Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

AHT-TAV Bizikleta Martxa desobeditzailea.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mie Jul 10, 2013 10:17 am    Título del mensaje: AHT-TAV Bizikleta Martxa desobeditzailea. Responder citando

AHTren AURKAKO BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILEA
EUSKARA:
Kaixo! Uztailaren 15tik abuztuaren 1era, Mugitu! Mugimenduak antolatu duen AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen deialdia bidaltzen dizuegu. Horrekin batera, martxan partehartzera animatzeko filmatu dugun "AHT Bide Hila" bideo laburra eta irrati kuña bat ere duzue hemen. Bizikleta martxaren egitaraua datorren astean zabalduko da. Hortaz, zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu.

MARCHA EN BICI DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV
CASTELLANO
Hola! Os enviamos el llamamiento a la marcha en bici desobediente contra el TAV organizada del 25 de julio al 1 de agosto por el movimiento Mugitu! Junto con el texto informativo, también podéis ver un pequeño vídeo que hemos elaborado para animar a articipar en la marcha y oír en el enlace al blog una cuña de radio. Os invitamos por tanto a difundir este llamamiento en vuetsro entorno.


http://mugitu.blogspot.com.es/2013/07/video-presentacion-de-la-marcha-de.html
Mugitu Mugimendua
http://mugitu.blogspot.com.es/

(más abajo en castellano)
--------------------------------------------------------------------

AHTren AURKAKO BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILEA
Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde, mugitu eta eragin!” lelopean, AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea antolatu du uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Altsasutik uztailaren 25ean goizez abiatuko da eta astebeteko itzulian hainbat herri eta eskualde zeharkatuko ditu ekintza desberdinak antolatuz: Urbina, Legutio, Aramaio, Angiozar, Urretxu, Beasain, Zerain, Legorreta, Tolosa, Andoain, Zubieta, Zarautz, Hernani, Lezo, Irun, Orereta eta beste hainbat herritatik igaroko da Donostian amaitzeko.
Guzti honen helburua AHTa salatzea da, oraingoan bereziki lurraren alde mugituaz. Helburu hori aurrean, bidean era guztietako ekintzak egingo dira: ekintza desobeditzaileak, bizilagunekin topaketak, batzarrak eta eztabaidak, kale ikuskizunak… Pedalei eraginez, lurraren defentsan aritzen diren beste hainbat talderekin elkartuko gara halaber, AHTaz gain beste proiektu txikitzaileak salatuz: Frackinga, Autopista Elektrikoak, Erraustegiak, Gaintxurizketako plataforma logistikoa eta Jaizkibelgo Superportua... Izan ere, AHT zein beste hainbat azpiegitura-lan handiren eraginez, izugarrizko triskantzak ari gara pairatzen. Lurra babestu beharrean, deuseztatzen ari gara.
Lurraren aldeko martxa ez da ordea amalurraren defensa hutsean geratuko, beste hamaika arrazoi baititugu AHTri ezezkoa esateko. Horietako bat, denen ahotan dagoen krisi ekonomikoa dugu. Hego Euskal Herrian, AHTren obretan 10.000 milioi € xahutzea aurreikusita dago: aurten EAEn 568 milioi € bideratu dira AHTra eta Nafarroako aurrekontuetan 130 milioi gorde dira bere hastapenetan dagoen lan honetarako. Zifra hauek ulertezinak dira, jende ugari kale gorrian dagoela ikusita. AHTren gaia dela eta, azken aldian egitasmoaren zentzugabekeria ageri-agerian gelditzen ari da gainera. Hortaz, orain arte bezala AHTrekin jarraitzea aurrera ihes egiteko modu bat besterik ez da: bizi ditugun krisi sozio-ekonomikoaren eta hondamendi ekologikoaren larritasunaren aurrean norabidez aldatzen ez badugu, ihesbide kriminala erabat.
Azkenik, aipaturiko krisi ekologiko zein ekonomikoaz gain, krisi soziala ere badugu. Egunak joan egunak etorri, eskubide sozialak murriztuz doaz. Hori dela eta, AHTren aurkako borrokak egungo jendarte eredua aldatzea aldarrikatzen duten mugimenduekin bat egiten du, hain zuzen ere AHTren atzean dagoen garapen eredu jasaingaitza eta kapitalista zalantzan jarriz.
Amaitu da garraioen arloan “beti hurrunago, beti azkarrago eta beti mugikorrago” leloaren garaia. Konponbidea AHT eta azpiegitura-lan handiak gelditu eta ekonomia- zein gizarte-jardueren ardatz gisa herria eta eskualdea jarriko dituen eredu desberdin baten sorreratik helduko da, ingurumenarekin eta herrien artean harreman orekatuagoak bilatuz. Hartara, inoiz baino arrazoi gehiagorekin, lurraren aldeko herri borrokari eta AHT geldiarazteko desobedientziari eusteko deia zabaltzen dugu.
Beraz, martxan ikusi nahi zaituztegu pedalei eraginez. Mugitu beharra dago! Lurraren alde, mugitu eta eragin!
MUGITU! MUGIMENDUA

