
honek erantzulerik ez balu bezala. Alboko kalteak dira.



Baina erantzuleak egon badaude. Asko, eta krisi garai hauen aurretik ziren
berberak dira. Krisia eta zorra aitzakia hartuta, ongizate estatuak
onartzen zizkigun oinarrizko eskubide apurrak deuseztatzen dizkiguten
estatu-gobernuak; hauek diruz lagunduta, guretzako kontratu prekario eta
merkeak asmatzen dituzten enpresak; erreskatatuak izan arren, hipotekatu
nahi gaituzten bankuak; bankuak interbenitu, eta orain estatuei jarraitu
beharreko politiken bidea zehazten dien Europa. Argi geratu da Europar
Batasuna, europar ametsa, gezur hutsa zela, hainbat estatu kapitalista
mundu mailan lehiatu ahal izateko aitzakia, Alemania bereziki euren artean,
eta munduan lehiatu ahal izaten jarraitzeko estatu batzuk (Grezia,
Espainia, Portugal, Italia…) eurogunetik kanpo utzi behar badituzte, hala
egingo dutela. Dena kapitalismoaren hobe beharrez.



Tenka horretan dago espainiar estatua, erreskatea noiz eskatu zain: zein
murrizketa berri ezarriko dieten imajinatu ezinik. Eta nortzuk izango gara
neurri horien sektorerik kaltetuena? Gazteok, emakumeok, etorkinok.



Baina gu ez gara medioetako gazte sumiso eta pasiboak. Aspaldi argi daukagu
krisi ekonomikoa gora behera, kapitalismoak ez duela konponbiderik, sistema
hori bera dela krisi bakarra, eta mundu justuago eta bizigarriago batean
bizi nahi badugu, sistema bera eraldatu behar dugula, irauli. Eta
horretarako subjektu aktiboa gara gu!!



Horregatik, azaroaren 14ean, sindikatu zein eragile sozialen deialdietatik
haratago, greba orokor zein mobilizazio egunetik haratago, gazteok kalera
aterako gara. Orain arte egin eta hemendik aurrera egingo dugun moduan.
Ideologia, proiektu eta sinesmen desberdinen gainetik, etsai komuna
dugulako: sistema kapitalista eta patriarkarra. Eta hau birfundatzeko eta
erreskatatzeko saiakera oro ez dugulako erantzun gabe utziko!



Beraz, azaroaren14ean, 17.00etan, dei egiten diogu gazteriari Plaza
Eliptikoan mobilizatzeko!!





Kapitalaren Europaren aurrean, gazteok borrokara





Los medios hablan de como los estados están sufriendo la crisis:
financiera, económica… y de los rescates que están pidiendo a Europa y
sobre las duras condiciones que les impondrá el Banco Central Europeo:
recortes, reformas… Continuas supresiones de nuestros derechos. Los medios
también nos mencionan, siempre como victimas: paro juvenil, incapacidad de
emancipación, imposibilidad para pagar las tasas universitarias… Nos
presentan como sujetos pasivos, como si ante todo esto no nos
organizásemos, como si nuestra situación precaria no tuviese responsables.
Simples daños colaterales.

Pero existen responsables. Muchos, y son los mismos de siempre. Los
Gobiernos que tomando como excusa la crisis y la deuda, están destruyendo
los pocos derechos que se le suponían al Estado de bienestar; empresas que
inventan para nosotras contratos precarios, además recibiendo
subvenciones; bancos, que aún siendo rescatados, quieren hipotecarnos; La
Europa que ha intervenido bancos y ahora marca las directrices políticas a
seguir. A quedado claro que la Unión Europea, el sueño europeo, es una gran
mentira, una escusa para que estados capitalistas puedan competir a nivel
mundial, sobre todo Alemania que, en caso de ser necesario, no tendrían
ningún reparo a la hora de expulsar a Estados como Grecia, España,
Portugal, Italia de la eurozona con el fin de mantener ese nivel de
competitividad. Todo en pro del capitalismo.

En esta tesitura se encuentra el Estado español, pendiente de pedir el
rescate: sin poder imaginar los nuevos recortes que se le exigirán. Y
¿quiénes seremos los sectores más perjudicados por estas medidas? Las
jóvenes, las mujeres y las inmigrantes.

Pero nosotras no somos esas jóvenes sumisas y pasivas de los medios. Hace
tiempo que tenemos claro que, independientemente de la crisis, el
capitalismo no tiene solución, es el mismo sistema su propia crisis, y si
queremos vivir en un mundo más justo tendremos que cambiar el sistema,
darle la vuelta. Para eso, ¡nosotras somos sujetos activos!

Por todo esto el 14 de noviembre, más allá de sindicatos y movimientos
sociales, más allá de huelgas generales y días de movilización las jóvenes
saldremos a la calle. Como hemos hecho hasta ahora y como lo seguiremos
haciendo. Porque, por encima de diferentes ideologías, proyectos y
creencias, tenemos un enemigo común: el sistema capitalista y patriarcal. Y
porque no vamos a dejar sin respuesta cualquier intento de refundarlo y
rescatarlo.

Así que llamamos a toda la juventud a que se movilice el 14 de noviembre,
en la Plaza elíptica, a las 17:00.
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group