2008/Manifiesto/Eu

De Hackmeeting


Castellano Català Galego English

Tabla de contenidos

CALL 4 NODES PARTE HARTZERA DEIA v.0.8

2008. Adierazpena

Informazioaren gizartea abiaduran hazten da. Segunduero Internetek eta bestelako baliabide telematikoek datu gehiago dituzte. Geure bizitza ziber-errealitatera hurbiltzen doaz, gero eta abiadura handiagoan, informazio berriak gizateriaren ondarea gero eta gehiago handitzen duten heinean. Aldatu, berrekeratu eta birmoldatu egiten da, Sarea beraren balioa egiaztatuz.

Komunikazioak, erkidegoak eta berauen xedeak hazten dira. Sormenaren hedapena ematen den bitartean gerra hotsak entzuten dira, urrun batzutan, destetan ohiuka, kalean gero eta nabariagoak direnak. Sarea astintzen da… et men egiten du. Kontsumismoaren virusak aurrera egiten du aisialdiaren bideragarri bakar gisa, Interneten eginkizun militarra argitzen da, lehen mailako baloreak usteltduz doaz. Gutxi batzuen askatasun ukapen nahiak “legalitate” bilakatzen dira, “ortodoxia” berri bat.

Sareari hatsa dario: errugabeak errudun bihurtzen dira, pribatizatu egiten da, bere izatea, oinarrizko koloreena, soinu harmonikoena, haiek bizitzeko askatasuna galtzen dira.

Gizarte neoliberalak bere sarea gizaterian zabaltzen du, bere egunerokotasun osoan barneratuta dago, bere etorkizuna mugatuz, zientziarena, artearena eta, noski, teknologiarena. Kultura suntsitzeko, kontsumorako ekoizpen soil batera mugatzeko gogo traketsa da, egungo kontsumo gizartearen simulazioa, trikimailuz betea, kreditu txartelaz lepo eta, gehien bat, ezjakintasun telematikoaz gainezka.

Bidean da lege bolada berri bat, Internetek sortutako errealitate berreen ingurukoak, ustez gizartearen babeserako direnak, nahiz eta produkzioaren monopolizaziorako eta sormen kolektiboaren eta taldekako inteligentzia kriminalizatzeko diren, finean, botere capital eta ondare handiagoak lortzeko.

Horregatik, hacktibisten eginkizuna sistemak, datuen azpiegiturak hackeatzea edota kode askea sustatzea baino haratago doa: gure ardura gure adimena hackeatzea da. Ikuspegi korapilatsuak eraldatzea, zeinak, askotan, telebista zein virus-en eraginpean sortu diren; eta gizateriaren ezagumenaren oztopoak gainditu, irekitzen zaigun aro digitalaren kontakizuna burutzeko.

Gune fisiko eta birtuala sortu, zeinetan errealitatearen kritika gauzagarria den, zeinetan konformismo eta utzikeriarentzako lekurik ez dagoen, zeinetan bakoitzak ez duen mozorrorik eraman beharko, edota adierazitakoa sentitzen duen, besteek adierazitakoa sentizen duen, begirune, mirespen eta, denen gainetik, gogo biziz sortutako esparruan.

Etorkizuneko askatasuna gaur eguneko hacktibismoak sortuko du. Ez dira zertan lokarriak pairatu behar askatasuna zertan datzan jakiteko.

Haktibistek sistema politiko zein telematikoen zuloak aurkitzen dituzte. Adimena dute arma eta bihotza motore, beti konputagailuaren gatibu izateari, azaleko izakia izateari, informazio ezaren produktoari izateari uko eginez.