http://mugitu.blogspot.com



MARCHA EN BICI DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV
Del día 25 de julio al 1 de agosto, el movimiento de desobediencia civil contra el TAV Mugitu ha organizado una marcha en bici desobediente contra el TAV bajo el lema “Lurraren alde, mugitu eta eragin!” (Muévete y actúa a favor de la tierra). La marcha comenzará en Alsasua el 25 de julio por la mañana. Durante una semana recorrerá numerosas localidades y comarcas realizando diferentes actividades: Urbina, Legutio, Aramaio, Angiozar, Urretxu, Beasain, Zerain, Legorreta, Tolosa, Andoain, Zubieta, Zarautz, Hernani, Lezo, Irun y Orereta son algunos de los pueblos que acogerán esta iniciativa que finalizará en Donostia.


Hacemos por ello un llamamiento a participar en esta movilización organizada con el fin de denunciar el TAV y defender la tierra. Con este objetivo se harán por el recorrido todo tipo de actividades, acciones desobedientes, encuentros con vecin@s, asambleas, debates, espectáculos callejeros... Pedaleando también nos reuniremos con otros grupos en lucha contra distintos proyectos destructivos como el Fracking, las autopistas eléctricas, las incineradoras, la plataforma logística de Lezo-Gaintxurizketa, el superpuerto de Jaizkibel... Así, junto con el TAV, denunciaremos que la tierra continúa siendo agredida a través de distintos macro proyectos.

Esta marcha en defensa del terriotrio no se limitará en cambio a defender la madre tierra, puesto que tenemos otras muchas razones para rechazar el TAV. Una de ellas es la actual crisis económica que esta en boca de tod@s. El proyecto del TAV en Hego Euskal Herria supone un despilfarro de 10.000 millones de euros. Este año en la CAV se están gastando 568 millones en las obras del TAV, al tiempo que en Nafarroa se han presupuestado más de 130 millones para intentar imponer un proyecto cuya ejecución apenas acaba de empezar. Estas cifras son injustificables puesto que cada vez mas gente se queda sin los mínimos recursos necesarios para cubrir las necesidades básicas dignamente. En el caso del TAV se está poniendo además de manifiesto la total sinrazón de este proyecto. Seguir con el TAV como hasta ahora, ignorando la urgencia de cambiar de rumbo ante la gravedad de la crisis socio-económica y ecológica que afrontamos, no es más que una criminal huida hacia adelante.

Por último, junto con la crisis ecológica y económica, también se está poduciendo un ataque sin precedentes a los derechos sociales. Desde la lucha contra el TAV nos unimos a los diferentes colectivos y movimientos sociales que se mueven por un profundo cambio del modelo social, cuestionado el modelo capitalista e insostenible que se promueve con el TAV.

Se acabaron los tiempos del “siempre más lejos, siempre más rápido y siempre más móvil” en el transporte. La solución exige la paralización del TAV y de las grandes infraestructuras para ir construyendo un modelo radicalmente diferente, centrado en lo local y comarcal como eje de la actividad económica y de la vida social; reconciliando así las relaciones de la sociedad con la naturaleza y con los pueblos.


