irola Site Admin
Registrado: 16 Mar 2009 Mensajes: 1996
|
Publicado: Jue May 10, 2012 10:49 am Título del mensaje: Plazabeltza. Maiatzeko proposamenak. |
|
|
Epa lagunok!! Hor doaz gure Maiatzeko proposamenak:
"Bakarmortuko kronikak" liburuaren aurkezpena / Maiatzaren 18an / 19.00etan
Mitxel Sarasketa, Oier Gonzalez eta Zorion Zamakolaren eskutik.
*Mikel Antzaren “Bakarmortuko kronikak”. Duela zazpi urte hiru kartzela
ezberdinetako egonaldietan idatzi zituen Antzak kronika hauek, gogoetaz,
poema laburrez eta bertsoz osatuak. Hitz esanguratsu hauek atera ditugu
egileak berak idatzitako hitzaurretik:*
*(…) Sartu berritan ia egunero dago zerekin harritu. Urteak pasatu ahala,
asaldatzeko ahalmena ez galtzean dago bizirauteko gakoa.*
*Kartzelak min ematen du, beldurra sentiarazten digu eta gugan inoiz sumatu
ez genuen gorrotoa ernarazten du. Horiek izan ziren nigan ordura arteko
indar ezezgunez nagusitu ziren sentimenduak. Eta sentimendu horiek garaitu
ez bnintzaten aurre egiteko modua aurkitu behar izan nuen. Nire burua
antolatu nuen eta borroka egiteko prestatu.*
*Kartzelak irentsia ez izateko, norberak hobeki egokitzen zaion jarrera
hartzen du. Isolamenduaren aurrean, idaztea izan zen nik hautatu nuen
defentsa tresna (…).*
Formakuntza tailerra: Agroekologiaren bidetik, zelan eman lehenengo
urratsak nekazaritzan jarduteko.
Ehne Bizkaiak antolatuta / Maiatzaren 29an / 17.00etan
**
-Lurra eskuratzeko aukerak, ortu eta lur sailen antolakuntza eta diseinua,
azpiegiturak, arlo legala, dirulaguntzak, salmenta kontsumo taldeetan...
*
*Liburutegi soziala, kontsumo taldeak, autogestioa eta auzolana bultzatzeko
topagunea...Astelehenetik Barikura 17.30etatik 20.00etara / Plaza Beltza
Kulturgunea. Larrabasterra* _________________ Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!! |
|