Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

III Katalan kultur jardunaldiak.

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mar Abr 23, 2013 4:44 pm    Título del mensaje: III Katalan kultur jardunaldiak. Responder citando

Kaixo!!

Aurten berriro ere katalan jardunaldiak antolatu ditugu!
Zuen laguntza ekintza hauek zabaltzeko eskertuko genuke.

Eskerrik asko!
"Jai eta Xerinol·la"


"Hiru egun iraungo dute aurtengo Katalan kultur jardunaldiek, *apirilaren
25etik 27ra* hain zuzen ere. Egitasmo gehienak Deustun, Alde Zaharrean eta
Bilbo Zaharrean izango dira eta besteak beste, bideoa emanaldiez,
hitzaldiez, herri bazkariez edota musikaz gozatu ahalko dute parte hartzera
gerturatzen diren lagunek.

Bilbon bizi diren gazte kataluniarrek Katalan jardunaldiak antolatu dituzte
beste urte batez. Duela hiru urte egin zituzten jardunaldiak lehenengo
aldiz, eta izandako arrakasta ikusita urteroko hitzorduan bihurtu dute.
Euren*helburua kultur elkarlana sustatzea* eta euren kultura Euskal
Herritarren artean zabaltzea da.

Hilaren 25ean, emango zaie hasiera III. Katalan jardunaldiei. Egun horretan
“Del roig al Blau” dokumentala eskainiko dute Komite Internazionalistakek
Alde Zaharrean duen egoitzan, arratsaldeko 19:00etan.

Apirilaren 26an, 19:00etan, hizkuntzaren erabilerari buruzko tailerra
egingo dute bai euskaraz eta bai katalanez, Deustuko Ramon y Cajal kalean
dagoen Berbaizuren egoitzan. Bestalde, 21:00etan, *Puntxa-discs en català i
festeta* jaialdiari hasiera emango diote Berbaizun ere.

Jardunaldiekin bukatzeko, hilaren 27an, larunbata, 14:30ean, Kataluniako
produktuekin egindako herri bazkaria antolatu dute Bilbo Zaharrean.
Ondoren, 20:00etan, Bonklap taldeak Grotinsak, bertsoak eta quintoak
eskainiko ditu; eta egunari agur esateko, 21:00etan 7Katun Esne Pota eta
Les Absentes taldeek kontzertua eman eta giroa alaituko dute.

Bazkarian parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago. *Txartelak
Deustuko Herriko tabernan eta Goizalden* eskuratu daitezke 8 euroren truke".


bilboko brankaren berria http://bilbokobranka.info/?p=33148
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group