Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

Apirilak 17-Munduko preso politikoak kalera! Elkarretaratzea

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Lun Abr 15, 2013 4:25 pm    Título del mensaje: Apirilak 17-Munduko preso politikoak kalera! Elkarretaratzea Responder citando

NAZIOARTEKO PRESO POLITIKOEN EGUNEAN ELKARRETARATZEAK IZANGO DIRA EUSKAL HERRIKO
HAINBAT HIRIETAN

APIRILAREN 17AN ELKARRETARATZEAK BURUTUKO DIRA EUSKAL HERRIKO HIRI EZBERDINETAN
NAZIOARTEKO PRESO POLITIKOAK GOGORATZEKO ETA BATEZ ERE SAHARAKO PRESO POLITIKOEN
EGOERA SALATZEKO.

BILBOKO EKIMENA, MOYUA PLAZAN IZANGO DA EGUERDIKO 12ETAN eta ARRASATEKOA HERRIKO
PLAZAN IZANGO DA 18:00ETAN. Hauek dira lehenengo deialdiak, baina beste hainbat
herrietan izango dira ere, eta horregatik konfirmatzen diren heinean horien berri
emango dizkizuegu.

Zabaldu elkartasuna eta parte hartu!

Postala deskargatu eta preso politiko sahararrei idatzi

Munduko preso politikoak kalera!

Hamaika herri borroka bakarra!

APIRILAREN 17AN PRESO POLITIKOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Hain zuzen, Mahmud
Baker Hijazi, preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna hautatu zen munduko
gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. ASKAPENATIK ERE, URTEAK
DARAMATZAGU EGUN HONEN BAITAKO LANKETA BURUTZEN, preso politikoen gaia azaleratu eta
salatzen, nahiz gure herrian, egunotan debekatua egon arazo politikoen ondorioz
gatibu daudenei preso politiko deitzea ere...

Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait
ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera
gonbidatu ditugu. Honela, 2011ean kolonbiar preso politikoei ehunka postal bidali
genizkion[1], baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen
kolektiboari idatzi genion[2] eta aurtengoan berriz, saharar preso politikoei
idaztera eta egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zituztegu.


Munduko preso politikoak kalera!
Sahara Hurra!

Preso politiko maputxeei kartak idazteko iazko kanpainaren informazioa ikusi[3]

Duela bi urte preso politiko eta kolonbiarrei elkartasuna helarazteko kanpainari[4]
ekin genion

Desde las cárceles de Colombia recibimos esta carta en agradecimiento[5] a la
campaña de solidaridad

Aurtengo helburua Saharako preso politikoen egoera salatu eta elkartasun
internazionalista bideratu gutun eta mezuen bidez

ARRASATEKO DEIALDIA

Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Arrasateko
Askapenak eta Arrasateko Nubi elkarteak, Saharar Preso Politikoei eta oro har
Saharar herriari elkartasun keinu bat bidali gura die.

Hau horrela, ekimen bat burutuko da Herriko Plazan 18:00etatik aurrera.

Bertan , Saharar Preso Politikoei eskutitzak eta marrazkiak igortzeko aukera egongo
da. Baita ere tea hartzeko mahaia eta erakusketa bat egongo da ikusgai bertako
musikaz lagundurik.

Beraz, herritar denak gonbidatzen ditugu ,Apirilaren 17 eguaztenean, Saharar Preso
Politikoei elkartasuna adieraztera eta Marokoren kolonizazio errepresiboa eta
Espainiako Gobernuaren kolaborazionismoa salatzera.

Vínculos:
---------
[1]
http://www.askapena.org/eu/content/apirilak-17-preso-politikoen-nazioarteko-eguna-escrib%C3%A1mosles-una-postal-ls-press-colombians
[2]
http://www.askapena.org/es/content/apirilak-17-preso-politiko-maputxeei-elkartasuna-idatz-iezaiezu
[3]
http://www.askapena.org/es/content/apirilak-17-preso-politiko-maputxeei-elkartasuna-idatz-iezaiezu
[4]
http://www.askapena.org/eu/content/apirilak-17-preso-politikoen-nazioarteko-eguna-escrib%C3%A1mosles-una-postal-ls-press-colombians
[5]
http://www.askapena.org/eu/content/mensaje-de-prisioneras-pol%C3%ADticas-colombianas-los-press-pol%C3%ADtics-vascs
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group