Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

AHTren aurkako taldeen deialdiak Donostialdean.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun May 06, 2013 4:32 pm    Título del mensaje: AHTren aurkako taldeen deialdiak Donostialdean. Responder citando

Kaixo!
Donostialdean AHTren aurkako taldeek datozen asteetarako antolatu ditugun
zenbait ekimen dira hauek. Zuen parte hartzea espero dugu, baita zuek
informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere:

Maiatzak 14 Asteartea:
DONOSTIALDEA, OARSOALDEA ETA BIDASOAKO AHTren AURKARIEN BILERA IREKIA,
ORERETAN:
Gaia: Astigarragatik Irunera AHTren proiektua aprobatzeko tramiteak hasi
berri ditu azken aldian Espainiako gobernuak. Udalerri kaltetuak:
Astigarraga, Donostia, Orereta-Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Irun. Hori
dela eta, AHTren aurkako informazioa eta salaketa kaleratzeko eta ekimenak
antolatzeko helburuarekin, bilera irekia deitu dute Donostialdea,
Oarsoaldea eta Bidasoako AHTren aurkako taldeek. Eguna: Maiatzak 14
asteartean, arratsaldeko 7'30etan, Oreretako "Zintzilik" Irratiaren
egoitzan (Tomas Perez kalea).

Maiatzak 16 Osteguna:
Hitzaldia: "DESOBEDIENCIA CIVIL Y ORDENAMIENTO JURIDICO", Fidel Sanchez
abokatuaren eskutik (herri mugimenduen defentsan aritzen den abokatua).
Arratsaldeko 7etan, Donostiako "Kortxoenea" Gaztetxean.

Maiatzak 21 Asteartea:
Hitzaldia: "SARE SOZIALEN SUKARRA ETA KONTSUMO GIZARTEA", Txopi
Hacktibistaren eskutik. Arratsaldeko 7etan, Donostiako "Kortxoenea"
Gaztetxean.

Maiatzak 26 Igandea:
AHTren aurkako borrokaren aldeko IGANDE PASA: HERRI BAZKARIA, KANTHORIA
BIOLIN-JOLEAK eta MUGALDEAKOAK taldearen kontzertua. "Kortxoenea"
Gaztetxean (Bazkaria 2'30etan, musika arratsaldean). Txartela salgai
(Rekalde tabernan: bazkaria eta kontzertua 8 euro)

Ekainak 16 Igandea:
AHTren aurkako MENDI MARTXA Urumean Kalteturiko inguruetara: "AHTrik EZ!
PROIEKTU TXIKITZAILEAK GELDITU!", "APURKA-APURKA BAILARA EDER HAU BIHURTZEN
DOAZ KARTZELA" Ergobiatik Loiolara (3 ordu oinez). Amaieran: Bazkaria
Loiolako "Hontza" elkartean.

Beraz, ekintza hauetan parte hartzera animatuz, zuen inguruan deialdi hauen
berri ematea eskatzen dizuegu.

Urumeako Martxaren kartela atxikita doa
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group