Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Mugitu!ren deialdia: Abenduak 20ean AHTren aurkako protesta

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Dic 16, 2013 5:35 pm    Título del mensaje: Mugitu!ren deialdia: Abenduak 20ean AHTren aurkako protesta Responder citando

Mugitu!ren deialdia: Abenduak 20ean AHTren aurkako protesta Gasteizko Legebiltzarran

Convocatoria de Mugitu!:El 20 de diciembre: Protesta contra el TAV ante el Parlamento de Gasteiz

1.EUSKARA


2.CASTELLANO

Mugitu!ren deialdia: Abenduak 20ean AHTren aurkako protesta Gasteizko Legebiltzarran:


Abenduak 20 ostiralean, eguerdiko 12etan, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak protesta ekintza bat egingo du Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, hain zuzen ere gobernuek gastu sozialetan murrizketa gogorrak agindu eta kapitalismoaren krisiaren zama herritarren gain botatzen dituzten bitartean, AHTren eraikuntzan baliabide kopuru itzelak xahutzen ari direla salatzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, Nafar Gobernuak eta Espainiako Sustapen Ministerioak datorren urtean AHTren obretan 640 milioi euro inguru xahutu asmo dutela salatzen dugu, egitasmo erraldoi honen izaera anti-soziala gero eta gehiago agerian jarriz: hots, herritarrei bizkar emanez eraikitzen ari den garraio sistema elitista eta klasista bat da AHTa, ingurugiroari kalte larriak eragiteaz gain gizarte arloan dauden premiak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak alperrikaltzen dituena. Horrenbestez, AHTa batipat PNV, PSOE, PP eta UPNek sostengatzen duten eredu desarrollista eta neoliberalaren parte dela salatzen dugu, biztanleriaren gehiengoaren bizi nahiz lan baldintzen okerragotzea eta gastu sozialen erabateko murrizketa laguntzen dituena. Hori denagatik, Eusko Legebiltzarran datorren ostiralean aurrekontuak onartzeko egingo duten saioa dela eta, AHTaren zentzugabekeria soziala, ekonomikoa eta ekologikoa berriro salatuko dugu, bertan egitasmo suntsitzaile honek herritarren artean nola pobrezia eta desberdinkeria sozialak areagotzen dituen agertuz.


Nola ez, bere butzatzaileen esanetan AHTa krisialditik irtetzeko balizko egitasmo garrantzitsua omen da; baina errealitatean azpiegitura honen eraikuntzak egungo arazo ekonomikoak, sozialak eta ekologikoak larriagotu besterik ez dituela egiten bistan dago. Batetik, AHTaren obrak Euskal Herrian hasi zirenetik zazpi urte igaro direnean, Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak 2.200 milioi euro inguru xahutu dituzte “Euskal Y”-aren obretan, trazaduaren kilometro askotan kalte nabarmenak eraginda; baina egin kontu, oraindik egitasmoaren gastu osoaren (6.000 milioi) %60a egitea falta zaie, eta urtetik urtera AHTren egoerak eraikuntza eta krisi zurrunbilotsu eta amaigabekoa dirudi: hala, Jaurlaritzak eta Nafar gobernuak eraikuntza lanekin kosta ahala kosta aurrera jarraitzeko finantziazioaren zati gero eta handiagoak aurreratzen dituzten artean --urtero ehundaka milioi euro zuzenean AHTren zulora desbideratzen ari dira Estatuari ordaintzen dioten kupotik--, Sustapen Ministerioak aldiz atzerapenak behin eta berriz iragartzen ditu bere zorpetze maila altuaren ondorioz, eta Frantziako gobernuak ere AHTren eraikuntza 2032 urtetik goitik atzeratzeko erabakia hartu du “muga”ren bestalden… Era honetan, AHTren planifikazioaren erabateko porrota agerian jarriaz, azpiegitura erraldoi honen zatikako “bide itsuak” eraiki dira han-hemenka. Baina AHTren plangintzaren porrotagatik ez ezik, AHTren Euskal Herriko Y/H egitasmoaren berariazko molde desarrollistagatik jartzen dugu auzitan, hain zuzen ere mega-proiektu hori basakeria itzela delako. Etorkizunari begira, ekonomia kapitalista globalizatuak jada ahitze sintoma nabariak erakusten dituenean, eta antzematen diren egoera sozial latzak eta narriadura ekologiko larria kontuan hartuta, Abiadura Handiko egitasmoekin segitzea ihesbide kriminala da erabat.


