Pagina Principal de Irola Irratia

Foros de Irola Irratia 107.5 FM
Estos foros son de publicacion libre. Los mensajes considerados ofensivos o con publicidad comercial seran borrados sin avisar. Se respetuos@ y disfruta.
 
 F.A.Q.F.A.Q.   BuscarBuscar   Lista de MiembrosLista de Miembros   Grupos de UsuariosGrupos de Usuarios   RegístreseRegístrese 

M21 Bilbiko KULTUR ETXEAREN aldeko festa 7KATUn

 
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias
Ver tema anterior :: Ver siguiente tema  
Autor Mensaje
irola
Site Admin


Registrado: 16 Mar 2009
Mensajes: 2077

MensajePublicado: Mar Mar 19, 2013 5:33 pm    Título del mensaje: M21 Bilbiko KULTUR ETXEAREN aldeko festa 7KATUn Responder citando

Kaixo lagun,

lehenik eta behin gure burua aurkeztu nahi dugu; Bilbo Zaharreko KULTUR
ETXEAN lanean diardugun eragile zein auzoko bizilagun talde bat gara.
Batzuk aspalditik gaude bertan eta beste batzuk proiektu berriekin hurbildu
dira azken boladan, hala ere gure asmoa bera da: auzoko KULTUR ETXEA
jendartera zabaldu, eztabaida eta hausnarketarako espazio aske bat eraiki
eta gure auzoa eta inguruaren aldaketaren motore izan.

Baina KULTUR ETXEA leku atsegin eta erakargarria izan dadin premiazko
konponketa batzuk behar ditu, eta horiei aurre egiteko behar den dirua
dirua lortzeko zenbait dinamika jarri ditugu abian: lehenengoa Martxoaren
21an (osteguna, korrika Bilbotik pasatzen den egunean), Alde Zaharreko
7KATU gaztetxean antolatu dugun festa.

*Egitaraua honako hau da: 20:00etan kalejira-poteo musikatua auzoko
plazatik Alde Zaharrerentza, ondoren 21:30etan denok 7KATUra! Bertan
kamisetak salgai jarriko doguz, parrillada barazkijale eta
haragijaleentzako eta musika zuzenean “dronki eta lites djs”-en eskutik
(reggae, ska eta kunbia musika dantzagarria gerri polit hoiek apurtzeko).*

Denak zaudete gonbidatuta gurekin batera etortzen!! kaña eta pintxo beroa
betiko tabernan hartu beharrean (edo hartzeaz gain), 7KATUra gerturatu eta
urrats txiki horrekin zuk ere KULTUR ETXEA aurrera eramaten lagunduko
diguzu.

denon laguntzarekin KULTUR ETXEA aurrera!

Oharra: Oraindik barne antolaketan gaude baina aurki gure berri gehiago
izango duzue egiten ditugun aurrera pausuekin. Hala ere bilera irekiak
egiten ditugu hilabeteko azken asteazkenean, 19etan KULTUR ETXEAN
(Urazurrutia 7), edonor etor daieteke proiektu berri bat edo bere burua
laguntzaile moduan aurkezten

Agur bero bat eta ostegunerarte, han elkar ikusiko dugulakoan.


*KULTUR ETXEKO ERAGILE TALDEA ETA AUZOKIDEAK*
_________________
Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!!
Volver arriba
Ver perfil del usuario Enviar mensaje privado
Mostrar mensajes anteriores:   
Publicar Nuevo Tema   Responder al Tema    Índice de Foros de Irola Irratia 107.5 FM -> Noticias Todas las horas están en GMT + 1 Hora
Página 1 de 1

 
Saltar a:  
No puede crear mensajes
Puede responder temas
No puede editar sus mensajes
No puede borrar sus mensajes
No puede votar en encuestas


Powered by phpBB © 2001, 2005 phpBB Group