P2P motako komunikazioak mugatzeko Europar batasuneko legeak, DNI elektronikoa, RFID-a, LSSI/PLCD/LSI/ LOPD legediak, larruazalpeko txipak eta gizartearen kontrolerako biometria, errugabetasun-presuntzioa ukatzen duen Kanona, pertsonen mugimenduak kontrolatzeko erabiltzen dituzten hirietako kamerak, elkarrizketa ezberinetan hitz “klabeak” bilatzeko ibiltze elektronikoak, datu korporazio eta gobernu datuen fluxua, “gaizkileen” zerrendak eta askatasunaren aurkako erasoen amaigabeko abarrekoa, gure aurrekoek odolaren gorriz ordaindu zuten guk egun gozatu ditzagun, hacktibista batek beti balioetsiko duena.

Bukatu da Anai Handia, modu askean elkarbanatzeko garaia da, sortzeko, sentizeko, sentipenak bilatu eta sentitzen egiteko, garatzeko, besteak laguntzeko eta laguntza jasotzeko jaiotzetiko nahia betetzeko, ikasteko, esateko, irribarre egiteko, teklak jotzeko, kodetzeko, ukitzeko, hackeatzeko, azaltzeko eta hackmeeting batek duen motibazio zerrenda luze batek duena burutzeko. Ekimenak burutzeko eta kontsekuente izateko unea da. Hacktibismo hutsaren esperientzia bizitzeko unea.

Malagako LaInvisible-n, Urriaren 17, 18 eta 19an.

“We Hack our digital freedom”


Noiz eta non: Urriaren 17, 18 eta 19an, Malagako La Casa Invisible “GAZTETXEAN”???

Proposamenetarako Deadline-a: Urriak 10

Gaiak

Hauek dira beste Hackmeeting batzuetan jorratu diren gaiak, edota hurrengoan jorratu nahi genituzkeenak. Baina Hajek ez dira bakarrak. Ikuspuntu berrien eta erakutsi nahi duzuenen bila gabiltz, koordinatu nahiko zenituzkeen eztabaidak, elkarbanatu nahi dituzuen ideia eta trebetasun edo teknikak. • Reality hacking

• Copyleft

• Copyright-aren aurkako babesa

• Autokudeaketako sare inalanbrikoak (wireless)

• Telematika eta (kontra)informazio alternatiboa

• Zerbitzari, ISP eta Data Center autonomoak

• Programa askeak: GNU/Linux, Debian, etab.

• Kriptografia, esteganografia

• Formatu askeekin ereindako audio eta bideo argitalpena

• Hacktibismoa

• Gobernuak Sarean: LSSI, ziberdelituaren aurkako legediak, enfopol, zentsura, jabego intelektualaren lege berria…

• Korporazioak sarean: Copyright, patenteak, espioitza, monopolioak…

• Hezkuntza eta teknologia berriak

• Sare , ezagumen eta teknikara sarbide osokoa

• Gizarte desobedientzia elektronikoa

• Ziberpunk-a

• Aktibismoa, komunikazio gerrilla

• Makinen okupazioa benetazko okupazioaren bezalakoa al da? Lege-aholkularitza

• Interneten genealogia eta gizarte mugimenduekin duen harremana

• Hackerren filosofia

• Pribatotasuna, (pseudo)anonimotasuna Sarean

• Hacklab-ak

• Ordenagailuen birziklapena

• Sarbidea GNU/Linux, TCP/IP, pasahitz eta abarrera

• Phreak

• Hacking

• Alderantzizko ingeniaritza

• Virus-al, ineligentzia eta bizi artifizialak, zibernetika

• Txartel inteligenteak, sinadura digitala, e-DNI

• Amarruak: Energia lortu telefonotik, birziklatutako gaiekin konputagailu bat eraiki

• Lehiaketak

• Liburu ziberpunk edota zerrenda honetan aipatutako gaien inguruko mahai-ingurua

• Anarkofuturismoa

• TeknoAskapena (RFID, DRM…)

• P2P sareak (TOR…)

• Hacking juridikoa

• Geomundu eta zibermunduaren arteko bateratzea arkiektura eta urbanismoan

• Wiki-kartografia

• Parte-hartze publikoaz haratago: Denon arteko sormen produktiboa


Modalitateak

Modalitate guztiak irakiak dira, hona hemen iradokizun batzuk:

