Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Elkartasunetik konpromisora, eman pausua. Giza katea.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Dic 09, 2013 5:30 pm    Título del mensaje: Elkartasunetik konpromisora, eman pausua. Giza katea. Responder citando

http://www.gasteizkoharresia.com/


De la solidaridad al compromiso. Da un paso, reserva tu metro.

A lo largo de estos meses la actividad política y social de Jon, Goizane, Zumai, Anton, Jagoba, Nestor, Bittor, Ion, Pou y Aitor está siendo juzgada en la Audiencia Nacional de Madrid, junto a la de 66 personas más. En tribunales de excepción, bajo leyes de excepción. Se enfrentan a penas de años de cárcel, en base a declaraciones policiales obtenidas bajo tortura en 9 de los 10 casos. Antes también fueron encarcelados Txema, Ekaitz, Jorge, Maite y otras muchas. En los próximos meses y años deberán realizar el mismo viaje penitente a Madrid Lourdes, Aiala, Ruben, Maria Felisa… 37 personas vecinas de Gasteiz en total, más de trescientas en todo Euskal Herria. Esto a día de hoy, ya que mientras las políticas de excepción continúen vigentes, nuevos nombres seguirán sumándose a esta macabra lista irremediablemente.

En este movimiento denominado Gasteizko Harresia hemos confluido personas vecinas de Vitoria que deseamos convertir en pasado estas injusticias. Con el objetivo de acabar con las políticas de excepción, con los tribunales y las leyes de excepción. Creemos que es hora de dar un paso de la solidaridad al compromiso, en defensa de nuestros vecinos imputados y de nuestros derechos civiles y políticos. Nuestro pueblo, nuestra ciudad necesitan de acuerdos amplios, firmes y diversos. La cadena humana que entrelazaremos el 25 de enero, pretende ser una propuesta para la expresión de los compromisos personales y colectivos de las y los gasteiztarras.

También supone un reto. Necesitamos al menos 3000 personas para conectar los Juzgados de Vitoria, el Parlamento, la Subdelegación del Gobierno, el Ayuntamiento y la plaza de los Fueros. 3000 metros, 3000 personas, 3000 pasos de la solidaridad al compromiso. Frente a los Juzgados, exigiremos a la ley que derogue los tribunales y las leyes de excepción y actúe a favor de la Justicia y contra la tortura; al Parlamento le pediremos que no se apliquen medidas de excepción en los territorios bajo su administración, invitándole a que convierta en compromiso la solidaridad que ha mostrado en varias ocasiones a las personas imputadas; frente a la Subdelegación del Gobierno exigiremos la derogación de las políticas de excepción y el respeto de nuestros derechos civiles y políticos; en la Plaza Nueva recordaremos al Ayuntamiento que también es labor suya proteger a sus vecinos y vecinas ante las injusticias.

Y, para finalizar, reunidas en la Plaza de los Fueros, el mensaje más importante. Nos diremos a nosotras mismas que la responsabilidad es nuestra, de las personitas de a pie. Que si llega el día en que los juzgados actúen a favor de la Justicia, en que el Parlamento sea una garantía para el respeto de nuestros derechos, en que no recibamos vulneraciones de derechos desde la Subdelegación del Gobierno y el Ayuntamiento proteja a sus vecinos y vecinas, que si todo se cumplirá será gracias a que la suma de nuestros compromisos realiza la presión social suficiente. Renovando las fuerzas de quienes nos situamos a favor de la justicia, haciendo tirar la toalla a quienes siguen enrocados en la injusticia.

El 25 de enero, el muro popular en contra de las políticas de excepción y a favor de las personas imputadas tomará forma de cadena humana. Una cadena colorida donde se den la mano cocineras con sus delantales, teatreros disfrazados, personitas anónimas, jugadoras de fútbol, esgrima o pelota con sus respectivas equipaciones, grupos de danzas con ganas de bailar, skaters con sus patines y todo lo que se nos pueda ocurrir. Si la solidaridad es la ternura de los pueblos, el compromiso es su determinación. Hagamos desaparecer de una vez por todas las políticas de excepción, revivamos nuestros derechos civiles y políticos. El 25 de enero, da el paso de la solidaridad al compromiso, reserva tu metro. Nosotras ya lo hemos hecho.

Las compañeras que nos hemos juntado en la Gasteizko Harresia, hacemos nuestro el compromiso de trabajar en nuestra ciudad desde hoy hasta el 25 de enero para que la cadena humana proyecte la imagen que nos merecemos. Vamos a poner en marcha una enorme dinámica de interpelaciones y adhesiones, llegaremos a calles y barrios para informar a nuestras vecinas, vestiremos Gasteiz con propaganda imaginativa, nos movilizaremos. Con la complicidad de las gasteiztarras, nos comprometemos a conseguir más de 3000 compromisos. En las próximas semanas daremos más detalles sobre las características de la cadena.

Hemos creado una web de cara a esta iniciativa: gasteizkoaharresia.com. En ella, habrá posibilidad de apuntarse para participar en la cadena humana, también se podrá ver cómo va la reserva de metros día a día. Así mismo, todas las gasteiztarras podrán informarse de las dinámicas que este movimiento popular realice en gasteizkoharresia.com.