Por todo ello, con más razones que nunca, llamamos a sostener la lucha popular en defensa de la tierra, impulsando la desobediencia como herramienta para parar el TAV. Esperamos pues que nos encontremos pedaleando en la marcha. Es necesario moverse! Lurraren alde, mugitu eta eragin!

MOVIMIENTO! MUGITU

http://mugitu.blogspot.com
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mie Jul 10, 2013 10:45 am    Título del mensaje: EGITARAUA / Programa: Responder citando

EGITARAUA / Programa:




Uztailak 25 Osteguna: ALTSASU-URBINA-LEGUTIO (55 Km)

10'30: Martxaren hasera ekitaldia Altsasuko alde zaharreko plazan / Acto inicial de la marcha.

11'00: Irteera Altsasutik.

11'15: Olazti: Errauskailuaren inguruko informazioa “3 Mugak Batera” taldearen eskutik / Información sobre el conflicto de la incineración de residuos en la cementera de Olazagutia.

12'30: Zalduondo.

14'30: Garaio. Bazkaria. Ondoren “Fracking Ez Araban” taldearekin solasaldia / Comida y tertulia con la coordinadora contraria a los proyectos del gas fracking.

16'30: Garaiotik abiatzen gara.

18'00: Urbina .“AHTrik EZ! Herriak Bizirik!” monolitoa inauguratzeko ekitaldia: txalaparta, bertsolariak, irakurketak... / Inauguración de un monolito conmemorativo de la lucha en defensa de la tierra y contra el TAV en Urbina.

19'30: Legutio.

20'00: Sebastopoleko dantzariak Legutioko plazan.

21'00: Afaria eta batzarra / Cena y asamblea.




Uztailak 26 Ostirala: LEGUTIO-ARAMAIO-ANGIOZAR (41 Km)

9'30: Irteera Legutioko plazatik

10'45: Aramaio: AHTren erraldoikeriaren erakusgarri / Aramaio: un duro ejemplo del gigantismo del TAV. Azkoaga auzora bisita.

13'00: Aramaio. Bazkaria herriko plazan.

15'00: Aramaiotik abiatzen gara.

15'30: Arrasate. 16'15: Bergara

17'00: Angiozar bailara AHTren kalteen menpe: bizilagun baten azalpenak / Angiozar frente a los graves impactos del TAV.

17'30: Loidiko putzuan atsedenaldia

19'00: Hitzaldi-eztabaida Angiozarko Elkartean: “Batzarra: herri gobernua”, Pablo Sastre (idazlea) eta Jose Angel Mikeo (Angiozarko auzo alkate eta batzarraren historia azterlaria) / Charla-debate sobre “El batzarre: auto-gobierno del pueblo”.

21'00: Afaria.




Uztailak 27 Larunbata: ANGIOZAR-URRETXU-ORDIZIA-ZERAIN (51 Km)

9'30: Irteera Angiozarko plazatik

10'30: Antzuola

11'00: Deskargako igoera. AHT eta Autobidearen obrek eragindako hondamendia azalduko digu herritar batek / Un lugareño expondrá los destrozos ocasionados por las obras del TAV y de la Autovía.

12'00: Urretxu. Ongi-etorria eta mokadua Gaztetxean.

13'00: AHTren aurkako Kontzentrazioa Zumarragako Eitzagan (“Clásica” txirrindula lasterketa igarotzean)

13'45: Ezkio-Itsason geldiunea. AHTren kalteak, herritar baten ahotik / Parada informativa.

14'30: Beasaingo Arriaran auzoa. Bazkaria eta atsedenaldia.

18'30: Ordizia. Ongi-Etorria Gazte Asanbladaren txosnan.

19'45: Zerain.

20'30: Magia ikuskizuna Zeraingo plazan (konfirmatzeke)

21'30: Afaria.