• Posterrak, talde baten ekimena azaldu edo laburbiltzen dutenak, gauza bat egiteko edo proiektu zein ikerkuntza baten emaitzak azaltzen dutenak

• Hitzaldiak (batazbesteko iraupena 45 minutukoa da, beste 15 galderentzako direlarik)

• Mintegiak (batazbesteko iraupena 2-3 ordu, hitzaldi batek baino parte hartze zabalago eta produktiboagoa du)

• Koordinazio bilerak

• Mahai-inguruak

• Erakusketak (GPL materiala, konputagailu zaharrak, artefaktu burutsuak,…)

• Performance-ak (antzerkia, erakusketa mugikorrak…)


Modalitate prezentzialez gain, HM-ak partehartze birtuala onartzen du, textu, bideo zein audioak ongi etorriak izango dira, sarean eskegiko dira (hala nola formatu digitalean bururatzen zaizuen beste ezer).


Nola proposatu nodo bat “NODO”???

Nodo proposamen guztiak HMaren zerrendan komentatu behar dira (hackmeeting@sindominio.net). Hortaz, zerrenda honetara harpideratu zaitezela gomendatzen dizugu (http://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting), proposatzen duzun nodoan parte har dezazun eta honen garapena ikus dezazun. Edonola ere, nodo bat proposatzeko, bidali ezazu mezu bat, burukoan “[nodo] nodoaren_izena” jarrita bi helbide hauetara:

• hackmeeting @ sindominio.net

• charlas @ sindominio.net (azken hau HMko jarduera eta nodoen koordinazioaren arduraduna da)


Bidaliko duzun mezuan, ondoko formularioan agertzen diren galderak bete ditzazun eskatzen dizugu: • Parte hartzaile eta jendartearentzako informazioa

1. Modalitatea

     1. Hitzaldia
     2. mintegia
     3. Mahai-ingurua
     4. Poster-a
     5. Erakusketa
     6. koordinazio bilera
     7. Performance
     8. Bestelakoa

2. Koordinatzaile, egile zein dinamizatzailearen izena

3. Izena

4. Laburpena

5. Hitz gakoak

6. Parte hartzaileentzako gomendioak, eskatzen diren ezagumenak

7. Egitura, edukiak

8. metodologia: Azalpena, eztabaida, Katxarreoa, etab.

9. Iraupena

10. Gomendatutako irakurketak

• Koordinatzeko informazioa

1. Beharrezkoa den materiala (behar den espazioa barne, badaezpada aulkirik gabeko espazio zabalak edo antzerakoak behar dien)

2. Ordutegien hobespena

3. bertaratzearen segurtasuna (1tik 10era)

4. Nodoaren dokumentu zein fitxategiak (baldin badago, web gunean eskuragarri uzteko, gardenkiak, testuak, programak, etab.)



Bestelako partehartze moduak

Jarduera nodoez gain, bestelako partehartze motak daude, hala nola materialen ekarpena, bilkuretan parte hartu, ekimenak koordinatu, streaming-a egin, itzulpenak…) ongietorriak izango dira, beharrezkoak bait dira. Informazio eta koordinazio gehiago lortzeko HMaren asanblada bertan dago, hackmeeting@sindominio.net. Suskribatzeko http://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting -tik pasa.


Informazio gehigarria

Lehenengo hackmeeting-a Florentzian egin zen, 1998. urtean, eta ordutik urtero ospatu dira Italian (http://hackmeeting.org orrialdeak azken HM-ari eta aurreko guztiei buruzko informazioa gordetzen du. 2000. urtean gaztelaniaz burututako lehen hackmeeting-a ospatu zen, Bartzelonan, eta ordutik urtero topagunea errepikatu da. Informazio gehiago biltzeko hackmeeting@sindominio.net zerrenda helbidera idatz diezakiguzu edo zuzenean hackmeeting-aren web orria bisitatu. http://sindominio.net/hackmeeting

Herramientas personales
wiki-navigation
project-navigation