Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

7 Katun, 7 Urtez Kultur eskaintza alternatiboa landuz!

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Ene 20, 2014 5:34 pm    Título del mensaje: 7 Katun, 7 Urtez Kultur eskaintza alternatiboa landuz! Responder citando

•URTARRILAK 27, ASTELEHENA


19:00: Etxebizitzen okupazioa mahai ingurua:
"Okupatzeko 11 arrazoi aurkezpentxoa" + esperientziak eta pasadizuak
•URTARRILAK 28, ASTEARTEA


19:00: Etxebizitza + Proiektu soziala mahai ingurua
Erribera 13, Errekaleor, Durangoko “konbentua”, Abadiñoko urbanizazioa
•URTARRILAK 29, ASTEAZKENA


20:00: Antzerkia: “MONOLOGOS DE 7 MUJERES”, Kipulak talde gaztearekin
•URTARRILAK 30, OSTEGUNA


20:00: Antzerkia: “LINGUA NAVAJORUM”, Mikel Martinez eta Patxo Telleria - “Ez dok Hiru” teatroa
22:00 Kontzertua, BILBOMATIKS
•URTARRILAK 31, OSTIRALA


19:00: Gaztetxeen autogestioa mahai-ingurua:
Kortxoenea, Txantxarreka, Gasteizko gaztetxea, Kukutza, Galdakaoko gaztetxea, 7 Katu...


21:00: Kontzertuak
GLAUKOMAPOTATONEBULA SELEKTAH
•OTSAILAK 1, LARUNBATA (AUTOGESTIO ETA AUTODEFENTSA EGUNA)


12:30 :Ume jolasak plaza berrian: Puzgarriak, Erandioko Gaztetxeko rokoa…
TXUSKI ETA PURRUSKI
15:00: Bazkari Herrikoia

18:00 Bilboko Okupazio Mugimenduaren ManifestazioaAUTOGESTIOA ETA AUTODEFENTSA


20:30 KONTZERTUAK
Txokolanda Revival
7 KatuSound+ lagunak
•OTSAILAK 2, IGANDEA


18:30: Bertso saioa
IGOR ELORTZA
OIHANA BARTRAJON MAIAETXAHUN LEKUE
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Ene 20, 2014 5:50 pm    Título del mensaje: GU Katu... eta zu? Responder citando

7 Urte, 7 Kale, 7 Bizi (gutxienez)... 7 Katu!



Zuei esker, gazteak, helduak, musikariak, bertsolariak, artistak, hizlariak, ikasleak, langileak, langabeak, okupak, internazionalistak, feministak mozkorrak... Denok egiten dugu 7 Katu, denak gara 7 Katu, GUZTION ARTEAN AURRERA GOAZ!



Ez dira garai errezak. Desalojoaren arriskuan gainean dugu berriro eta inoiz baino gehiago 7 Katuren kontrako mugimendu eta xurrumurruak susmatzen dira. Mediazio proiektua apurtu zenetik, ez dugu inorekin kontaktuan jartzeko aukerarik izan, eta argi daukagu udaletxearen eta bere interes eta azpijokoak daudela tarteko.



Inork ez digu erantzunik eman, ez berririk, ez gure proposamenei erantzunik... berdin digu. Gure indarra, gure proiektua da. Gazteon bilgunea, kultura alternatiboaren bilboko erdiguneetako bat mantentzea, diruaren basamortu honetan kolorez eta ilusioz beteriko oasis bat mantentzea.



7. urteurrenean ere indar guzti hori biltzen saiatu gara, eta kristona izango dela badakigu. Musturrean emango diegu, ehundaka pertsonak autogestioaren indarraz mugiaraziz. U.27 eta O.2 bitartean, denok Alde Zaharrera!



Era berean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu berehalako desalojo egoeran dauden Hamburgoko Rote Flora eta Madrilgo La Casika zentru sozialei, eta Otsailaren 1ean Gaztetxeen defentsan Bilbon egingo den manifestaziorako deia zabaltzen dugu. Eutsi gogor!



Askok inoiz helduko ez zela uste zuten eguna da gaur. Eredu kapitalistaren logika apurtzen duen beste adibide bat. Autogestioa eta asanbladen indarraren beste adierazpide bat. Nahi badugu edozer lortzeko kapaz garela erakusten diguna.





Eskerrik asko denoi!



GU Katu... eta zu?



OKUPAZIOA, AUTOGESTIOA, ILUSIOA ETA ERRESISTENTZIA!



U.27-O.2 7 KATUK 7 URTE!

--

GuKatu! eta ZU?
www.7katugaztetxea.com
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group