Uztailak 28 Igandea: ZERAIN-ANOETA-ANDOAIN (38 Km)

9'00: Zeraingo Barbari auzora Autopista Elektrikoaren aurkako plataformako kideekin txango informatiboa / Paseo informativo en Zerain con miembros de la plataforma contra la Linea de Alta Tensión.

11'00: Zerainetik abiatzen gara.

11'45: Legorretako Berostegi. 12'30: Ikaztegieta. 12'45: Alegia. 13'15: Tolosa.

13'45: Anoeta. Ongi-etorria herriko plazan.

14'00: Bazkaria Anoetako Gaztetxean.

19'00: Andoain. Hitzaldi-eztabaida / Charla-debate: “Rutina y Ruptura en la acción colectiva por la transformación social”, Juantxo Estebarantzen eskutik. Gaztetxean.

21'00: Afaria.

22'30: Kantaldia, Cubako “Las dos D” bikotearen eskutik, Andoaingo Irunberri Tabernan




Uztailak 29 Astelehena: ANDOAIN-ZUBIETA-USURBIL-ZARAUTZ (31 Km)

10'00: Irteera Andoaingo Gaztetxetik.

11'30: Zubietako Hipodromoko plazan: Errauskailuaren eta makro-espetxearen obrak kalteturiko ingurura bisita informatiboa, Zubietako Herri-Batzarreko kideekin / Visita informativa a la zona afectada por las obras del proyecto de la incineradora y de la macro-cárcel de Zubieta.

13'30: Usurbil. Bazkaria Mikel Laboa Plazan, gazte asanbladarekin.

16'00: Usurbiletik abiatzen gara.

18'00: Zarautz. AHTren aurkako “tartalari” auziperatuekin elkartasun ekintza hondartzan, surflarien partehartzearekin / Acción de solidaridad con los “tartalaris” anti-TAV procesados en la Audiencia Nacional, con la participación de surfistas en la playa de Zarautz.

19'30: Zarauzko plazan, Tarta-Jaurtiketa postua: Nik ere egingo nuke! / Puesto de lanzamiento de tartas: ¡Yo también lo haría!

20'00: “La Jodedera” musika talderekin kalejira, Zarauzko plazatik.

21'30: Afaria Gaztetxean. Ondoren solasaldia Mugitu! eta AHTren aurkako borrokari buruz / Cena y tertulia sobre Mugitu! y la lucha contra el TAV




Uztailak 30 Asteartea: ZARAUTZ (euskoTren)-HERNANI-LEZO-IRUN (41 Km)

9'30: Bizikletak furgonetan kargatu (Zarauzko gaztetxean)

10'00: Trenean abiatzen gara.

10'30: Añorgako Errekalde auzoa (tren geltokia). Bizikletan abiatzen gara.

11'15: Hernaniko Plaza Berrin.

11'30: Osinaga auzoa. AHTren kalteak Urumea bailaran.

12'30: Ergobiako zubia. Okendotegi eta Martuteneko ibarra. Baserri lurrak bai, AHTrik ez!

13'00: Martuteneko zubia. Urumearen kanalizazio proiektuaz eta auzotarren proposamen alternatiboari buruzko azalpenak, “Kalapie” elkarteko kide baten eskutik / Información sobre el proyecto de canalización del río Urumea y la propuesta vecinal alternativa .

13'30: Astigarraga. “Zipotza” elkartean ongi-etorria.

14'15: Oreretako Zamalbide auzoa. Bazkaria eliz-azpiko elkartean.

16'00: Lezo. Txerrimuinon ongi-etorria

16'45: Gaintxurizketa. Plataforma logistikoaren egitasmoak kalteturiko eremura bisita, bertan lurra lantzen duten kontsumo-taldeen laguntzarekin / Visita a Gaintxurizketa con productor@s de los grupos de consumo que cultivan esta zona afectada por el proyecto de una plataforma logística.

18'30: Irun. Udaletxean kontzentrazioa

19'00: Irungo “Mosku” plazan: Jendarteko herri kirol eta jolasak /Juegos rurales entre la gente.