Ostiraleko protestara elkartzeko zitak:


Protesta Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dugu, eguerdiko 12'00etatik 13'30etara (Becerro Bengoa kaleak General Loma-rekin duen izkinean). Aurretik, 10'30etan Gasteizko Gaztetxean elkartuko gara, protestako materiala prestatzeko. Hortaz, deialdi hauen berri ematea eskatzen dizuegu!


MUGITU! MUGIMENDUA

http://mugitu.blogpsot.com




Convocatoria de Mugitu! el 20 de diciembre: Protesta contra el TAV ante el Parlamento de Gasteiz:

El viernes 20 de diciembre, a las 12'00h, el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! llevará a cabo un acto de protesta ante el Parlamento de Gasteiz para denunciar los enormes gastos que los gobiernos están haciendo en las obras del TAV mientras que imponen duros recortes en el gasto social y descargan en los sectores populares los costes de la crisis del capitalismo. En efecto, el Gobierno Vasco, el navarro y el Ministerio Fomento prevén derrochar el próximo año alrededor de 640 millones de euros en las obras del TAV en Hego Euskal Herria, mostrándose el TAV cada vez más como lo que verdaderamente es: un proyecto elitista y clasista que se construye de espaldas a la población y que se nos quiere imponer a toda costa a pesar de su enorme impacto ambiental y en detrimento de las necesidades de tipo social que se quedan sin cubrir y se ven claramente perjudicadas. En suma, denunciamos que el TAV forma parte de un modelo desarrollista y neoliberal, sostenido principalmente por el PNV, PSOE, PP y UPN, que está conduciendo a la drástica reducción de los gastos sociales y al deterioro masivo de las condiciones de vida y trabajo para la mayoría de la población. Por ello, ante la aprobación de los presupuestos del Gobierno Vasco, el próximo viernes denunciaremos nuevamente la aberración social, económica y ecológica del TAV, escenificando ante en el Parlamento de Gasteiz las crecientes desigualdades sociales y la pobreza que genera este destructivo proyecto.


Supuestamente pieza importante para dar salida a la crisis, denunciamos que la construcción del TAV está en realidad contribuyendo al agravamiento de los ya acuciantes problemas económicos, sociales y ecológicos. Tras siete años de obras en la “Y vasca”, el Gobierno Vasco y Fomento han gastado alrededor de 2.200 millones de euros, produciendo daños irreversibles en muchos kilómetros de trazado; pero todavía les falta por gastar alrededor del 60% del presupuesto total del proyecto (6.000 millones) y la situación del TAV aparece como la de un proyecto en construcción pero también en crisis crónica o permanente: así, a pesar de que el Gobierno Vasco y el navarro adelantan cada vez más financiación para continuar las obras –vienen desviando directamente al agujero sin fin de la construcción del TAV varios cientos de millones anuales del cupo que pagan al Estado--, al mismo tiempo se anuncian continuamente nuevos retrasos debido al elevado endudamiento de Fomento y el Gobierno francés ha decidido aplazar la construcción del TAV al otro lado de la “muga” al menos hasta el año 2032 … Se van terminando así tramos aislados de “vía muerta”, evidenciando el absoluto fracaso de la planificación del TAV. Pero no solamente por el fracaso de la planificación, sino especialmente por la propia concepción desarrollista del proyecto de la Y/H del TAV para Euskal Herria, cuestionamos este mega-proyecto porque aparece como una descomunal salvajada perfecta para poner un broche final a los excesos de una economía capitalista desbocada y que presenta síntomas evidentes de agotamiento. Es decir que la construcción del TAV, a tenor de las crecientes injusticias sociales y económicas y del duro deterioro ecológico que se vislumbran para el futuro, aparece como una criminal huida hacía delante.



Para unirse a la protesta del viernes:

La protesta se llevará a cabo desde las 12'00 hasta las 13'30h ante el Parlamento Vasco (en la calle Becerro Bengoa, esquina General Loma). Previamente, nos juntaremos a las 10'30h en el Gaztetxe de Gasteiz para preparar el material de la protesta. Os pedimos por tanto difundir este llamamiento en vuestro entorno.


MUGITU! MUGIMENDUA

http://mugitu.blogpsot.com
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group