irola Site Admin
Registrado: 16 Mar 2009 Mensajes: 1996
|
Publicado: Mar Nov 13, 2012 6:04 pm Título del mensaje: Azaroak 14 greba eguna. |
|
|
Badakigunez, azaroaren 14an Europa mailan langile borroka eguna antolatu da
eta Europako hegoaldeko hainbat tokitan greba orokorra deitu ere, tartean
Hego Euskal Herria. Horregatik, ohar honen bitartez, deialdiarekin bat
eginez, egun horretan Plaza Beltza Kulturgunea irekiko ez dugula adierazi
nahi dizuegu.
Deialdiari buruz hainbat zehaztapen egin nahi ditugu:
* Iraileko greba deitu zuen taldean adostasunera ailegatzea ezinezkoa izan
da. Sindikatu handienek, txikietariko hainbatek eta elkarte gutxi batzuek
greba horren errepikapena izango litzatekela uste baitute.
* Ez gatoz horrekin bat. Errepikapena baino, ildo berean borrokatzen
segitzea dela uste dugu. Horregatik, orduan eman ziren arrazoietara jotzen
dugu oraingoa justifikatzeko.
* Deialdi honetan parte hartu arren ez dugu, inolaz ere, deitzaile nagusien
eredu sindikala babesten. Greba orokor hau deitzeak ez digu azken urteetan
erakutsi duten patronalaren eta kapitalaren aldeko jarrera ahaztuaraziko.
Kalean topatuko gara.
--
Plaza Beltza Kulturgunea
Akilino Arriola, 59
Larrabasterra (EH)
plazabeltza@gmail.com _________________ Irola Irratia 107.5 FM
Adierazpen Askatasuna!!! |
|