20'30: Afaria Irungo Landetxa auzoan

21'30: Baserriaren erresistentzia: “Txorixak Galduta Egozenian” filmaren proiekzioa eta Josu Gil nekazari gaztearekin solasaldi musikatua / Pelicula sobre la resistencia del caserío y tertulia musical con un joven baserritarra. Landetxako Elatzeta Auzo Elkartean.




Uztailak 31 Asteazkena: IRUN-OIARTZUN-ORERETA-DONOSTIA (29 Km)

9'30: Irteera.

10'00: Landetxako Altzubideko errotara bisita.

12'45: Oiartzun. Herriko Plazan ongi-etorria.

13'30: Orereta. Herriko itzulia eta bazkaria herriko plazan

16'30: Intxaurrondo. “Letaman” Gaztetxean ongi-etorria: mural pintaketa...

17'30: Donostia. Hirian barrena itzulia, Intxaurrondoko gaztetxetik abiatuta / Vuelta por la ciudad.

19'30: Zapalduen Antzerkia / Teatro del oprimido: “Bizitza kartzela da eta denok preso gaude”. GIZAT taldearen eskutik, alde zaharreko Konstituzio Plazan. .

21'30: Kortxoenea Gaztetxean Afaria eta Batzarra: Martxaren balorazioa.




Abuztuak 1 Osteguna: DONOSTIA (azken Km-a OINEZ / Andando a pie)

11'30: Martxa burrunbatsua, bizikletekin oinez: Artzain Onaren plazatik bulebarrera / Marcha ruidosa, andando a pie con las bicis , desde la plaza del Buen Pastor al Boulevard.

12'30: Amaiera ekitaldia bulebarreko kioskoan / Acto final de la marcha.







OHARRAK / NOTAS


ALTSASURA BIZIKLETAK UZTAILAREN 25EAN GARRAIATZEKO /

TRANSPORTE DE BICICLETAS EL 25 DE JULIO HASTA ALTSASU:

-Donostiatik: Goizeko 8'15etan bizikletak furgoneta handi batean kargatuko dira Amarako Autobus geltokian. Autobusa 8'45etan abiatzen da (Alsa).

-Iruñeatik: Trena goizeko 8'30etan eta Autobusa 9tan. Bizikleten garraioa antolatzeko aldezaurretik abisatu 654480589 tlfnora / Avisar con antelación para organizar el transporte de las bicis.

-Bilbotik: Autobusa goizeko 8'30etan. Bizikleten garraioa antolatzeko aldezaurretik abisatu 654480589 tlfnora / Avisar con antelación para organizar el transporte de las bicis.




ERAMATEKO MATERIALA / MATERIAL A LLEVAR:

Lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta bizkar-zorro handi bat eraman behar dira (hori dena laguntza furgonetan eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar-zorro txiki batean txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da /

Además de una mochilla grande con el saco de dormir, esterilla y ropa para cambiarse (ésta se transportará en la furgoneta de apoyo y será entregada al final de cada etapa), conviene traer una mochila pequeña o alforja para llevar durante la etapa lo que necesitemos durante el día. Está bien llevar una cámara de repuesto, parches e hinchador. Es obligatorio el uso del casco.




ERRATZA IBILGAILUA / COCHE ESCOBA

Furgoneta handi baten laguntza izango da, matxura kasuetan. Haurrak ere eraman daitezke ibilgailuan (5 eslerleku libre, aldezaurretik abisatu) /

Contaremos con una furgoneta grande de apoyo (en caso de averías...). También pueden viajar niñ@s en el vehículo (5 plazas libres, avisar con antelación)




OTORDUAK / MANUTECION

50 euro: Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak (7 eguneko txartela) / Bono de 50 euros para todas las comidas, desayunos y cenas de la marcha (7 días).

30 euro: 4 egunerako txartela / Bono para 4 jornadas.

10 euro: egun batekoa / para un día.

5 euro: otordu bat / una comida




HARREMANETARAKO / CONTACTO

TLFNOA: 654480589. @MAIL: mugituaht@gmail.com




INFORMAZIO GEHIAGO / MAS INFORMACION:

http://mugitu.blogspot.com
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group