Elkartasunetik konpromisora, eman pausua: erreserbatu zure metroa

Hilabeteotan Jon, Goizane, Zumai, Anton, Jagoba, Nestor Bittor, Ion, Pou eta Aitorren jardun politikoa epaitua izaten ari da Madrilen, Euskal Herriko beste 66 pertsonarenarekin batera. Madrileko salbuespen epaitegietan eta salbuespen legedi baten pean, urtetako espetxe zigorraren mehatxupean. Lehenago ere espetxeratu zituzten Txema, Maite, Ekaitz, Jorge eta beste asko. Eta hurrengo hilabete eta urteotan egin beharko dute Madrilerako penitentzia bidaia berbera Lourdes, Jorge, Aiala, Ruben, Maria Felisa... 48 gasteiztar guztira, hirurehun lagunetik gora Euskal Herri osoan. Hori, gaur gaurkoz, salbuespen politikak indarrean dirauen bitartean zerrenda anker honetara izen berriak batuko baitzaizkio ezinbestean.

Gasteizko Harresia izeneko mugimenduan, bidegabekeria hauek iragan bilakatu nahi ditugun gasteiztarrak bildu gara. Salbuespen politikekin, salbuespen epaitegi eta legediekin amaitzea xede. Gu guztionak diren eskubide zibil eta politikoen alde eta auzipetuen babesean, elkartasunetik konpromisora jauzi egiteko garaia dela uste dugu. Konpromiso zabal, irmo eta askotarikoen beharra du gure herriak, gure hiriak. Gasteiztarron konpromiso pertsonal eta kolektiboei bide emateko proposamena izan nahi du urtarrilaren 25ean eskuz-esku lotuko dugun giza kateak.

Erronka ere bada. 3000 pertsona behar baititugu Gasteizko Epaitegiak, Legebiltzarra, Gobernuaren Ordezkariordetza, Udaletxea eta Foru Enparantza elkarlotzeko. 3000 metro, 3000 pertsona, 3000 pauso elkartasunetik konpromisora. Epaitegien aurrean, salbuespenezko legeak eta epaitegiak desagerraraziz Justiziaren alde eta torturaren aurka egin dezan exijituko diogu legeari; Legebiltzarrari, berriz, gobernupean dituen lurraldetan salbuespen-politikak ez daitezela aplikatu eskatuko diogu, auzipetuei hainbatetan adierazitako elkartasuna konpromiso bilakatzeko pausoa eman dezan berak ere; Gobernuaren Ordezkariordetzan, salbuespen-politiken indargabetzea eta gure eskubide zibil eta politikoen errespetua galdegingo dugu; Plaza Berrian Udaletxeari adieraziko diogu gasteiztarrak injustizien aurrean babestea ere badela haren ardura.

Eta, amaitzeko, denok Foru Enparantzan bilduta, mezurik garrantzitsuena helaraziko dugu. Geure buruari esango diogu geurea, herritar xumeona dela erantzukizuna. Epaitegiek Justiziaren alde egingo badute, Legebiltzarra gure eskubideen errespeturako bermea izango bada, Gobernuaren Ordezkariordetzatik eskubide urraketarik ez badugu jasoko, Udaletxeak auzipetuak babestuko baditu, hori guztia beteko bada, gure konpromisoak behar besteko presio herritarra egiten duelako izango da. Justiziaren alde gaudenok indarberrituz, injustiziaren alde tematuta daudenak etsiaraziz.

Urtarrilaren 25ean, salbuespen-politiken aurkako eta auzipetuen aldeko harresi herritarrak giza kate itxura hartuko du. Kate koloretsua, amantaldun sukaldarien eskuak mozorrotutako antzerkilarienekin lotuko dituenak, edo futbol, pilota eta esgrima kirolarienak nork bere ekipaiekin, edo dantzarako gogoz hurbilduko diren dantza taldekideenak, edo skaterrenak beraien patinekin, eta irudikatu dezagun beste edozer. Elkartasuna herrien xamurtasuna bada, konpromisoa herrien erabakitasuna da. Desagerrarazi ditzagun behingoz salbuespen-politikak, biziberritu ditzagun gu guztion eskubide zibil eta politikoak. Urtarrilaren 25ean, eman pausoa elkartasunetik konpromisora, erreserbatu zure metroa. Guk erreserbatu dugu jada

Gasteizko Harresian batu garen lagunok, hemendik eta urtarrilaren 25a bitartean gure hirian lan egiteko konpromisoa hartzen dugu aipatu giza kateak behar bezalako irudia eman diezagun. Interpelazio eta atxikimendu dinamika erraldoia jarriko dugu martxan, kale eta auzoetara joko dugu gure bizilagunak informatzeko, propaganda irudimentsuz jantziko dugu Gasteiz, mobilizatu egingo gara. Gasteiztarron konplizitatea lagun, 3000 konpromisotik gora batzeko konpromisoa hartzen dugu. Hurrengo asteetan emango ditugu giza katearen ezaugarritzearen inguruko argipen gehiago.

Ekimen honetara begira, web horri bat abiarazi berri dugu: gasteizkoharresia.com. Bertan, giza katean parte hartzeko izena emateko aukera izango da, bertan jakin ahal izango dugu metroen erreserba nola doan egunez egun. Gasteizkoharresia.com-en halaber, ekimen herritar honek garatzen dituen dinamika guztien berri izango dute gasteiztarrek.
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group